Elgoibar-Lastur
Astebukaera honetan Elgoibarren geratzia erabaki dot. Tartian, aste guztixa ixa errenka pasau dotela eta deskantzu pixkat ez dala gaizki etortzen, tartian aspaldi famida komiliarrik in gabe, eta igual garrantzitsuena zana, tartian, Lasturren talo eguna zala. Bai, ondo irakurri dozue, talo eguna lasturren, baina ez hori bakarrik, aitzakixa horrekin Jakoba Errekondo eta Asier Galdosen hitzaldia ere antolatu dabe bertan.
Horrela ba, goizian goizo jaiki eta azkaraten gora ekin diot
Madarixan Atxurira (Mendaroko Cervinora) dixen bidia hartu, eta Haran erreka gainetik,
nun hurrengo astebukaeran aitzbeltzeko koban motxaila eguna ospatuko duten (mensaje subliminal hau sartukot, zuen baimenaz)
Zapatuan, otsailak 19, MOTXAILA EGUNA. (Mendaron, ardixeri ilia moztera juten ziranak, moztailiak ziran, motxailak ero ijitxuak izenaz ezaguna, eta mendarotarreri izen hori geratu jakue)
Eguerdirako Aitzbeltzeko kobazuluan egon bihar da. Gero bazkarixa gaztetxian, potaje jitanua ta brazojitanoua. Txalaparta, flamenkua, inozentzio txou, bertsolaixak, motxaila band... Earra! Ez hutsik egin!
Eta Larraskandara atara naiz
Hemendik Erentzako bidegurutzeraino, eta hortik pista batetik barrena ixa Lastur bertaraino jeitsi naiz (BTT ibilbidia jarraitzen madarixatik Lasturreraino, ez dauka galerarik)
Eskiatzen ibiltzen geranian ze distantzia itxen ditxugun kontutan hartzeko, gaur adibidez 17km in ditxut, 780mko desnibela, eta bi ordu eta erdi bihar izan ditxut. Altitoyko lehenengo etapak 21km, baina 2300mtako desnibela zaukan (3 bidar gehixo), eta 4 ordu ibili ginan jo ta fuego.
Baina gaurko egunak mendixa baino, beste protagonista bat euki dau, Jakoba. Azken unian Asierrek kale in dio, eta berak bakarrik eman dau hitzaldixa. Oso oso interesgarrixa, paisajian edo naturan azterketatik EHko historia osua kontau digu ordubete inguruan, eta mito pila bat jausiarazi. Gero errekonozitu digun bezela, probokatzailia da, baina oso oso interesgarrixa eta hausnargarrixa edozein kasutan.
Datorren hilan 21ian elgoibarrera etorriko da Jakoba, baina beste gai batekin, izan ere, danerako dauka Jakobak.
Zerain herrixa biztanliak galtzen ari zan, eta herri bezela berreskuratu nahixan hasi ziran bertan. Nekazaritza eta natura ardatz bezela hartziaz gain, 4.eta 5.sektoriak bultzatzen hasi dira. Hau dana alderdi politikorik gabe. Asanblada bitxartez funtzionatzen dabe. To partaidetza, Alfredo!
Elgoibarrera Okil beltzetatik bi gai hauek sakontze aldera ekarri nahi izan dogu: Batetik HAPO berrixak batzen ditxuan poligono eta etxebizitza kopurua gehixegizkua begitantzan jaku (1000 etxebizitzatik gora, eta 300.000m2tik gorako 9 poligono berri proiektatu ditxuez).
eta bestetik partaidetza 4 urtian behin botua eman eta exposizio bat zabaltzera mugatzen dabe, ondoren egiten diran alegaziueri entzungor iñaz. Hau ez da gure aburuz partaidetza!
Horrela ba, danok gonbidatuta zaozte Jakobakin daukagun hitzordura. Gu pila bat ikasteko asmotan guaz, seguru gauza askotan ekibokauta gaozela, eta zenbat eta jende gehixon ideiak batu, orduan eta erretzago ikusiko dogu elgoibarrek hartu biharko leukien norabidia.

De 2011 Otsaila |

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina