Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2019

PierraMenta 2019

Irudia
Inoiz baino entreno gutxiokin, iritsi zan Pierrara juteko momentua. Eskerrak azken asteetan Izabako memoriala eta Linzako Pyrene lasterketak egin genituen eta horrek sasoi pixka bat eman zidan Pierrara konfidantza apur batekin iristeko... Eta horrela, konturatu ordurako Arechesen geunden Javi eta biok lasterketa hasteko zain. Le Chornaisen 12 lagun juntatu ginan parte hartzeko prest, baina intendenzia ere bertan zauan, Oñati-Ondarru eta abarreko 16 lagun egunero animuak ematen eztarrixak urratzen!!! Azken astian egualdixa begiratzen, 4 etapatatik 2 egun elurra, 1 eurixa eta zapatua eguraldi ona espero zala ematen zuan. Guretzat lehenengo hiru egunak panorama horrekin ez dia onak, segurtasunagatik behe partian piñarixetan trazatzen dabelako lasterketa, eta kriston bañerak itxen dia eta eskiatzen ez dakigunontzat gogorra izaten da hori. Nik nahixo izaten dot tontorretan ibiltzia, ertzak, malda zabalak eta abar, nahiz eta azken jeitsieran beti pasau bihar piñariren bat. Baina hori e

Bandres Karolo memoriala 2019 Izaban

Irudia
2019/02/23-25 Memoriala Izaban Astebukaeran Izaban Bandres eta Karoloren omenezko memoriala izan da. Aurten izenematiak di-da bete dia, gauzak ondo itxen ditxuen seinale. 250 lagunek eman genduan izena, hau zoro kuadrillia!!! Urteko kriston lanak hartzen ditxue antolatzailiek, eguraldixa, elur baldintzak eta gainontzeko aldagai guztiak hartu, eta ahalik eta ibilbide politxena itxeko. Aurten lana erraxago euki zaben eguraldi eta elur egonkorragatik, eta horri eskerrak, demaseko proba eder eta ikusgarrixa in zaben. Larunbateko bakarkako proba, El Ferialeko iraupen eskiko pistetatik abantau zan, eta Lakora mendiaren aurpegi guztien zeharkaldixa burutu genduan, Belaguako aterpetxera jeitsi eta Zanpori mendixa in ostian, handik berriz El Ferialeko eski pistara bueltau ginan. Danera 20km eta 1800mko desnibel positibua, baina batez ere korridore dotoreak igo eta eski aldapa edarrak jeitsi genitxuan, Pierrako etapen toke handixakin!!! Ikusi, ikusi David Arretxek dronakin indako bid

Acue Candanetik

2019/02/09 Acue Aspaldian idatzi gabe, eta orain ere denbora askorik gabe, baina hor doa aurreko larunbateko irteeraren bideoa. Azkenean eguraldi ona eta elurra, eta ezin aprobetxatu gabe geratu. Hego aurpegien bila, Acuera joatea erabaki genuen Hemen ibilbidea 3d formatuan Reliverekin Oin dala bi urte egin nuanian bezela, orainguan ere Pierrara joateko hartu gaituzten aste berean izan da itzuli hau. Ea zenbat gehiagotan errepikatzeko aukera daukadan plana osoa, kar kar kar