Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2018

Eguraldi/elurte arriskutsuari alternatiba: Lehenengo lasterketak

Irudia
Mendi eskiatzaileen artean entzuna da lehen martxo ingurura arte ez zela mendira ateratzen. Eskiatzaileak mendira gerturatzen hasi zirenetik akaso, ohitura hauek aldatzen joan dira, eta horrekin batera arriskua handitzen. Eskuak burura eramaten ditut norbaiti negu-neguan elurtearekin 3000mtako mendiak egin edo saiatu dela entzuten diodanean. Ez du ezer ere gertatu beharrik, akaso puretaegia naizela pentsatuko dozue. Baina nik, negu lehorra denean ez bada, plan horiek udaberrirako lagatzen ditut, bada ezpada... Eta kontuak kontu, bitartean eskiatzen dogu, ez pentsa!! Bitartian, lasterketetan disfrutatzen dogu!!! Urtero juten gera Peyragudeseko lasterketara. Denboraldiko lehena izaten da guretzat. Aurten ezin izan ginan jun. Baina Abenduan 23an, gosia itxeko asmotan, Gouretteko bertikalera jun ginan Javi eta bixok. Hori berotua!!! Arratsaldeko azken argi izpixekin 400m inguruko igoera bat egin genduan osorik pistatik. Eta total, azkenian IDEKOko bigarren izateko!!! kaka morrallian

Denboraldi hasera Erlon

Irudia
2017/12/01 Aurtengo denboraldi hasera mundiala izan da. Azaruan oindiok negua urruti ikusten nuan, eta derrrrrepente kriston elurtia. Erlo bera ere txuri!! Zapatuan goizian goizo esnau, armarixo, gela eta garaje artian sakabanatuta neukan materixala bildu eta gora!!! Esperantzia, aber txomingerorik ez dauan bidian, eta di-da ahalik eta goren ixotzerik daukadan kotxez... Eta bai, ez nintzan kotxez allatzen lehena izan, baina inork enbarazurik egin gabe allatzeko aukera euki nuan, eta hori horrelako egun batian handixa da. Madarixan kotxia aparkatzeko tokitxo bat ikusi nuan, eta bertan lagatzia erabaki naban, eta hortik gora eskixekin abantau. Ez nakixan goixan lekurik egongo zan aparkatzeko, eta ordurako nerbioso nenguan eskixak jartzeko irrikitan. Karreteratik eskiatzen hasi nintzan. Behin errepidia lagata, kriston omenajia zauan Erloruntz. Zumaia barrenian Itsasua bertan ikustia, Sierra Nevadan eta Erlon bakarrik pasatzen dala munduan usten dot Eztao

Proiektu berrixak eskixekin

Irudia
Elurrakin batera, banator bueltan!!! Berriz ere neguko denboraldixan bete betian sartuta gaudela, olentzero bezela, ilusioz betetzen jaku burua. Aurreko denboraldixa bikaina izan zan zentzu askotan. Ibilbide luze eta dotoriak egin nitxuan (nere gustorako behintzat), batzuk bakarrik beste batzuk konpainia onian. Lasterketetan inoizko emaitzarik onenak lortu nitxuan, eta sasoia ere demasa hartu nuan sentsaziuakin bukatu nuan. Baina penatxo bat geratu jatan, udaberrixa ez aprobetxatu izana. Pierratik bueltan lepauztaia apurtu nuan bizikletan lanera nijuala, eta onenian agur esan bihar. Beno, ezin kexatu, astebete lehenago apurtzia okerro izango zan, eta zer esanik ez tenporada osua galdu izan banu. Eta berriz ere denboraldi berri baten aurrian gaude!!! Berriz ere proiektu berri eta zaharrak bueltaka!!! Aurreko urtian ordenagailutik jarraitxu izan nitxuan udaberriko jartada batzuk. Horrelako gauzak gustatzen jataz neri, lasterketak baino gehixo. Carros de Foc Non Stopean Genis Zap