Pal-Pic des Lacs-Cabus
Porte Puymorensetik Andorra barrura sartu eta hurrengo egunerako Col de Ordinotik Pic de Casamanya egiteko asmoa geneukan. Teorian aukera ona zan, inguru honetan elurra bazegoen, eta 2000m ingurutik ateratzen ginan. Behean, El Tarterren lo egin ondoren, goizian Ordinoko portura ixo eta... elur askorik ez! KAKA!!! Behelainoa kentzen joan zan, eta parez pare Pal eta Arinsaleko pistak genituen. Bien osteko mendixak txuri txuri. Furgonan sartu eta Pal-era zuzenean!!! Gora iritsi, eta parez pare geneuzkan mendiok, baina tartean bailara bat pasatu behar eta elur gutxi, eta errepidea itxita (muga da eta ezin da pasatu kotxez) Kasualitatez, bi bikote ikusi genituen bertan trabesiako eskiekin eta monoekin. Hauek gutarrak? Ala pistetan gora eta behera ibiltzera doazen sasi mendizaleak izango dira? Beraiengana gerturatu eta galdetu genienean, beraiek ere pareko mendietara zijoazela! AUPA ZUEK!!! Bidea nundik zan esplikatu ziguten, eta aurrera joan ziran. Elur gutxiko leku bat oinez pasa b