Porte Puymorens
Eguraldi txarra hegotik sartua zegoela eta, iparreruntz probatzea erabaki genduan, akaso Andorra aldera edo. Bidean Carlit egitea pentsatu genduan baina ez Font Romeu ingurutik, baizik eta beste aldetik, Porte Puymorens ingurutik, jende gutxiago eta igoera lasaiagoa egingo genuela pentsatuaz.
Teorian inguru honetan elur gehiago egotiaz gain, orientazio horretan ere elurra beherago omen zaguan eta. Irtetzeko lekura iritsi ginanian (1800m inguruan) ez genduan esperotako panorama aurkitxu, batere elurrik ez zaguan, eta elurra bilatzeko gainera nahiko urrutira jun bihar ginanez eskixekin aldian, planez aldatu eta bertatik urtetzen baina Andorra alderuntz jutia erabaki genduan.
(Inork interesik baleuka, nota hartu, Carlit egiteko hobe Font Romeu ingurutik egitea, hain leku lasaia ez izan arren)
Eta besterik ezian, Porte Puymorenseko itxitxa zaguan sektoreko pistetatik gora egin genduan igoera.
Behin goian, zabalik zauden eski pistak zeharkatu genituen eta Pic de la Mina egin. Hurrengo bailarara ere jeitsi ginan, hurrengo tontorra egin eta envalira gainera ateratzeko asmotan, baina esperotakua baino luziago jungo jakula bueltia, eta berriz ere mehatze zaharretatik buelta egin genduan eski pistetara.
Eguraldixa ez oso ona, eta haize hotza tarteka elur malutez eduki arren, ondo aprobetxatu genduan egun hau ere.
Aurrera bideua
eta baitxa GPSan datuak, inork kuriosidaderik baleuka

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina