Gorbeia Zaldibartxotik

Aste santuan Alpeetan Chamonix-Zermatt eskiekin egiteko plana geneukan, aterpetxeak aspalditik hartuak geneuzkan, plana nahiko itxia eta bidaia luzea eta neke asko metatuko genuenez hurrengo egunetan, aste santu aurreko astebukaeran etxean geratzia erabaki genduan, motxila prestatu eta azken egunetako nekeak errekuperatu nahian.
Halere, zerbait egin gabe ezin geratu. Jada eskien ondorenean ere pentsatzen  hasiak, aurten Hiru Handietan parte hartzeko dorsala daukadanez, hori prestatzen hastia pentsatu genduan.
Zaldibartxora fondoko eskixekin jun gera aurtengo neguan, nahiz eta arrakasta asko ez eduki espediziuak. 17 urte neuzkala ere handik hasi zan egin genduan 3Hk, orain arteko bakarrak, eta entrenamentuan hasera (horrela deitxu baleike mendi buelta edar bat ematiari) ere hortxe izan da.
Igoera politxa eta luzetxua da, akaso bizikletan egiteko aproposa. Behin altuera hartuta, tontorra atzian ageri da nahiz eta oraindiok nahiko urruti egon, baina igoeran politxena zera da, gurutzia ez dala ixa tontorrera iritsi arte ikusten!!

De 2012 Martxoa


Bidian, negu honetan eskiekin egindako mendixak geneuzkan parez pare, a ze eskiada egin genduana!!!

De 2012 Martxoa


Jeisterakuan, bide beretik egin biharrian, parez pare geratzen dan Berretineko tontorra egin genduan, eta buelta zirkularra egiten bukatu.

De 2012 Martxoa


Azken zatixan, penaz, baina piñu ar askokin, prozesionaria askorekin topo egin genduan. Eskerrak piñuak, eta ondorioz ar hauek gipuzkoan bakarrik daozen!!

Hemen ibilbidian GPSko datuak

Iruzkinak