Valsorey-Zermatt (Chamonix-Zermatten 3.etapa)
3.eguna: 50km +2800m -4100m Valsoreyko aterpetxetik urten eta Plateau du Couloir (3650m) igo bihar genduan kanal batetik, trabesia osoko punturik garaiena. Ondoren pixkat jeitsi eta Sonadoneko lepua (3500m) igaro bihar genduan eta hemendik Otemmako glaziarran sarrerara 2250mra arte jeitsi. Normalian hau etapa bat izaten da Chanrioneko aterpetxeraino (argazkixan gorriz). Gero Ottenmako glaziarra igo bihar genduan (normalian hau beste etapa bat izaten da Vignetteseko aterpetxeraino, argazkixan berdez, baina eguna aprobetxatzeko Pigne d'Arolla tontorra itxeko aukera dago alboko Brenayko glaziarra hartzen bada) eta puntu horretan, azken etapakin bat egingo genduan Col de l'Evequen (3500m) (argazkixan marroia eta berdia batera). Hemendik, Arollako goi glaziarrera jeitsi ostian, Col de Mont Brulé (3400m) egin eta bukatzeko Tsa de Tsan glaziarretik Col de Valpelline (3550m) izango zan gure azkenengo igoera. Matterhorn-Cervino parez pare geneukala Zermatteraino (1600m) jeitsiko ginan