Argentiere-La Fouly (Chamonix Zermatteko 1go etapa)
1.Etapa: 28km +2800m -2400m
Aurreko sarreran aipatu bezela, horrela tokatu zalako, Argentiere-Zermatt bidea osorik eta hiru egunetan egiteko asmua geneukan. Lehenengo egun honetan bi lepo besterik ez genituen pasa behar, horrela ikusita ez dirudi beste munduko ezer, baina alpeek beste dimentsio bat daukate, desnibela ikustea besterik ez dago:
Chardoneteko leporaino igoera
osoa teleaulkirik eta Argentiereko aterpetxean lo egin barik, luzia da. Argentiere 1200mtan dago, Chardoneteko lepoa 3300mtan (lehenengo igoera 2100mtakoa! Hasteko, 6-7 ordu igotzen pasatzia aurrikusten genitxuan!!).
Hurrengo igoera 2800m inguruan hasiko genduan eta berriz ere 3350mtara igaro, azken jeitsiera 1600mtara jeisteko, La Foullyra. 3000mko desnibeletik gertu ibiliko ginala jakitun ginan, baina lehenengo eguna danez, indarrak soberan eukitzia espero genduan.
Hori gutxi ez, eta bi lepoetan zati teknikoak zaozen eta horrek martxa asko motelduko zigula bazakigun. Chardoneteko lepuan gainera, kolak egotia ere litekena zan, jende asko pilatzen bait da. Bigarren lepuan, aldiz, ruta normala egitera zijuazen guztiak beste aldetik hartuko zaben, eta guk kolarik ez, baina elurrik ez badago oso tekniko jartzen da igarobide hau, eta akaso soka ere atera beharko genuke hortik pasatzeko. Azkenian orduak pilatzen juten dira eta horregatik, hain etapa luziak asko luzatu leikez fin-fin ibili ezian.
Horrela ba, Domekan hilak 13, goizeko 4:30etan atera ginan Grands Montetseko parkinetik, eta pistetatik gora abantau ginan 1900mra arte dauan eski pista bakarretik. Igoera erdixan Ratrac bat zabilen eski pistako elurra zapaltzen.
Parera allau jakunian gelditxu eta esan zigun pistak itxitxa zaozela eta oso arriskutsua zala lanian zaozen bitxartian handik ibiltzia. Hauek malda handixa dauan lekuetan kablestantia erabiltzen dabe pistak hobeto lagatzeko eta egixa esan arrisku handixa da, baina goizeko ordu horietan jaiki, prestatu eta urten ondoren ez geunden buelta emateko. Komentatu genion ulertzen genduala eta pista kanpotik eta erne jungo ginala, gainera zati hau pasatzeko ez jakun asko falta. Aupegi txarra jarri zigun arren, enrollatu zan. Goiko zatixa txukuntzen ibili zan gu pasatu arte eta guk ahalik eta bizkorren pasatu genduan zati hau, esprintian. Hau hasteko maneria!!
Ondoren desbideratu eta Argentiereko glaziar aldera hartu genduan eskiko beste pista batetik, baina momentu batian glaziarrera jeitsi biharrian, konfunditu eta pistetatik segitxu genduan goruntz. Ohartu ginanian ahal genduanian jeitsi ginan glaziarrera (inork wikiloc-eko ruta erabiltzeko bajatzen badu, konturatu hor zati bat moztu leikela glaziarrera lehenago bajatzen). Egindako bukle honek indarra eta denbora kendu zigun, baina oindiok margen onakin guazen.
Glaziarra oso egoera onian zauan eta arazoripe gurutzatu genduan. Ordurako jendia Argentiereko aterpetxetik urtenda zauan, eta haueri segika allau ginan Chardoneteko lepora .
Dozena bat lagunetik gora zaozen lepuan geldik, ibilbide normaleko zatirik teknikuena da hau, baldintza normaletan bajatzeko soka erabiltzen dan leku bakarra da. Eskerrak gehixenak gidakin zaozen, guk kranpoak jantzi eta soka atara bitxatian 10bat Aleman euren gidekin albo batera jun ziran eta euren rapela montau.
Konturatu ordurako martxan gaozen gu. Sokak ematen zabaneraino rapelatzen jeitsi ginan eta beste erdixa, erretzaua zana, destrepatzen in genduan.
Behian eskixak jantzi eta bailaran barrenera jeitsi ginan. Ruta klasikua itxera zijuazenak altuera galdube iparreruntz jun ziran, Saleinako leihora (Fenetre de Saleina) igo eta pasa ziran Trienteko glaziarrera.
Gu bailaran barrenetik hegoalderuntz, Grande Luiko lepora abantau ginan eguneko azken igoera itxeko. Nekia nabaritzen hasitxa, lepua baino lehenagoko zabalunian zeozer jan eta igo genduan seguruenik trabesia osoko leku teknikuena izan zana Grande Luiko leporako korridoria. Korridoria primeran zauan eta hankamarkekin goiko partian izan ezik, goixan izotz kapa fin bat eta haitz nahiko lisua zeukan eta nahiko tentia zan, baina ez zan zati handixa izan eta arazorik gabe allau ginan, soka bota biharrik gabe.
Bukatzeko Grande Luiko lepotik La Foulyrako jeitsiera geratzen jakun, 2000m inguruko jeitsiera edarra! Hego orientaziua eta egun honetako giro epelangatik ez zauan disfrutatzeko, elur astun eta sakona bait zauan, eta fusioko elurjausixen arriskua ere bai. Gainera, nekiak eta motxilan pisuak ez zigun laga jeitsiera honetaz disfrutatzen. Pena bat, jeitsiera zuzen zuzena da eta.
La Foulyra iritsi ginan 15:30 inguruan. Hemendik jeitsia lehenengo eraikina dan Aubergue des Glaciers-en hartu genduan ostatu luxu guztixekin, taberna terrazakin, dutxa, supermerkatua azpixan, afaltzeko asko eta oso ona... gehixo ezin da eskatu!
Gu ibilbidia bilatzen zoratu geranez, guk indakua inori interesatzen bajako, wikiloc-en sartu ditxugu bidiaen xehetasunak GPStara jeisteko modua egoteko. Halere, oharra jarri biot, neguko ibilbide bat danez eta altueran pasatzen danez, bide hau itsu itsuan segitzia ez da gomendagarrixa, egun batetik bestera baldintzak oso bestelakuak izan leikezelako.
Hemen Wikiloc-eko lotura
Eta segidan egun honetako argazkiekin editatutako bideoa:
Aurreko sarreran aipatu bezela, horrela tokatu zalako, Argentiere-Zermatt bidea osorik eta hiru egunetan egiteko asmua geneukan. Lehenengo egun honetan bi lepo besterik ez genituen pasa behar, horrela ikusita ez dirudi beste munduko ezer, baina alpeek beste dimentsio bat daukate, desnibela ikustea besterik ez dago:
Gorriz ibilbide normala: Grands Montets-Champex. Morez guk egindakoa: Argentiere-La Fouly |
Hurrengo igoera 2800m inguruan hasiko genduan eta berriz ere 3350mtara igaro, azken jeitsiera 1600mtara jeisteko, La Foullyra. 3000mko desnibeletik gertu ibiliko ginala jakitun ginan, baina lehenengo eguna danez, indarrak soberan eukitzia espero genduan.
Hori gutxi ez, eta bi lepoetan zati teknikoak zaozen eta horrek martxa asko motelduko zigula bazakigun. Chardoneteko lepuan gainera, kolak egotia ere litekena zan, jende asko pilatzen bait da. Bigarren lepuan, aldiz, ruta normala egitera zijuazen guztiak beste aldetik hartuko zaben, eta guk kolarik ez, baina elurrik ez badago oso tekniko jartzen da igarobide hau, eta akaso soka ere atera beharko genuke hortik pasatzeko. Azkenian orduak pilatzen juten dira eta horregatik, hain etapa luziak asko luzatu leikez fin-fin ibili ezian.
Horrela ba, Domekan hilak 13, goizeko 4:30etan atera ginan Grands Montetseko parkinetik, eta pistetatik gora abantau ginan 1900mra arte dauan eski pista bakarretik. Igoera erdixan Ratrac bat zabilen eski pistako elurra zapaltzen.
Parera allau jakunian gelditxu eta esan zigun pistak itxitxa zaozela eta oso arriskutsua zala lanian zaozen bitxartian handik ibiltzia. Hauek malda handixa dauan lekuetan kablestantia erabiltzen dabe pistak hobeto lagatzeko eta egixa esan arrisku handixa da, baina goizeko ordu horietan jaiki, prestatu eta urten ondoren ez geunden buelta emateko. Komentatu genion ulertzen genduala eta pista kanpotik eta erne jungo ginala, gainera zati hau pasatzeko ez jakun asko falta. Aupegi txarra jarri zigun arren, enrollatu zan. Goiko zatixa txukuntzen ibili zan gu pasatu arte eta guk ahalik eta bizkorren pasatu genduan zati hau, esprintian. Hau hasteko maneria!!
Ondoren desbideratu eta Argentiereko glaziar aldera hartu genduan eskiko beste pista batetik, baina momentu batian glaziarrera jeitsi biharrian, konfunditu eta pistetatik segitxu genduan goruntz. Ohartu ginanian ahal genduanian jeitsi ginan glaziarrera (inork wikiloc-eko ruta erabiltzeko bajatzen badu, konturatu hor zati bat moztu leikela glaziarrera lehenago bajatzen). Egindako bukle honek indarra eta denbora kendu zigun, baina oindiok margen onakin guazen.
Glaziarra oso egoera onian zauan eta arazoripe gurutzatu genduan. Ordurako jendia Argentiereko aterpetxetik urtenda zauan, eta haueri segika allau ginan Chardoneteko lepora .
Chardoneteko lepora iristen |
Dozena bat lagunetik gora zaozen lepuan geldik, ibilbide normaleko zatirik teknikuena da hau, baldintza normaletan bajatzeko soka erabiltzen dan leku bakarra da. Eskerrak gehixenak gidakin zaozen, guk kranpoak jantzi eta soka atara bitxatian 10bat Aleman euren gidekin albo batera jun ziran eta euren rapela montau.
Konturatu ordurako martxan gaozen gu. Sokak ematen zabaneraino rapelatzen jeitsi ginan eta beste erdixa, erretzaua zana, destrepatzen in genduan.
Behian eskixak jantzi eta bailaran barrenera jeitsi ginan. Ruta klasikua itxera zijuazenak altuera galdube iparreruntz jun ziran, Saleinako leihora (Fenetre de Saleina) igo eta pasa ziran Trienteko glaziarrera.
Gu bailaran barrenetik hegoalderuntz, Grande Luiko lepora abantau ginan eguneko azken igoera itxeko. Nekia nabaritzen hasitxa, lepua baino lehenagoko zabalunian zeozer jan eta igo genduan seguruenik trabesia osoko leku teknikuena izan zana Grande Luiko leporako korridoria. Korridoria primeran zauan eta hankamarkekin goiko partian izan ezik, goixan izotz kapa fin bat eta haitz nahiko lisua zeukan eta nahiko tentia zan, baina ez zan zati handixa izan eta arazorik gabe allau ginan, soka bota biharrik gabe.
Grande Luiko lepora iristen |
Bukatzeko Grande Luiko lepotik La Foulyrako jeitsiera geratzen jakun, 2000m inguruko jeitsiera edarra! Hego orientaziua eta egun honetako giro epelangatik ez zauan disfrutatzeko, elur astun eta sakona bait zauan, eta fusioko elurjausixen arriskua ere bai. Gainera, nekiak eta motxilan pisuak ez zigun laga jeitsiera honetaz disfrutatzen. Pena bat, jeitsiera zuzen zuzena da eta.
La Foulyra iritsi ginan 15:30 inguruan. Hemendik jeitsia lehenengo eraikina dan Aubergue des Glaciers-en hartu genduan ostatu luxu guztixekin, taberna terrazakin, dutxa, supermerkatua azpixan, afaltzeko asko eta oso ona... gehixo ezin da eskatu!
Gu ibilbidia bilatzen zoratu geranez, guk indakua inori interesatzen bajako, wikiloc-en sartu ditxugu bidiaen xehetasunak GPStara jeisteko modua egoteko. Halere, oharra jarri biot, neguko ibilbide bat danez eta altueran pasatzen danez, bide hau itsu itsuan segitzia ez da gomendagarrixa, egun batetik bestera baldintzak oso bestelakuak izan leikezelako.
Hemen Wikiloc-eko lotura
Eta segidan egun honetako argazkiekin editatutako bideoa:
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina