Valsorey-Zermatt (Chamonix-Zermatten 3.etapa)

3.eguna: 50km +2800m -4100m
Valsoreyko aterpetxetik urten eta Plateau du Couloir (3650m) igo bihar genduan kanal batetik, trabesia osoko punturik garaiena. Ondoren pixkat jeitsi eta Sonadoneko lepua (3500m) igaro bihar genduan eta hemendik Otemmako glaziarran sarrerara 2250mra arte jeitsi. Normalian hau etapa bat izaten da Chanrioneko aterpetxeraino (argazkixan gorriz).
Gero Ottenmako glaziarra igo bihar genduan (normalian hau beste etapa bat izaten da Vignetteseko aterpetxeraino, argazkixan berdez, baina eguna aprobetxatzeko Pigne d'Arolla tontorra itxeko aukera dago alboko Brenayko glaziarra hartzen bada) eta puntu horretan, azken etapakin bat egingo genduan Col de l'Evequen (3500m) (argazkixan marroia eta berdia batera). Hemendik, Arollako goi glaziarrera jeitsi ostian, Col de Mont Brulé (3400m) egin eta bukatzeko Tsa de Tsan glaziarretik Col de Valpelline (3550m) izango zan gure azkenengo igoera. Matterhorn-Cervino parez pare geneukala Zermatteraino (1600m) jeitsiko ginan 2000mtako jeitsiera ikusgarrixan Cervinoren ipar aurpegixan azpitxik.

Marroi klaruan guk indako bidia. Gorriz normalian 1go etapa Chanrion aterpetxeraino. Berdez 2.etapa Vignettes aterpetxeraino. Bixak batera 3.etapa Zermatteraino
Etapa osua altueran dala esan leike, 3000mren gainetik itxen dalako Ottenmako glaziarran sarrera eta Zermattera jeistia izan ezik. Altueran hainbeste orduk errespetua ematen zigun. Gainera gaba ere 3000mtan pasatu bihar genduan, eta hori nabaritzen da gutxiago deskantsatzen dalako.
Halere, lehenengo kanalan igoera izan ezik, gainontzekua eskiatzen danez, denborak hobetzen jutia espero genduan, baina aurreko egunetakua ikusita, lekurik euki ez arren, aterpetxe batian sartu, edo aterpetxe libre batian lo in edo Arollara jeistia ere barajatzen genduan bada ezpada.
18 ordutako ibilaldi aurrikuspenakin, guretzat berebizikua zan goizian goizo urtetzia, Zermattera egun argiz allatzeko, baina aterpetxe honetan lehenengo gosarixak goizeko 6:30etan ematen zitxuzten. Nora guazen esan genienian ahal zabena ingo zabela, eta 5:45etan eman ziguten guri bakarrik gosaltzen. Halere berandu zan, baina ezer baino hobe!
Lehenak urten ginan aterpetxetik. Sekulako gaba zauan, ilargi betia Mont Blanc gainian
Valsoreyko aterpetxetik irtetzen, Mont Blanc atzian Ilargi betian argixakin
Elurra gogorra zaonez, eta gu eskixen pisuakin motxilan ohitxuta, kranpoiak jantzitxa urten ginan bertatik, ze urten eta ordu erdi baino lehenago Plateau de Couloirrerako igoera bertikalian sartu bihar ginan eta hau derrigorrez in bihar da kranpoiekin.
Plateau du Couloirrera bidian. Atzetik jendia Valsoreytik
Igoera primeran zauan, hanka markak zabalduta. Behin eguneko zailtasun handixena pasatuta, zeozer jan, kranpoiak gorde eta Mont Blanc-eko mendikatiari begirada botatzeko astixa hartu genduan.
Plateau de Couloirren Mont Blanc-eko mendikatiari begira. Musso Bivouac-a ezkerretan
Denboraz primeran genbiltzan, baina halere ezin lotaratu! Zeozer pikau eta Otemmako glaziarreruntz abantau ginan. Jeitsiera hau oso politxa da glaziarretik behera.
Mont Durand-eko glaziarra jeisten

Lehenengo partian, trabesia osoko zati altuena danez, oso elur ona egoten da. Guk ez genduan elur jausiberri sakonegirik hartu, aspaldixan elurrik egin dabe dagolako. Halere, aurkitxutako elurra seguruenik hobia izango zala guretzat, eraldatua eta nahiko gogorra zauan, gutxio nekatzen dau honek, eta abantaila izan zan guretzat. Glaziarra ere itxi itxita zauan, eta hori ere bentaja.

Sekulako haizia zauan eta kontran, jeisteko ere asko makurtu bihar malda gutxiko lekuetan. Iparra sartu zan, eta haize handixaz gain, oso hotza zatorren.

Otemmako glaziarran sarreraraino jeitsi ginan. Goizeko 10ak ziran igotzen hasi ginanian. Eskerrak hemen behintzat eguzkixa berotzen hasi zan eta haizetik babestuta zauan. Arropa pixkat kendu genduan!
Otemmako glaziarrera sarrera
Jakinan gainian gaozen glaziar luze luzia dala. Nik asko disfrutatu naban lehenengo zati honetan, eskixak ondo deslizatzen, hotzik ez, denboraz ondo...
Otemmako glaziarran hasera
Geldialditxo bat ere egin genduan, zeozertxo jan eta aurrera. Erditik aurrera haizia hasi zan berriz ere, eta dagoeneko hotzakin eta paisaia monotonuakin aspertzen hasitxa geunden.
Portons aldetik talde nahiko handi bat ikusi genduan glaziarrian sartzen. Hauek seguruenik Chanrionen lo in eta Vignettesera jungo ziran. Gu glaziarran beste aldian geunden, Glacier du Ptt.Mont Collonera sartzen, Vignetteseraino jun biharrian atajua hartzeko aukera ikusi genduan Mt Collon-i buelta eman biharrian. Gainera markak zaozen eta aurrerago jendia ere ikusiko genduan urrutira bada ere!
Lepora iristian, Col de l'Eveque bertan euki bihar genduan, teorian, bidia asmatu bagenduan. Halere, urrutixo, jendiak oindiok gorago segitzen zuan, eta eski marka askok ere bai. Zermattera bidian seguru 50 lagunetik gora jun zala egun honetan ere, baina haiziak erdi borratuta zitxuan eski marka gehixenak eta guk pentsatzen genduan norabidian ez zauan marka gehixegirik lepo honetan.
Eskiatzaile talde bat ere bazatorren Vignettes ingurutik, beraz, horrek izan bihar zuan Col de l'Eveque. 13:30ak inguruan ziran, denboraz ondo baina oindiok bide luzia geratzen jakun Zermatteraino eta ezin genduan akatsik in. Jeisten hasi eta bidia hori ez bazan, bueltan igo orduko denbora pasauko jakun. Gauza bera, gora igotzen saiatu eta ez bazan, denbora alperrik jungo jakun.
GPSan beitxu genduan, izan ere, jun aurretik Salak beraiek indako ibilbidian trackak pasa zizkidan, eta Alvarok GPSa utzi zigun, baina... GPSa pilaripe geratu jakun!
Pilak aldatu eta piztu genduan, baina... ez zuan ondo arrankatzen. Zoratu in jakun GPSa!
Mapetan begira, nahiko klaru zaukagun, baina... bueno, Vignettesetik zatozen mendizalien zain egon ginan, eta lepora iritsi ziranian galdetu genien, eta bai, horixe zan Col de l'Eveque!
Beraiek, aurrekuan bezela, Nacamuli aterpetxera zijuazen, bidian l'Eveque tontorra inda.
Horretan, GPSa martxan jarri zan, eta bai, zuzen gaozen. Beraz, hemendik Arolla Haut Glazierrera jeitsi ginan.
Arollako goi glaziarra. Eskuineko muinoan Bouquetins Refuge librea
Bakar bakarrik berriz ere, eta geneukan arropa guztia jantzita hotzagatik. Hemen zauan azken eskapia izan leikena, Arollara jeitsiera edo Bouquetins aterpetxe librian gaba pasa. Oindiok margena geneukanez, aurrera!
Arollako goi glaziarra zeharkatu, eta Mont Bruleko lepora iristeko eskixak berriz ere bizkarrera. Lepora 15:30etan allau ginan. Haizia eta hotza demasa, igotzen ere ez ginan ondo berotu. Goixan zeozer jan eta eskixak jazterakuan, Arani fijata bat izoztu jakon, eta ezin eskixa jantzi. Indarrez ere ordurako nahiko justu, eta hotza, sekulako hotza itxen zaban!
Hala nola 15bat minuturen ostian eskixa jartzia lortu genduan, eta jeitsi ginan Tsa de Tsaneko glaziarrera.
Azken igoera besterik ez jakun geratzen. Haize gogor eta hotz-hotza kontran, inor ere ez inguruetan, zer pentsatua eman zidan, arazoren bat eukiz gero, zenbat denboratan sartuko ginateke hipotermian?
Baguazen goruntz, eta aurrikusitako denborak baino askoz hobeto. Halere, ez dakit hotzagatik edo ahuleziagatik edo zergaitik, baina bildurra pasatu naban azken igoera honetan. Ez zan ibilbide zaila zalako, erretzenetarikua zan eta. Ez zan eguraldi txarragatik, edo arazoren bat geneukalako. Haiziak, hotzak sekulako bildurra ematen zidan. Haize bolada berri batek jotzen gintxun bakoitzian han goixan bakar bakarrik... uff.
Egixa esan, Bouquetins, Bertol, Schnobielhutte, bazaozen aterpiak han inguruan, arrastaka bada ere allauko ginanak, baina momentu horretan erreserbak minimuan eta estres termikuagatik seguruenik, burua aldrebes funtzionatzen hasi jatan!
Valpellineko lepoan, Cervino parean, eta Zermatt barrenean


Azkenian, allau ginan lepora, eta Cervino parez pare, momentu ikaragarrixa izan zan. Gainera Patrouille Des Glaciers lasterketarako bidia prestatzen hasitxa zaozen, eta hemendik Zermatteko eski pistetara arte makilak sartuta zaozen bidia markatzen. Makilak segitzia besterik ez genduan in bihar!
Elurra gogorra zauan, eta primeran bajau ginan. Ordu eta erdi inguru in genitxuan Zermatt herrirainoko ixa 2000mak jeisten.
Azkenian Zermatten!!

Azkenian, Zermatten!!! Arratsaldeko 19:00ak inguruan iritsi ginan. Goizeko 6:30 ingurutik martxan, 12 ordu eta erdi ondoren

Pasatu genduan hotza ikusteko, Albergera iritsi, lasai afaldu, dutxatu eta gero motxilak husten hasi ginanian (gutxienez bi ordu ondoren), Aranek oindiok CamelBack-an zeuzkan ixa bi litro ur guztiz izoztuta zaukan motxila barruan!!

Biharramunian beste itxura bat zeukan Zermattek


Eta azken egun honetan egin genduan bidia zer dan ikusteko gonbaraketa bat itxia pentsatu dot: Aipatu doten Grande Course barruko munduko lasterketarik famatuenetarikua da Patrouille Des Glaciers (PDG). Lasterketa hau da Chamonix-Zermatten beste bariante edo ibilbidian itxen da, Verbierretik Zermatt artekua, baina alderantziz, Zermatten hasi eta Verbierren bukatzen.
Lasterketa honek 53km eta 4000m desnibel positibua dauzka, hemen xehetasunak.

Guk egin genduan azken egunak bakarrik, 50km eta 2800m desnibel positibo eta 4100m negatibo dauzka (lepo baten faltan desnibel positibuan PDGn parera allatzeko), inguru berian, ibilbidia markatu gabe, hornidurarik gabe, larrialdi/segurtasun ikuskatzaile gabe, motxila astunaguakin eta aurreko bi egunetako ixa beste horrenbesteko palizekin.
Jun aurretik ere komentatzen naban, Pierran 4 egunetan, altuerarik gabe, arin eta ondo prestatuta in genduana, oinguan 3 egunetan itxera guazen distantziari dagokionez (akaso oinguan distantzia handixagua zan, eta desnibela apur bat gutxio).
In genduana benetan handixa izan zala pentsatzen bueltatu ginan.

Zer izango ote da orduan osorik tiroian eta rekorra in nahixan urtetzen diran hauena?
Gaizka Itza eta konpañia
Errekorgiliak eskixekin
Edo udan Iker Karrera

Hemen Wikiloc-eko Ruta SALARI ESKER, izan ere, azkenengo egunian bateria eta pilekin eukitxako arazuengatik ezin izan genduan ruta osorik hartu, eta Sala GPSarekin artista dala erakusteko proban jarri dot, kar kar kar. Atxikituriko ruta da emaitza. MILA ESKER SALA!!


hemen bideoa

Iruzkinak