La Fouly-Valsoreyko aterpetxea (Chamonix-Zermatten 2. etapa)

2.eguna: 28km +2900m -1500m

Bigarren egun honen aurrikuspena ez zan txarra, Basseteko lepua igo, Combe de l'A ladeatu eta Gros Six tontorra egin, 2700 eta 2800mtakuak hurrenez hurren. Ondoren Toules-eko presatik Bourg St Pierre herriraino jeitsi, eta azkenik Valsoreyko aterpetxera ixo bihar ginan 3000mtara.
Morez guk egindakoa: La Fouly-Valsoreyko aterpea. Berdez taxiak uzten zaituenetik (Bourg StPierre) Valsoreyra

Bazakigun kilometrada handixa eta desnibela 3000m inguruan izango zala gaurkuan ere, baina eguraldi ona espero zan eta ez genduan larregiko altueran pasako. Hurrengo egunerako indarrak hartzeko egun bat bezela planteatuta zaukagun.

Goizeko 5etan abantau ginan Aubergue des Glaciers-etik . La Foulyko eski pistetan bertan dago, eta eskixak jantzitxa abantau ginan. Basseteko gainaren erdixa eski pistetatik barrena in bihar genduan. Bezperan ikusi genduan elur askorik ez zauala eta porteatzia tokatuko zala, baina eski pisten zatixan elurra bazauala ematen zaban.
Pisten planua ikusi eta pista urdin bat zanetik abantau ginan, baina hasi orduko eskixak kendu eta jantzi hasi ginan elurripeko zati luziak pasatzeko.
Ordubete baino lehen eskixak motxilan jarri genitxuan eta aurrera jarraitxu genduan ilunpian. Halako batian, pisten goiko zatira allau ginan, eta han konturatu ginan guk eskuma aldera jo genduala goizian, baina pistetan elurra ezkerreko partian zaola! KK!!
Ordurako elurra atzian laga genduan, eta gentozen bezela, oinez segitxu biharra zauan, hortik Basseteko leporainoko igoera osua.
Pisten goiko partetik leporaino GR (Gran Randone) bat markatuta zauan mapan eta horixe hartzeko, oinguan pisten ezkerreko partera pasau ginan. GR hau oso ondo markatuta zauan jada elurrik ez zauan lekuan. Gorago, elur zati bat pasau biharra zauan. Goizeko ordu hauetan eguna argitzen hasitxa, elurra oso gogorra zauan eta malda horrekin elur gainetik zeharkatzera ez ginan ausartu. GRan bidetik desbideratu eta elurran ondotik goruntz jun ginan, baina momentu batian pendiza handixa eta harri solte askoko leku batera allau ginan, ezin pasau... azkenian zer in erabaki ezinian, exeri, kranpoiak jantzi eta neberua bajau genduan berriz ere GRko bidia hartu arte. Denbora pila bat galdu genduan!
Pistak igaro ostean Bassetera bidean

Hemendik aurrera GRak mendixa zeharkatzen zaban eskuineko (hego mendebaldeko) ingururuntz. Momentu batian lehenago ezkerralderuntz desbideratu ginan puntuan gainian gaozen, alperrikako bueltia emanda eta bueltaz gain neberua zeharkatzen galdutako denbora zauan gainera. Ze desesperazio, denbora aurrera zixen eta!!
Zeharkatzen bukatu ostian berriz ere gora abantatzen zan bidia baina kanal batetatik. Kanal honetan berriz ere elurra metatuta zauan. Gelditxu, kranpoiak atara motxilatik, jantzi, zatitxo hau pasatu, berriz ere gelditxu, kranpoiak gorde, eta aurrera.
Hortik aurrera ez genduan arazorik euki Basseteko leporaino, baina 1100mtako igoera izan bihar zana, kalkulu oso konserbadore batian 3 ordu bota genizkiona (2 ordu inguruan igotzia espero genduana), 4 ordutik gora tardau genduan!!
Nekatuta baino, desanimatuta allau ginan lepora.
Hemendik Combe de l'A zeharkatu eta berriz ere gora abantau ginan, Col du neve de la rouse, eta ondoren Gros Six tontorra egin genitxuan arazoripe, eta hemendik Touleseko presaraino bajau ginan oso elur onian eskiatzen!
Gross Six-era iristen, Jorasseak atzian (Mont Blanc-eko mendikatia)

Elurra ahalik eta beheren aprobetxatu ipar aurpegitik, eskixak bizkarrian hartu, eta Bourg St Pierrera abantau ginan oinez. Zati hau uste baino luziagua izan zan, Ordu eta erdi ixa egin bait genduan oinez presatik herrira.
Eskiak bizkarrean hiru ordu aurretik: Ordu t'erdi herrira, beste ordu t'erdi aterpetxera bidean


Normalian taxian honaino, Bourg StPierreraino igotzen dira bide normala itxen dabenak eta hemendik gora Valsoreyko aterpetxeraino igoera itxen dabe eskixekin, igoera honek bakarrik 1500m inguru dauzka.

Herrixan zeozer jan, ura hartu eta abantau ginan goruntz.  Bertako batek galdetu zigun ia Valsoreyra guazen, ze nahiko berandu zala elurjausi arriskuagatik. Eguerdiko ordubatak ziran, hola zan, nahiko berandu zan elur baldintza normalak egongo balira. Sekulako bildurra eman zigun zaharrak esandakuak, eta berriz ere tensiuan ixo genduan aurreko taldia harrapatu genduan arte, dozena erdi bat aleman gidekin. Eskerrak! Ze gidak ez dira edozein lekutan sartzen bezeruekin
Aurtenguan elur oso gutxi zauan, ordu eta erdi in bihar izan genduan eskixekin bizkarrian. Konparazio baterako, nik aurreko aldiz in nabanian, herrixan bertan jantzi genitxuan eskixak. Parte batetik eskerrak, elur jausi arriskurik ere ez zaolako.
Behin eskixak jantzitxa Velan eta Valsoreyko aterpetxiak batzen ditxuan glaziarran morrenan ez zauan elurrik, eta konturatube, Velan alderuntz hartu genduan eskixak ez kentziarren. Ordurako bukatzeko sekulako goguekin, konturatu ginanian 100bat metro bajau bihar izan genduan berriz Valsoreyko bidia hartzeko.
Azkenian igo genduan Valsoreyrako azken aldapa luzia, ni porru inda ordurako!!
Transizioko egun erretz bat izan bihar zana burutzeko, margen handixenakin aurrikusitako denbora bihar izan genduan, 12 ordu etapa hau itxen!!!
Sikologikoki lur jota gaozen, aurreko bi egunetan aurrikuspenak bete betian asmatu genitxuan, eta  hurrengo eguneko prebisiua 18 ordutakua zan!

wikiloc-en detallea
Eta atxikiturik egun honetako bideoa

Iruzkinak