Pierra Menta 2014 konklusiuak

10 egun Pierratik bueltatu ginanetik, han bizitakua perspektiba pixkatekin ikusteko denbora da.
Aurreko Pierran ateratako konklusiua bera da oinarrixan, Pierra eta antzekuak dira gehixen disfrutatzen ditxuten lasterketak. Neri etapa luziak igoera luziekin hobeto juten jataz, ritmo aldaketak gaizki eramaten ditxut, hastia asko kostatzen jata. Aldiz, igoeren goiko partera iristen naiz ondo, indarrakin.

Urtian lasterketa handi hauetako bat itxia helburu politxa da, Mezzalama, Adamello eta abar. PDG eta Rutor oraindik pendiente dauzkat, aber hurrengo urteko plana zein dan. Beti esaten dot Pierrara urtero jungo nintzakela, baina lanian ezin dot martxuan erdixa jai urtero eskatu, lanez lepo egoten gera eta. Horregatik, ia bi edo hiru urte barru ondo suertatzen dan eta berriz ere juteko aukera daukaten.

Pierra aurreko lasterketa luzeena (2000m desnibeletik gorakua), Altitoya, lehertuta bukatu naban. Oindiok ez nenguan sasoi puntu onian, eta nere burua aurrian ikustiak ahal nuana baino gehixo ematera eraman ninduan seguruenik, eta gustora nago horregatik. Oinguan aldiz, kontrakua pasau jatalakuan nago, kartutxo bat gordeta neraman eta kartutxuakin etorri naiz bueltan. Etapak nekatuta bukatu bai, baina dana eman ez doten sentsaziua daukat.

Sasoi hobiaz gain, pikia falta izan jaku "extrafua" hori etaratzeko, baina gainera 4 egunetan metatu genezaken nekiak ere errespetua ematen zidan neri behintzat. Beste parte batetik, jeitsierak ere lasai hartu ditxugu minik ez hartzeko, eta jan eta edateko aprobetxatzian indarrak gorde ditxugu.

Edozein kasutan, horri eskerrak, denbora gehixena irrifarriakin in dotelakuan nago, benetan gustora eta disfrutatzen in dot Pierra! Eta azkenian horrek bizi gaitu!!

Javi aldapan gora erretzao zixen, batez ere lehenengo egunetan, eta gomakin ere tiratu zidan aldapa batzutan, baina Altitoyean baino askoz gutxiago (zeozer esan bihar nere alde, kar kar kar). Azken egunetan aldiz, nik uste berdintsuago jun ginala aldapan gora ere.
Lehenengo bi egunak mundialak izan ziran eguraldi eta elur partetik. Hirugarren eguneko etapa konturatube pasa zan publikuan animo artian, eta laugarrenian elur hautsak neke guztia ahaztu arazi zigun. Ikaragarrixa izan da!
2014 urteko Pierrako 4 egunak

Oin errendimentua erakutsiko dizuet? Galdetuko balie zein izan dan egin dogun etapa onena, ez dakit zer erantzungo naban, akaso 3.etapa?

Gorkak erakutsi zigun nola neurtzen daban.
Lehenengo, postua begiratzen dogu, baina hor bestiek dauke zerikusixa.
Horregatik, ondoren, bataz besteko desnibel metruak kontutan eukitzen ditxugu, baina honek ez ditu distantzia eta danera metatutako desnibela kontutan hartzen.
Gorkak, lehenenguaren denborarekiko % kalkulatzeko esaten zigun. Lehenak profesionalak dira eta hauen errendimentua nahiko egonkorra da, horregatik, objetiboagoa ei da gonbaraketa.
Ikusi dezagun datutan


Pierra 2014 1.eguna 2.eguna 3.eguna 4.eguna Danera
distantzia 22,64 31,81 23,24 13,95 91,64
desnibela 2.628 2.899 2.623 1.553 9.703
denbora 03:48:14 04:19:54 03:38:50 02:08:13 13:55:11
b/b m 691 669 719 727 697
Postua 114 107 102 105 100
lehenak 02:33:57 03:05:26 02:32:32 01:27:39 09:39:34
1rekiko % %48,25 %40,16 %43,47 %46,28 %44,10

Postua, hirugarren egunian egin genduan onena (102.) Halere, sailkapen orokorra izan da onena, 100.!
b/b desnibelarekiko, azkenengo etapa izango litzateke onena (727m/o positibo/negatibo batuta) baina etapa laburrena izan zan, bestien erdixa ixa.
Lehenengoarekiko %, bigarrena izan da egin dogun etapa onena (% 40,16)
Pertzepzioak pertzepzio, eta datuak datu, etapa guztiak izan dira izugarriak eta gustora nago errendimentuakin!!!

Eta hori oroitzeko, zer hobeto Anartzek egin duan saioa ikustia baino? Neri asko gustau jata, eta jende askok ere gauza bera komentatu dit. Ea zueri ere gustatzen jatzuen

ETBko Zu kirolari saioa


Eta ohiko beste montajia Dailymotionen

Live Pierra Menta 2014 por lapierramenta

Iruzkinak