Chamonix Zermatt
Urtiari ginda jartzeko, aste
santuan alpeetara jutia pentsatu genduan Aran eta bixok. Azkenengo
hiru urtietan egindako plana baina eguraldixagatik burutu izan ezin
doguna errepikatu genduan, Chamonixetik Zermatera arteko bidia mendiz
eskixekin itxia. Mendi eskixan klasiko bat da ibilbide hau,
alpinismuan bi hiriburuak batzen ditxuna, edo Mont Blanc eta
Matterhorn-Cervino mendixak batzen ditxuna. Historia hemen ikusi leikezue
Nik lehenago ere eginda neukan lagun
batzurekin, eta oso ruta masifikaua begitandu jatan. Gainera ibilbide
honetako gidaliburu gehixenek hasteko Grand Montets pistetako teleaulkixak hartzia
gomendatzen dabe, eta Suitzako zati bat taxian egitia (Champexetik
Bourg St Pierre edo Verbierrera igoera errepidez).
Izan ere, ruta honen masifikazioak bi
ibilbide ezberdin erabiltzia ekarri dau Suitzako partian, bata Bourg St.Pierretik
doana, eta bestia Verbier eski estaziotik, bi ibilbide paralelo,
azken etapan batzen dirana normalian.
Guk beste filosofia batekin egitia
pentsatu genduan, osua eskixekin, teleaulkirik hartu gabe eta taxian
egiten dan zati hori saihesten, hots, laguntza mekanikorik gabe.
Liburuetan eta interneten begira ibili
ondoren, Suitzako zatixan bi alternatiba aurkitxu genitxuan, bixak neguko bide logikuena hartzen (Bourg St Pierrekua). Bata
Gd.St.Bernard portutik pasatuz Bourg St Pierrera
jeitsi (kasu honetan bi egun gehixo bihar dira), eta bestia,
orain hain modan dauden neguko errekorgileek erabiltzen dabena, bide
zuzenena Bourg St Pierrera.
Gu motxena egiten saiatzera jungo
ginan, Gaizka Itzak 2011 urtian egin zabana oinarri hartuta, baina
guk 6 etapetan! Bide honi "Autentikoa" deitzen diote eta 8 egunetan egin ohi du jendiak.
Beraiek jartzen daben bezela
"+8.000 m de desnivel y 110 km. ... El itinerario seguido fue el siguiente: Chamonix (1.035 m) - Argentiere (1.250 m) - Col de Chardonet (3.325 m) -Col de la Gran Lui (3.400 m) - La Fouly (1.600 m) - Col de le Basset (2.700 m) -Cumbre de Gros Six (2.800 m) - Bourg St Pierre (1.600 m) - Plató de Couloir (3.600 m) - Col de Sonadón (3.500 m) - Refugio Chanrrión (2.400 m) - Col de L´Eveque (3.500 m) - Col de Mont Brulé (3.400 m) - Col de Valpelline (3.550 m) y Zermatt (1.650 m).
Salieron en total 8.735 m de desnivel positivo y 8.145 de desnivel negativo y 110 km de distancia. Para hacerla en etapas llevaderas se necesitarían unos 8 días."
Asmua zera zan, barixakuan biharretik
urten Chamonixera zuzenian. 6 egunetan egiteko gu Argentieretik urtengo ginan zapatu arratsaldian bertan, eta Argentiereko aterpetxera ixo.
Domekan La Foullyn lo in. Astelehenian Valsoreyko aterpetxian (etapa hau oso luzia izango zan) eta
ibilbide normalakin bat egin hemendik aurrera. Asteartian Chanrionen.
Asteazkenian Vignettesen, eta ostegunian Zermattera allau eta trenian
bueltau Chamonixera
Pierratik bueltatu, eta lanez lepo
nenbilen, egunian 12 ordutik gora sartzen. Ez neukan aste santuko
oporretan pentsatzeko astirik. Behin apirila iritsita jarri nintzan
honetan, baina hartu bihar genitxuan 5 aterpetxietatik 3 beteta
zaozen! La Foully eta Valsoreyn bakarrik zaukagun lekua!!!
Etapak begiratzen ibili ostian, akaso
hiru egunetan in leikela ikusi genduan, baina hiru egun oso oso
gogorrak izango zirala. Motxila handixa eta altuera kontutan hartuta,
lehenengo bi egunetan 12 ordu inguruko etapak eta hirugarren egunian
18ordutako etapa aurrikusi genduan. Hori dana, materixalakin arazorik
ez eta pajararik edo konplikazio teknikorik aurrikusi gabe!!
Zeozer pasatuz gero, aterpetxeetara jutia pentsatzen genduan, edo ibilbide honek dauzkan eskape ezberdinetako bat hartzia ospa egiteko. Horrek lasaitasuna ematen zigunez, animatu ginan!
Bueno, gu ateuak geranez, ez genduan elizatik elizara egin, beraz, Argentiere-Zermatt egin genduala esan leike Argentieretik urten bait ginan, ez Chamonixeko elizatik meza entzun ostian.
Hurrengo sarreretan kontatuko dizuet egunez egun bizitakua eta egun bakoitzeko egin ditudan bideuak ere eskegiko ditut eta egindako akatsak ere bai, inork bide hori erabili nahiko balu kontutan edukitzeko.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina