Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2017

Poqueira-Mulhacen-Alcazaba-Puntal siete lagunas-Mulhacen-Veleta

Irudia
2016/12/30 Eguna argitzen Poqueirako aterpetxian Poqueirako aterpetxian geundela, Izaskun, Fermin eta Karolo zana ezagutzen zitxuen andaluz jator haiek hurrengo eguneko plana prestatzen lagundu zigutela esaten bukatu naban aurreko sarrera . Hauxe azkenian prestatzen lagundu ziguten flana: Gutxi gora beherako krokis bat Mulhacenera ixo, Siete Lagunasera Hego ekialdeko maldatik bajatu, hortik Alcazaba ixo ta leku beretik bajau Siete Lagunasera, eta ondoren... emozio pixka bat eman. Siete Lagunas ibonetako tontorra egin (Puntal Siete Lagunas) eta hortik Canuto bat urtetzen omen da Mulhacenen iparran azpira (Laguna Moscara). Canutua korridore edo kanaleri deitzen diote hemen, bada ezpada diot, kar kar kar Esan ziguten inklinaziua daukala, baina elur baldintza onekin egotia espero zabela. Txarrena izotz urdina agertzen danian izaten dala, eta normalian udaberrixan bajatzen dabela eskixekin, eguraldixak epeltzen diranian. Behin iparrera bajauta, Juego de Bolos to

Veleta-Poqueirako aterpetxea Sierra Nevadatik

Irudia
2016/12/29 Lasku askoz hobeto zauanez, Poqueirako aterpetxera juteko plana egin genduan. Ixa Veleta tontorreraino ixo bihar ginanez, ez zan segurua allauko ginan, baina saiatu biharra zauan, eta bestela, Laskukin batera bajau eta egun bat lehenago bueltatzia erabaki genduan. Lau lagun furgona batian ez da batere erosua, eta gaixorik egonda, mobida bat izan bihar da izerditutako botinen usaina aguantatzen egotia!! Goizian beraz, Veleta alderuntz abantau ginan. Justu egun honetan ordura arteko haizerik bortitzena urten zan. Levanteko (ekialdeko) haizia zanez, Veletan babesian pistetatik abantau ginan. Ixa egunero egin genduan bide bera primeran ezagutzen genduan ordurako. Haizetik babesian pistetatik gora Dana primeran jun zan, tontorrera allau zan Lasku!!! Danok pozik, baina batez ere bera oso pozik, azkenian itsasua, Mulhacen eta abarrak ikusten. Neretzat ere poz handixa izan zan, elkarrekin planeatu genduan biajia, mapak, inguruko mendixen informaziua, rutak prestatu eta dana

Elorrieta-Caballo-Machos-Veleta Sierra Nevadatik

Irudia
2016/12/28 Lehenengo eskiadatxua (Elorrieta-Veleta) egin eta eguzkixa ezkutatzen ikusi ondoren furgonara berandutxo bajau ginan, ilunduta. Bada ezpada, lehen bait lehen superrera jun ginan ogixa eta abar erostera. Frantzian ordurako dana itxitxa egongo zan, baina hemen gabeko 11ak arte superrak zabalik egoten dirala esan ziguten. DEMASA!!! Danetik dauka Sierra Nevadak, altueradun mendixak, elur ona, itsasua gertu, jende atsegina, eta gainera superrak gabera arte zabalik. Lasku gure zain zauan furgonan, nahiko nekatuta zaola ikusten genduan. Afaldu eta ohera jun ginan segituan, hurrengo egunian Poqueirako aterpetxera jun nahi genduan eta. Lau lagun furgonan erosuena ez izan arren, kanpuan giro zaonez, moldatzen ginan, kanpuan aldatu, eskixak kanpuan laga eta abar. Baina hurrengo goizian laskuk oso gaba txarra pasatu zuala esan zigun. Puffa. Erdi gaixo, eta furgona batetan lau lagun egotia gainera, ez da batere atsegina. Hori ikusi genduanian, trastiak batu eta Granadara bajatu gina