Elgoibarko II.Raida

2016/09/24
Aurten ere Morkaikoren babesakin antolatu zaben Elgoibarko (Debabarrenako) Raida. Aspaldixan probatzeko asmotan, eta aurreko urtian probatu ostian jota katiatuta geratu nintzan RAIDetara. Gainera Txirikin podiuma egin genduan lehenengo edizio horretan, eta hori nobatada batzungatik puntu batzuk eskapau jakuzela.
Aurten bikotez aldatu nuan. Idikin egingo nuan. Idi kriston makina da, korrika oso ondo ibiltzen da edozein distantziatan, eta mendiko bizikletan oindiok eta hobeto; goruntz kriston sasoia, eta bajatzen kriston trebezia dauka. Akaso orientatzen ez dabil hain ondo, baina kriston bikote potentia egingo genduan a priori.
Aitxa izan berri dago, eta ez zauala bere puntu onenian esan zidan. Halere, banakixan zeukan guztia emango zuala. Feelinga segituan sortu zan, bixok helburu bera zaukagulako, ibilbide osua itxera jutia baina batez ere disfrutatzera jutia, puntuetara eta podiumera jun biharrian. Hau da, nahixoko genduan denboraz kanpo allatzia ibilbide osua eginda, zati batzuk moztu eta aseguratzera jutia baino. Eta noski, egixari zor, podiumian sartzeko aukerak geneuzkala ere pentsatzen genduan.

Ajendak ezin uztartu, azkenian azkenengo astian geratu ginan bizikletaz osteratxo bat itxeko. Aurreko urtetik zurrumurrua zabilen Kalamua inguruetatik izango zala aurtengo RAIDa, eta halaxe, inguru horretara jun ginan. Akondian Gerra Zibilian frenteko mehatzarixek tunel bat egin zaben, eta Idiri komentatu nion hortik bazan eta markadoriek tunel hori ezagutzen bazaben, fijo balizaren bat hor jausiko zala, eta halaxe jun ginan hara.

Hurrengo egunian RoadBooka publikau zaben, eta efektibamente, Kota, Kota, Koba eta Kota jartzen zaban. Ez zaukagun zalantza askorik Kalamuatik Akondiarainoko tontorretatik pasatu biharko zala! OEOEOEOE

Barixaku atsaldian pote bat hartzeko geratu ginan, eta ultimatu genitxuan preparatibuak. Zapatu goizian Txintxetara... emozioz beteta, sekulako goguekin allau ginan.


Idi Matxine




Dorsalak jasotzian bromak eta txorradak nagusi!


Batzuk beti lanian: Javi urte osua ibili ei da ingurua mapeatzen. Iñaki ere ahal izan dabanetan esku bat botatzen

Boluntarixueri esker itxen dia horrelako gauzak!
 Roadbookian begiratuta, mendiko eta mendi bizikletako tramuak aurreko urtekuen nahiko antzerakuak ziran distantzian. Herrikua aldiz asko luzatu zaben.
Herrixan proba berezi ikusgarri bat jarri zaben, elizako kanpantorrera yumareua eta kanpantorretik udaletxera tirolina. Gainera punto pila bat ematen zitxuan hori itxiak, beraz, hori ezin genduan laga.
Aitzol Merinon montajia probatzen. Chapeau!!
 
Baina sekulako ataskua egotia espero genduanez, gure aukeraketa bizikletakin hastia izan zan, ondoren korrika, berriz bizikleta, eta herrikua bukaerarako lagatzia erabaki genduan. Batez ere tirolina aseguratzia zan kuestiua, eta ondoren denbora eta indarrak baleude, ahal zian herriko puntuak batzia

Beraz, urtetzerako bizikletak prest eta bizikletako zapatillekin abantau ginan mapa bila.


Irteeran emozio aurpeixakin
Astian zihar kalamuaruntz nundik igoko gintxuzten pentsatzen ibili ginan. Mapa hartutakuan ibilbidia Urasanditxik Ziardamendira zala ikusi genduan. Bizikletak hartu eta mapak katiatzen tardau genduanerako faborituen talde batek aurreratu gintxuan plazan bertan. Hauek nun dauden jakinbe, eta aurre hartu, bai orientazio kapazidadia!!
Guk bidiak ondo ezagutzen genitxuanez, lehenengo balizarainoko ibilbide motxena buruak di-da kalkulatu zigun. Karretera azpiko pasabidetik pasatu eta Pilar gaineko pasabidetik atera ginan Urasandiko errebueltara, beste danak errepidetik jun ziran bitxartian. Bide motxagua zanez, errebueltan justu danen aurretik atera ginan.  Orduan bota zigun batek: BIDE HORI EZ DAGO MARKATUTA!!!
Mapan begiratu, eta arrazoia zeukan!!! upsssss

Lehenengo balizara danok batera iritsi ginan, baina hemendik berriz ere aurreratu gintxuzten. Sasoiz gure aldian oso ondo zabizen.
Ballegoitxi gainetik Ziardamendira 4-5garren ero jungo ginan. Ziardamendiko tontorra in, eta Idik esan zidan Elgoibarko itzuliko kontrako bidetik askoz bizkorro egingo genduala Aiastiara. Bada ezpada begiratu nuan eta bide hau markatuta zauan mapan, kar kar kar. Efektibamente, pixkat atzera egin arren, zementotik askoz bizkorrago bajau ginan. Bidezidor batetatik zementora bajatzen zetozen Beñat eta Maitane pasatu genitxuan Aiastiara allatzen. Teorian hauek ziran faborito, beraz, bide hau aukeratu genduanon artian (eta faborito gehixenek halaxe egin zaben) lehenenguak gindoazen berriz!!!
Bizikletan elkarrekin allau ginan Aiastiara, eta adarrajotzeren bat ere bota niuen gure atajuen inguruan. Baina Morkaikora ixotzen berriz ere hauek eta beste lau bat bikotek aurreratu gintxuzten.
Aubixan zan transiziua. Ondoren denborak begiratzen, Ota eta aurrerago zijuazela ikusi genduan Aubixan, denbora dexentekin gainera, beraz, ez ginan lehenak jarri Aiastian, baina pasatako ilusiua ez zigun inork kendu.

Aubixako kontrolian
Hemen proba berezi bat zauan, esdrujula eta mapa batekin erreferentzia batzuk topatu bihar zian. Puntu dexente ematen zitxuan proba honek. Bizikletak lagata, korrika hasi aurretik egin genduan hau. Hasteko pixkat zain egon bihar izan ginan kolan, eta ondoren proba hau desastre egin genduan. Denbora pila bat ari ginan galtzen, asmatu ezinda, eta 20bat minutun ostian lagatzia erabaki genduan. Denbora galduta eta punturipe, hau kaka!!

Jon Irazabal orientazioko proba berezian
Korrikako proban, mapa ikustiaz bat, rekorridua batere arazoripe diseinatu genduan. Armaxiotik Arratera, ondoren Akondia-Garagoitxi-Kalamua, Idotorbera bajau, beste proba espezial bat in, eta Morutik Moruko krestatik Saturixora jeitsi ondoren, Elgoibarko itzuliko bidetik kontrara Aubixara ixoko ginan.
Hain ebidente eta erretza begitandu jakunez, bitxartian bizikletako bigarren zatixa diseinatzen jardun genduan korrika eta oinez jun ahala. Izan ere hasi orduko mapa guztiak banatu zizkiguten (batzutan tramoz tramo ematen dizkizute mapak).

Akondiara allau ginanian, trintxera-kobako baliza pintxatu, eta urtetzian inork ez ikusteko erdi ezkutuan jun ginan. Ingurua hain ondo ezagutziarren, ez genduan mapan begiratu eta pixkat nahastu egin ginan, eta beste bide bat hartu genduan Garagoitxi alderuntz. Konturatu ginanerako 15bat minutu galduta, eta alperrikako desnibela inda. Ze amorru! Baina, bertakua izatiak abantailak baditxuan bezela, desabantailak ere euki ditzakela dirudi. Katxissss

Idotorbera bestelako arazoripe allau ginan.

Idotorbeko proba espeziala
Hemendik Morura, ertz ikusgarritxik bajau, eta Aubixara ixo ginan berriz. Proba berezi batetako puntuak izan ezik, korrikako puntu guztiak geneuzkan, eta galdutako denbora nahiko erlatibua zan oindiok


Ordurako orduak aurrera, nahiko nekatuta eta bero eguna zanez, nahiko deshidratatuta ere allau ginan. Botellinak ondo bete, eta abantau ginan proba klabera. Segun eta nola itxen genduan, emango zigun astixa plazako eta kaleko puntuak jasotzeko.

Diseinatu genduan ibilbidia: Arratera jun, karabiniakin proba berezixa in, Arrate inguruko puntuak batu, eta Usartzatik Kalamuako lautadara jungo ginan. Han ikusi Kalamuara ixotzeko astixak ematen zigun, eta hortik Morutik behera falta ziran puntuak batu. Nahiko errax ikusten genduan, baina denbora gutxi eta nekia kontran!!

Bizikletan errekuperatzen hasi ginan. Idi korrikan apenas zauan ibilitxa, eta bizikletan erretz dabil. Lehenengo proba berezira jun ginan, karabiniakin kakakola lata batzuri bota bihar jakuen. Horretan ere artista da Idi (Aurreko urteko Raidian hiru txirluak jo zitxuan bakarra izan zan!!!) baina gatillua finegi zaukan, eta eskuan hartu orduko bota zuan tirua airera. Mierda en bote!!
Hurrengo tiruak afinatu zitxuan arazoripe. Halere, fallautako tiruan zigorra, Arrateko kanpiari buelta bat eman bihar izan nion antxitxika!

Denboraz larritzen, tensiua hasi zan. Ibilbide osua itxera jun arren, burua hasi zan numeruak itxen eta haserako helburua ahaztu genduan. Arrateko puntuak laga genitxuan, eta Usarsa alderuntz abantau ginan. Ya plazara denboran barruan allatzia zaukagun buruan!
Kalamuako lautadan, gora in edo ez erabaki bihar genduan. Idik esan zidan 6 min inguru zeudela tontorrera, eta tontorreko puntuak batzera jun ginan. Handik plazaraino dana aldapan behera zan.
Gantxuakin eraman ninduan jeitsiera osuan, baina gozada bat Idi nola bajatzen dan ikusten jutia!!! Beno, bistaz jarraitxu ahal nuanetan behintzat, jeje

Esperota baino lehenago, 16:30 inguruan geunden plazan. Oindiok erdiordu erdi geneukan kaleko puntuak batzeko. Jakin izan bagendu, Arrate inguruko balizak hartuko genitxuan, baina... despuesdevisto...

Jumareua eta tirolinara jun ginan zuzenian. Idik in bihar zuan, baina nekatuta zaola, eta nik itxeko esan zidan. Plazer bat!! Ixa bolak ixo jatazen sokan gora, baina allau ginan!!!

Kresta lagatzen, ero ilia falta?


Idi penaz geratu zan egin ez zualako, eta ni ere bai, baina tira, aurrera in biharra zauan. Fitxatu eta balkoitik salto nuan plazara



Oindiok 15 minutu pasa geneuzkan puntu gehixo batzeko. Herrikuak puntu bakarrekuak ziran, eta erretxinditik gora zaozen punto gehixo balixo zaben balizak. Denbora horrekin eta zaukagun zurradakin, herritxik gertuen zeudenak batzen hasi ginan.

Herriko azken baliza ikastola inguruan zauan. Ni ya porru inda, eta oindiok bost minutu sobran. Idik esan zidan bi minutu juten, eta bi minutu bueltan, iristen geran lekura iristen gerala! Animo Piru!!
Eta azken balizan bila abantau ginanian, zas!! kalanbriak atzazkal azpixan ere... gatzak, gelak, barritak, danetik eman zizkidan Idik. Kriston gaindosiakin, baina ikastolako baliza hartuta garaiz allau ginan plazara.
Ni ya begixak kokotian neuzkala, buelta eman ezinda nenguan, baina oso gustora!!!

Prueba espezial bat puntuatu gabe, bizikletako baliza potente batzuk puntuatu gabe, eta herriko goiko partekuak puntuatu gabe laga genitxuan. Halere, puntuazio nahiko txukuna lortu genduan, baina ez podiumian sartzeko beste.

Proba berezi horretan puntuatu ez arren, aurreko urtekua baino Raid txukunagua egin genduan sentsaziuakin geratu nintzan, baina aurten maila hobia zaola begitandu jatan. Halere, Lariz eta Irazabal podiumian!! OEOEOE


Podiuma

Nik ikaragarri pila bat disfrutatu naban proba honetan. Raidek engantxau itxen dabe, eta Idikin oso bikote ona itxen dotela pentsatzen bukatu nuan, oso gustora ibili nintzan, eta hurrengo batian ere aukera badaukagu, elkarrekin itxeko komentatu genduan.

Eskerrik beroenak bereziki antolatzailieri. Eurengatik ez balitz, ezingo zan proba hau in

ESKERRIK ASKO EPIKO!!!



Hemen loturak:

https://debabarrenaraid.wordpress.com/

http://barren.eus/2014-12-01-19-04-36/kirolak/1396-gaizka-agirre-eta-aaron-garmendia-irabazle-debabarrena-raidean

Eta argazki batzuk Manu Sanchez, Aitor Zabala eta abarrenak. ESKERRIK ASKO!!!














Aubixako zonan

















Idotorbeko zonan









Tirolinan bukaeran





















eta 5.proba espezialian

Iruzkinak