Elorrieta-Veleta Sierra Nevada 1eguna
2016/12/26
Gabonak gerturatzen, eta elur berririk ez zuan botatzen piriniotan. Alpietan ere sekulako lehortia!
Baina beti botatzen dau elurra nunbaitxen!!! Hegotik sartzen danetan, pasatu izan da Europa osua elurripe egon, eta Sierra Nevadan eta Atlasian elurra egotia. Aurten ere horrelaxe gertatzen ari zala ikusitxa, Lasku eta bixok Sierra Nevadara juteko plana egin genduan.
Ni sekula egonbe nenguan, eta Lasku udan egonda zauanez, pixka bat kontrolatzen zuan. Hasi ginan dokumentatzen, arkeologia pixka egiten Desnibel eta Pyrenaica zahar batzuk ere aurkitxu genitxuan mendi eskiko informaziuakin.
Plana sendotuz zixela, Gorka ere animatu zan gurekin etortzera. Honek hobeto ezagutzen zuan ingurua, mapak eta abar ere bazeuzkan. Rutorren topo egin genduan Javin lagun bat kasualidadez, Poqueirako aterpetxeko langilia da. Hari deitu genion, eta harek eman zizkigun pista batzuk eta momentu honetan zeuden baldintzak lehen eskutik jaso genitxuan. Oso baldintza onak, hark esan zigunez.
Alpietara beste, ixa 10 ordutako biajia da Mendilerro Elurtura. Gabon zaharretarako bueltan egon nahi genduanez, 5 egun zaukagun eskiatzeko.
Planning orientatibo bat egin genduan: Lehenengo eguna pisten ingurutik Elorrietako tontorran ingurutik egitia pentsatu genduan, ondoren bi edo hiru egun Poqueirako aterpetxetik ibili, edo akaso Postero Altoko aterpetxera ere pasatzia, eta azkenengo egun bat edo bi mendikatian mendebalderen geratzen diran Caballo eta Machos tontorrak egitia pentsatu genduan, baina dana orientatibua zan besteripe.
Azken orduan Txiri ere animatu zan. Furgonan lau estutxo egon arren, aterpetxian pare bat egun egin bihar genduazenez, moldatuko ginan. Lau lagun izatian, biajia ere erraztu itxen dau. Batzuk gidatu bitxartiak bestiok lo egiten genduan eta.
Beraz, 25 arratsaldian, oindiok turroia ahoan pratikamente, laurok abantau ginan neguan txorixak bezela hegoruntz. Abenturia hasi zan!
Eta bai hasi ere, Burgosera iritsi aurretik furgona aldapa goretan fallatzen hasi zan. Kauen, justu oin pasatu bihar ere... astebukaera normal bat piriniotara izan balitz, ez zala hainbesteko putada izango pentsatu nuan. Baina tira, momentuz lautadetan eta aldapa behera ondo zijuan, eta mapan dana beheruntz danez, ba aurrera!!
Burgoseraino gidatu ostian, atzera jun nintzan lotara, eta bai lo egin ere. Esnatu nintzanian Madril zeharkatzen geunden, dena itxura normalakin.
Galdetu niuen ia zelan zixen furgona, eta esan zien Somosierra justu justu pasatu genduala. Beno, berriz ere laua zan, eta ondo zijuan furgonia. Beste siestatxo bat botatzeko aprobetxatu nuan.
Granadan esnatu nintzan eta esan zien gero eta gaizkixo zaola. Jaen inguruko mendatetxuak oso motel igo zitxuala. Sierra Nevadarako igoeran nik hartu nuan furgona. Sierra Nevadan 2300mra ixo bihar ginan. Altuera handixa da. Normalian kotxiek altuera horretan igartzen dabe indar falta oxigeno gabeziagatik, eta ya arazuekin junda, ba imaginatu...
Gabeko ordu2ak ero, furgonak ez zuan batere tiratzen goruntz, usten dot segundan ixo genduala azkenengo zati osua. Baina azkenian iritsi ginan gora!! OEOEOE
CAR (Centro Alto Rendimiento) azpiko parkinian aparkatu genduan, gu ere elitian altueran egoteko, car car car.
Lotara sartu, eta hurrengo egunian eskiatu ondoren astixa bageneukan, taller batera eramango genduan furgonia.
Goizian lasai esnatu ginan, eta itxura ikusgarrixa zaukan inguruak. Eski pistak parez pare, Veletako tontorra izan bihar zana ere nahiko gertu ikusten zan, giro epela eta batere lainorik gabe eguzkixa guri begira. UAUUUU
Ez zuan eremu handixa ematen, malda hain leunak dauzka, distantzien erreferentzia distorsionatzen dala. Baina pistak zeharkatzen jun ginanian hasi ginan jabetzen benetako dimensiuez.
Pisten erdixa zeharkatutakuan, kafeterixako zona jendez lepo zauan. Halere, ostantzian ez zan hainbeste akumulazio ikusten. Laskuk oso ondo ez zala aurkitzen esan zigun, eta furgonara zixela deskantsatzera. Laskun problemia bi-ajia izango zala pentsatzen, aurrera egin genduan. Pistetan ikusten zan antena handi bat zeharkatu, eta pisten atzekaldera bajatu ginan. Orduan hasi ginan Sierra Nevadako pisten benetako dimensiuaz jabetzen, izan ere, horren ostian ya mendixa eukitzia pentsatzen genduan, baina oindiok pisten atzekaldia pasatu biharko genduan
Azkenian pasatu genitxuan pistak eta enfilatu ginan Elorrietaruntz
Elur diferentia da, Valdezcarayn itxurakua, kosta bertan daonez, oso hezetasun handikua, baina altueragatik hobia. Horregatik, irakurri eta ondoren esan zigutenez, bizkor eraldatzen da (elur hautsa harrapatzia ez da erretza) eta izoztu ere segituan itxen da, arriskutsu geratuaz.Han gehixena udaberri elurretan eskiatzen dala irakurri genduan, nahiz eta negua izan eta hotza egin
Iparretan oso gogorra egongo zala esan ziguten pare batek ixoeran zihar, baina azkenian nahiko ondo zauan, hauts gogorra aurkitxu genduan eta
Tontorretik bai, hemendik itsasua ikusteko zortia euki genduan. Ederra da eskixak jarritxa itsasua ikustia!!
Tontorretik ertza jarraitxuaz abandonatutako aterpetxe bateraino jun ginan.
Aterpetxe hau, Lantarongo bailararen haseran dago, bailara luze luze luzia da. Barrenian eskumatan Pico Cavallo ikusten da, ezkerretako malda elurtuak aldiz, Pico Tajo de los Machos da. Berezia da, ze Veleta eta Mulhacen artian ere badago beste Pico de los Machos bat. Hemen ar asko dagoela dirudi, kar kar kar
Berriz buelta egin genduan lehenego lekura, eta beheraka abantau ginan
Jeisterakuan hodi zabal bat hartu genduan, elurrez nahiko ondo zaona. Ondoren jakin genduan kriston fama ona daukala jeitsiera horrek. Egixa esan, jeitsiera politxa izan zan, bideuan ikusi leiken bezela.
Pistetara allau ginan, eta berriz ere fokak jarri, eta eguna bukatze aldera Veletako tontorrera ixotzia pentsatu genduan
Eta hemendik aurrera beste dimensio bat hartu zuan egunak. Eguneko azken orduak ziran, eta eguzkixa itsasuan nola ezkutatzen zan ikusten egon ginan!!! Oso oso orgasmikua!!!
Ilundu aurretik hasi ginan bajatzen, bada ezpada frontalak eskuan. Pistetara iritsi ginan, eta pistak zapaldu berri zeuden, eta noski, itxitxa. Dana guretzat. Demasa izan zan jeitsieria.
1200m inguruko jeitsieria izan zan elur kalidade onakin, zapaldutako pistetan, azken argixekin, Sierra Nevada azpixan zaola, eta Granada barrenian. Opari demasa!!!
Primeran hasi genduan Sierra Nevadako lehenengo egun hau, bai jauna
Hemen eguneko bidixua
eta Wikiloc-en eguneko ruta
Gabonak gerturatzen, eta elur berririk ez zuan botatzen piriniotan. Alpietan ere sekulako lehortia!
Baina beti botatzen dau elurra nunbaitxen!!! Hegotik sartzen danetan, pasatu izan da Europa osua elurripe egon, eta Sierra Nevadan eta Atlasian elurra egotia. Aurten ere horrelaxe gertatzen ari zala ikusitxa, Lasku eta bixok Sierra Nevadara juteko plana egin genduan.
Ni sekula egonbe nenguan, eta Lasku udan egonda zauanez, pixka bat kontrolatzen zuan. Hasi ginan dokumentatzen, arkeologia pixka egiten Desnibel eta Pyrenaica zahar batzuk ere aurkitxu genitxuan mendi eskiko informaziuakin.
Plana sendotuz zixela, Gorka ere animatu zan gurekin etortzera. Honek hobeto ezagutzen zuan ingurua, mapak eta abar ere bazeuzkan. Rutorren topo egin genduan Javin lagun bat kasualidadez, Poqueirako aterpetxeko langilia da. Hari deitu genion, eta harek eman zizkigun pista batzuk eta momentu honetan zeuden baldintzak lehen eskutik jaso genitxuan. Oso baldintza onak, hark esan zigunez.
Alpietara beste, ixa 10 ordutako biajia da Mendilerro Elurtura. Gabon zaharretarako bueltan egon nahi genduanez, 5 egun zaukagun eskiatzeko.
Planning orientatibo bat egin genduan: Lehenengo eguna pisten ingurutik Elorrietako tontorran ingurutik egitia pentsatu genduan, ondoren bi edo hiru egun Poqueirako aterpetxetik ibili, edo akaso Postero Altoko aterpetxera ere pasatzia, eta azkenengo egun bat edo bi mendikatian mendebalderen geratzen diran Caballo eta Machos tontorrak egitia pentsatu genduan, baina dana orientatibua zan besteripe.
Azken orduan Txiri ere animatu zan. Furgonan lau estutxo egon arren, aterpetxian pare bat egun egin bihar genduazenez, moldatuko ginan. Lau lagun izatian, biajia ere erraztu itxen dau. Batzuk gidatu bitxartiak bestiok lo egiten genduan eta.
Beraz, 25 arratsaldian, oindiok turroia ahoan pratikamente, laurok abantau ginan neguan txorixak bezela hegoruntz. Abenturia hasi zan!
Eta bai hasi ere, Burgosera iritsi aurretik furgona aldapa goretan fallatzen hasi zan. Kauen, justu oin pasatu bihar ere... astebukaera normal bat piriniotara izan balitz, ez zala hainbesteko putada izango pentsatu nuan. Baina tira, momentuz lautadetan eta aldapa behera ondo zijuan, eta mapan dana beheruntz danez, ba aurrera!!
Burgoseraino gidatu ostian, atzera jun nintzan lotara, eta bai lo egin ere. Esnatu nintzanian Madril zeharkatzen geunden, dena itxura normalakin.
Galdetu niuen ia zelan zixen furgona, eta esan zien Somosierra justu justu pasatu genduala. Beno, berriz ere laua zan, eta ondo zijuan furgonia. Beste siestatxo bat botatzeko aprobetxatu nuan.
Granadan esnatu nintzan eta esan zien gero eta gaizkixo zaola. Jaen inguruko mendatetxuak oso motel igo zitxuala. Sierra Nevadarako igoeran nik hartu nuan furgona. Sierra Nevadan 2300mra ixo bihar ginan. Altuera handixa da. Normalian kotxiek altuera horretan igartzen dabe indar falta oxigeno gabeziagatik, eta ya arazuekin junda, ba imaginatu...
Gabeko ordu2ak ero, furgonak ez zuan batere tiratzen goruntz, usten dot segundan ixo genduala azkenengo zati osua. Baina azkenian iritsi ginan gora!! OEOEOE
CAR (Centro Alto Rendimiento) azpiko parkinian aparkatu genduan, gu ere elitian altueran egoteko, car car car.
Lotara sartu, eta hurrengo egunian eskiatu ondoren astixa bageneukan, taller batera eramango genduan furgonia.
Goizian lasai esnatu ginan, eta itxura ikusgarrixa zaukan inguruak. Eski pistak parez pare, Veletako tontorra izan bihar zana ere nahiko gertu ikusten zan, giro epela eta batere lainorik gabe eguzkixa guri begira. UAUUUU
Pistak eta Veletako tontorra parian |
Pisten erdixa zeharkatutakuan, kafeterixako zona jendez lepo zauan. Halere, ostantzian ez zan hainbeste akumulazio ikusten. Laskuk oso ondo ez zala aurkitzen esan zigun, eta furgonara zixela deskantsatzera. Laskun problemia bi-ajia izango zala pentsatzen, aurrera egin genduan. Pistetan ikusten zan antena handi bat zeharkatu, eta pisten atzekaldera bajatu ginan. Orduan hasi ginan Sierra Nevadako pisten benetako dimensiuaz jabetzen, izan ere, horren ostian ya mendixa eukitzia pentsatzen genduan, baina oindiok pisten atzekaldia pasatu biharko genduan
Pistak utzita Elorrietaruntz ixotzen |
Elorrietaruntz, pistak eta Veleta atzian lagata |
Iparretan oso gogorra egongo zala esan ziguten pare batek ixoeran zihar, baina azkenian nahiko ondo zauan, hauts gogorra aurkitxu genduan eta
Elorrietatik Granada barrenian |
Tontorretik ertza jarraitxuaz abandonatutako aterpetxe bateraino jun ginan.
Elorrietako abandonatutako aterpetxia |
Lantarongo bailara. Ezkerretan elurtutako tontorra Pico Tajo de los Machos, eta eskumatan Pico Cavallo |
Elorrietako gainera bueltan. Ezkerreko tontorra Veleta, eskumatako txurixa Mulhacen, peninsulako zapaia |
Pistetara allau ginan, eta berriz ere fokak jarri, eta eguna bukatze aldera Veletako tontorrera ixotzia pentsatu genduan
Pistetatik Veletako tontorreruntz |
Veletatik Machos azpixan, zurixena Mulhacen, eta ezkerretan dauan haitza Alcazaba |
El macho begira, Pico Tajo los Machos txurixena, eta Elorrietako gaina. Itsasua eta eguzkixa |
Ilundu aurretik hasi ginan bajatzen, bada ezpada frontalak eskuan. Pistetara iritsi ginan, eta pistak zapaldu berri zeuden, eta noski, itxitxa. Dana guretzat. Demasa izan zan jeitsieria.
1200m inguruko jeitsieria izan zan elur kalidade onakin, zapaldutako pistetan, azken argixekin, Sierra Nevada azpixan zaola, eta Granada barrenian. Opari demasa!!!
Primeran hasi genduan Sierra Nevadako lehenengo egun hau, bai jauna
Hemen eguneko bidixua
eta Wikiloc-en eguneko ruta
Powered by Wikiloc
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina