Veleta-Poqueirako aterpetxea Sierra Nevadatik

2016/12/29
Lasku askoz hobeto zauanez, Poqueirako aterpetxera juteko plana egin genduan. Ixa Veleta tontorreraino ixo bihar ginanez, ez zan segurua allauko ginan, baina saiatu biharra zauan, eta bestela, Laskukin batera bajau eta egun bat lehenago bueltatzia erabaki genduan. Lau lagun furgona batian ez da batere erosua, eta gaixorik egonda, mobida bat izan bihar da izerditutako botinen usaina aguantatzen egotia!!

Goizian beraz, Veleta alderuntz abantau ginan. Justu egun honetan ordura arteko haizerik bortitzena urten zan. Levanteko (ekialdeko) haizia zanez, Veletan babesian pistetatik abantau ginan. Ixa egunero egin genduan bide bera primeran ezagutzen genduan ordurako.

Haizetik babesian pistetatik gora
Dana primeran jun zan, tontorrera allau zan Lasku!!! Danok pozik, baina batez ere bera oso pozik, azkenian itsasua, Mulhacen eta abarrak ikusten. Neretzat ere poz handixa izan zan, elkarrekin planeatu genduan biajia, mapak, inguruko mendixen informaziua, rutak prestatu eta dana, eta furgonan txungo egotiaz gain, ezer ere ikusi gabe bueltatzia pena bat izango zan
Laskukin Veletako tontorrian, kriston poza!!
Tontorrera orduko haizia geratu zan, eskerrak!! Pistak lepo zauden, eta barrenian bezperako Cavallo, Tajo de los Machos eta abar, oin beste begi batzukin ikusten genduan Lantarongo bailara ingurua

Veletatik pistak
Carihuelako aterpe librera bajau, eta pistak atzian utzitxa, Poqueira alderuntz sartu ginan. Haiziak gogortuta zeukan elurra

Carihuelako aterpetxetik aurrera!!
Udan pista bat dago, eta ibilbide nahiko laua espero genduan, baina...



Neguan pista elurrak kolmatatzen dau, eta hego aurpegixan elur heze hau gogor gogor gogorra geratzen da. Ondo pasatu ahal izan genduan halere.

Pista enterratuta, ladeuan kontuz elur gogorrakin

Altuera galdu gabe jutia aukeratu genduan arren, beste aukera bat bailarara bajatzia da, ondoren berriz ixotzeko. Txirik beste bide hori aukeratu zaban.

Hurrengo bihurgunian Rio Secoko bailaran atarixan geunden. Poqueirako aterpetxera allatzeko bi bide posible zaozen, bat goitxik pista segitzen, eta bestia Rio Secoko bailara bajatzen, ondoren pixkat remontatzeko. Rio Secotik bajatzia erabaki genduan


Bailara zabala urjausi batian isten da. Urjausitik eski markak egon arren, guk ezagutu gabe, eguzkitan zauan alboko maldatik bajatzia erabaki genduan. Ondoren ikusi genduan zulotik ere elurra zaola, eta oso jeitsiera tente eta politxa zala

Urjausia saihesten eguzkitako maldatik
Berriz ere errekazulora sartu, eta azken metruak bertatik egin genitxuan


Zulotik urtetzian, pixka bat gorago ikusten zan Poqueirako aterpetxia, 100mko desnibela asko jota.

Poqueirako aterpetxia
Hara iritsita, oindiok garaiz geundenez, Mulhacen aldera tiratzia pentsatu nuan. Txiri ere animatuko zala. Ez zaukagun denbora gehixegi eguzkixa ezkutatu aurretik, eta aurrera tiratu nuan ia noraino igo ahal nintzan ikusteko, zan ordua ikusitxa, tontorra oso gaitza izango zan eta.


Aterpetxetik Mulhacenera 900m desnibeleko malda zuzen bat dago
Mulhacenera ixotzeko bizpa hiru bide daude, denborarik ez geneukanez, bide zuzenenetik ixotzen hasi ginan. 900mko desnibela zan, handitasun honetan eta erreferentzia gabeko malda honek  engainatzen zuan. Ahalik eta bizkorren ixotzen jun arren, eguzkixa mediterraneoruntz erortzen zijuan gu goruntz baino bizkorro. Cuita el sol partikularra egiten genbiltzan penintsulako zapaian!

Cuita el sol Mulhacenen

Aurreko egunetan ixa ilunetan eskiatu genduan Veletan, baina neretzat hura ezberdina zan, hura pistetatik zan. Hau mendi mendixa zan, hego aurpegixa, eta eguzkixak eraldatutakua kerizpia izozten zijuan. Ez neukan batere arriskatzeko asmorik. Tontorra ez nuala egingo banakixan eta buelta noiz eman pentsatzen nijuan harrespila bat ikusi nuanian. Harrespilara iritsi eta buelta pentsatu nuan.
Hara iristian, barrenian ikusi nuan Mulhacenen tontorra. Mulhacen II tontorrian nengoen beraz. Hemendik tontor printzipala gertu zaola iruditu arren, kontziente nintzan ematen zuana baino urrutixo zaola, askoz urrutixo.

Mulhacen IItik Mulhaceneko tontorra barrenian
Fokak kendu, Veletari azken argazkixa atara, eta Cuita el sol baino lehen bajatu nahi nuanez, ziztu bizixan beheruntz abantau nintzan.

Mulhacen IItik Veletan azken argixak
Jeisterakuan goruntz zetorren Txirikin juntau nintzan. Bere ondora iristian, berak ere goraino egin nahi zuala esan zidan, eta behera abantau nintzan pixka bat arduratuta, baina tira, mendixan nik baino eskarmentu handixagua daukanez, bere erabakixa errespetatzen.

Ez zuan asko tardau, aterpetxera iristian bazatorrela beheruntz ikusi nuan, eta eskixak kendu orduko behian eta salbu zauan bera ere. Eguzkixak harrapatu gintuan, baina gabak ez. Eskerrak!!!

Poqueiran iluntzen
Poqueirako aterpetxia asko gustau jakun. Pensio erdixa prezio onian dao, dutxak dauzka, eta primeran jaten da. Nola ez, trago bakoitzakin tapa bat ataratzen dabe. Baina onena, neretzat, bertako jendia da.
Afal ostian mapak atara genitxuan hurrengo egunian zer egin erabakitzeko. Lasku eta Gorka Mulhacenera ixo eta ondoren Veleta alderuntz jutekuak ziran. Ni bero-bero eginda nenguan, azken eguna zan, eguraldi eta elur baldintza oso onak zauden, eta matxakada handi bat hartzeko sekulako gogua neukan. Pico Jereseraino (ekialderen dauan 3000kua) jutia neukan buruan, hartara mendikate osua ezagutzeko. Handik bueltan ahal nitxuan 3000ko guztiak egin, eta Alcazaba eta Mulhacen itxen bukatu denborak eta indarrek ematen bazien. Hemendik berriz Carihuelara bueltatu, furgonara bajau, eta ya etxera. Astakeri bat zan, baina saiatziarren...
Baina... hango jendia oso irikixa da gurekin konparatuta, eta kuadrilla bat gerturatu jakun. Oso ondo ezagutzen zaben ingurua. Aurreko egunetan zer egin genduan esan genienian, hauxe esan ziguten:
Ci al final va a ce verda que lo vasco tenei un erreaxe diferente!! kar kar kar.
Eurekin berbetan, Izaskun, Fermin eta Karolo zana ezagutzen zitxuzten!!! Joe, bai txikixa dala mundua, beno, gure mundillua!!! Hauek, hurrengo egunian beste mendi batzuk itxia proposatu ziguten. Baina hori hurrengo postian kontatuko dizuet

Hemen eguneko bideua

Eta Wikiloceko ruta

Powered by Wikiloc


Iruzkinak