ARNIZKAR
ARno IZarraitz KARakatek ematen dio izena ARNIZKAR topaguniari. Aurreko urtian Muskurutxuko Iruiya trikuarrian eta potzuan inguruetan hasi genduan ibilbidiak aurtenguan ere jarraipena euki dau. Deialdixan fetxa aldatu genduan arren ez genduan jende asko erakartzia lortu aurtenguan, halere, kantidadian ez, baina kalidadiaz ezin kejau, juntau ginanok oso gustora ibili ginan, eta hurrengo urterako plan berrixak inda bueltau ginan etxera. Esperota bezela, elgoibartik oinez abantau nintzan motxilatzarra hartuta expediziora jungo banitzan bezela. Urkaregin Mutxopi zain naukan, eta lasai lasai abantau ginan Arnobate alderuntz. Han berriz, Alain zauan gure zain. Arnoatera espero baino lehenago allau ginan, eta baja dexente egongo zirala abixatu ziguten arren, bada ezpada azken orduko despistauren baten zain egon ginan. Izan zan azken orduan berandutu eta gora igoko zala abixua pasau zigunik ere, baina azkenian hirurok bakarrik ekin giñon Jaun Beltz, Txominen lurretan barneratzeko bidiari. (Piz