ARNIZKAR

ARno IZarraitz KARakatek ematen dio izena ARNIZKAR topaguniari.
Aurreko urtian Muskurutxuko Iruiya trikuarrian eta potzuan inguruetan hasi genduan ibilbidiak aurtenguan ere jarraipena euki dau. Deialdixan fetxa aldatu genduan arren ez genduan jende asko erakartzia lortu aurtenguan, halere, kantidadian ez, baina kalidadiaz ezin kejau, juntau ginanok oso gustora ibili ginan, eta hurrengo urterako plan berrixak inda bueltau ginan etxera.
Esperota bezela, elgoibartik oinez abantau nintzan motxilatzarra hartuta expediziora jungo banitzan bezela. Urkaregin Mutxopi zain naukan, eta lasai lasai abantau ginan Arnobate alderuntz. Han berriz, Alain zauan gure zain.
Arnoatera espero baino lehenago allau ginan, eta baja dexente egongo zirala abixatu ziguten arren, bada ezpada azken orduko despistauren baten zain egon ginan. Izan zan azken orduan berandutu eta gora igoko zala abixua pasau zigunik ere, baina azkenian hirurok bakarrik ekin giñon Jaun Beltz, Txominen lurretan barneratzeko bidiari. (Piztiak eta bandiduak liburua leetu edo alainekin egon eztanantzat Mendaroko Robin Hood, aberatseri lapurtu eta behar zuteneri ematen zien ikazkiña)
Aspaldi ikusibe, kontu kontari Ameikutzen gaozen konturatu ordurako
De pirukeriak

Harrizko gurutzian inguruko kontuak entzun ondoren, jaun beltzengandik gertuago, Arnoko aterperako bidiari jarraitxu ginon kararrixan hastendan kantauriar artadi bakarrenetako honetatik barrena.
Trastiak aterpian laga eta Arnoko tontorretik buelta bat in ostian berriz bordan kontu kontari afaldu genduan.
De pirukeriak

Oso leku politxa eta lasaixa da, horrelako leku batian sintonia beriala itxen da bertarautakuen artian, eta iluntzen hasi zanian, B plana itxia bururatu jakun:
Alainen lehengusuak, mutxopin baju ikasliak eta beste bi lagunek mendaroko gaztetxian estrañakoz kontzertua eman bihar zaben: ETXIOK POTROIK-tarrak dira. Kontzertua gabeko 10:30etan hastekua zan, eta bigarren taldia izango zirala pentsaurik, potruak badaozela demostratzeko, trastiak batu eta mendarora jeistia erabaki genduan.
Printzipioz gaba Arnon pasa ostian, bixamunian mendarora jeisteko plana zakagun eta hurrengo eguneko ekitaldixak Mendaron ziranez, jeitsiera aurreratzia besterik ez zan.
Horrela hasi zan gure abenturatxua. Ormolako potzu aldera eramaten zaban artadi arteko bidia bada ezpada ez hartzia erabaki genduan sasixak hartuta egon leikelakuan, eta Mutrikuko Arnorako bide markatu bat hartu genduan. Ondoren esperota baino luziaua in jakun antenara eramaten daban grabillazko pista.
behin ormola ingurutik behera Alainek arte eta sasi artian Jaun beltzen rola hartu eta ondo baino hobeto deskribatzen zigun momentu bakoitzian zerekin topo ingo genuan, halako batian bere sorpresarako Basurde batzun zaratekin topo in arte.
Ni bildurtu nintzan, baina momentu bat geldik eta ixilik egon ostian alde itxen entzun genitxuan. Pufff.
Alainek haseratik esaten zigun Lizantzuko manduak ez zaukala bere eremuetan zabilen jendiarekiko begirunerik, eta basurdiek eurek baino errespetu gehixo ematen ziola lizantzuko manduak. Horretan aspaldi ikusi gabe, ipurtargi batzukin topo in genduan. Argitasun kutsadurak desagertzera bidian jarri omen ditxuan animalitxuak.
Eta Zas, han mandua... ah ez, lizantzuko artaldia da barren.
Eta kaguen, oinguan bai, hor mandua, zer esaten nizuen? esan zigun alainek bigarrenguan ere.
urruuutira igarri zaban mandua nun zauan eta lizantzu parian autopsiatik igarotzia beste aukerarik ez genduan euki.
hauen danen ondoren allau ginan 12:30etan Mendaroko gaztetxera motxilla handixekin eta izerditan blai.
Kontzertua ikusi, pare bat trago jo eta aterpera lotara.
bixamunian Lizarrola aldera buelta bat eman eta berriz gaztetxera allatzerako han zaozen eguneko ekitaldiko protagonistak: Portu, Josu eta Paula eta Iñaki.
Portuk Arnoko ekosisteman europa mailako garrantziaz hitzegin zaban. oso oso txarla interesgarrixa, Sai zuri familia baten berebiziko garrantzia, korridore ekologikoak eta ARNIZKAR beraren garrantziaz hitz egin zigun. Mapak eta abar ekarri zitxuan, eta han argi ikusten zan ARNIZKARen balioaz, ARNO eta IZARRAITZKO GKL-LICak, Muskurutxuko pagadixak eta danan erdixan Aranerreka zauan.
Hurrengo urtian Izarraitzen in nahi genduan egonaldixa, lekua ere pentsauta geneukan, baina hainbeste ikutu gintuan bere hitzaldixak, motxailen zentrua dan Aitzbeltzeko kobazuluan itxia pentsau genduala.
Horretaz, Ekain, Astigarraga, Praileaitz, Muskurutxu Izarraitz eta Kalamuako parke megalitikoak eta abar luze bat ikusten eta imaginatzen ibili ginan, garapen basati honek eraldatu aurreko inguruaz, basurde eta mandoen eremuan nolakua izango zan garai hartan.
Ondoren EHNEko Josuk hartu zaban hitza, eta honek danon partehartzia bultzau zaban. gustora egon ginan mahai inguruan bizitzari buruz berbetan, eta bizitza horretan nekazaritzak daukan garrantziaz elikaduraz, ingurugiroaz, osasunaz... hainbat gauza garrantzitsuz berbetan.
Altzola Berasetako produktuekin, Bertakua bertan jan herri bazkarixa in genduan ondoren bertaratutakuok
De pirukeriak

egokitzapen txiki bat gaztetxian eta kitto
De pirukeriak

ARNIZKAR topagunia ez ezik, Arnon pasa ez genduan gaba errepikatzeko gogoz geratu ginan. baleike irailian ero horretarako beta hartzia.

Iruzkinak