Aizkorri-Aratz parke naturalean eskiatzen
2023/02/05 Elurretan Aizkorri-Aratz parke naturalean Grosser Aletschgletscher glaziarra Oberlanden. Barrenian Jungfrau, Monch eta Eiger 😬 Egunotako elur eta hotzak etxetik gertu eskiatzeko aukera eman digu. Piriniotan edo Alpeetan geundela ere pentsa zitekeen momentu batzutan!! Goiko argazkian aipatzen ditudan mendietan nengoela txantxetan bidali nien wasapez laguneri, eta bat baino gehiagok pentsatu du Alpeetan nenbilela!! kar kar kar Egunetik egunera baldintzak aldatzen joan diren arren, orokorrean baldintza oso onak izan dira. Baldintzen eta gogoen arabera, ibilbide ezberdinak egiteko aukera dexente daude. Ohikoenak Butreaitz, Artzanburu edo Tellakaskueta tontorrak egitea da. Etxetik hain gertu egotean, bakoitzaren ordutegira moldatuta, aukerak asko zabaltzen dira. Ia beti eskiatzaileren bat ikusten da inguruetan. Egunotan egindako ibilbide bat aipatzekotan, mendikate osoari itzulia aipatuko nuke; Gomiztegin hasi eta Aratzerainoko ibilbidea da ondorengoa (azpian wikiloc-eko t