Aizkorri-Aratz parke naturalean eskiatzen
2023/02/05 Elurretan Aizkorri-Aratz parke naturalean
Grosser Aletschgletscher glaziarra Oberlanden. Barrenian Jungfrau, Monch eta Eiger 😬 |
Egunotako elur eta hotzak etxetik gertu eskiatzeko aukera eman digu. Piriniotan edo Alpeetan geundela ere pentsa zitekeen momentu batzutan!! Goiko argazkian aipatzen ditudan mendietan nengoela txantxetan bidali nien wasapez laguneri, eta bat baino gehiagok pentsatu du Alpeetan nenbilela!! kar kar kar
Egunetik egunera baldintzak aldatzen joan diren arren, orokorrean baldintza oso onak izan dira.
Baldintzen eta gogoen arabera, ibilbide ezberdinak egiteko aukera dexente daude. Ohikoenak Butreaitz, Artzanburu edo Tellakaskueta tontorrak egitea da. Etxetik hain gertu egotean, bakoitzaren ordutegira moldatuta, aukerak asko zabaltzen dira. Ia beti eskiatzaileren bat ikusten da inguruetan.
Egunotan egindako ibilbide bat aipatzekotan, mendikate osoari itzulia aipatuko nuke; Gomiztegin hasi eta Aratzerainoko ibilbidea da ondorengoa (azpian wikiloc-eko tracka):
Ostirala otsailak 3an eginikoa da ibilbide hau. Aurreko astetik goian elur dexente pilatuta, asteartean tenperaturak apur bat igo, eta lainoak eta xirimiriak umeldu egin zuen elurra. Ostegunetik oskarbi, elurra gogortu eta oso bizkorra jarri zuen.
Ostiralean ez zen lainorik espero, baldintza ezin hobeak izango zirela zirudien
Goizeko 9tan atera nintzen. Irteera Gomiztegitik egitea erabaki nuen, eskiak bizkarrean denbora gutxiago eramateko. Kontrapuntua banekien; ibilbide luzeagoa izango zela Arantzazutik ateratzea baino, baina eskiatzeari lehentasuna ematea erabaki nuen.
Artzanburuko lepotik Urbiako lautada. Barrenean Aratz, ezkerrean Aizkorri, Aketegi, Iraule... |
Artzanburuko lepora iristean, pixka bat damutu nintzen hartutako erabakiaz, luzea egin zitzaidan eta. Kilometro batzuk baneramatzan, eta oraindik urruti ikusten nuen Aratz.
Ibilbide hau egin nuen aurreko aldian 3 ordutan sartu nintzen Aratzen. Orduan sasoian nengoen, eta Zumarraundiraino (petrolerak) jeitsi nintzen Aratz behetik egiteko.
Oraingoan ez nekien indarrez eta denboraz nola ibiliko nintzen, eta ahal nuen gehiena mozten saiatuko nintzen.
Artzanburuko lepoan fokak kendu eta Urbiaraino jeitsi nintzen bizkor batean. Gaurkoan elurra oso bizkorra zegoen.
Hortik berriz fokak jarri, eta Araiara doan errepidea jarraitu nuan, eta ondoren Sandratira doan GRa.
Nere asmoa Aratzen buelta zirkularra egitea zen. Hiru handiak jeisten den bidea hartu eta Begibakarraren txabolara gerturatzea. Igoera hego aurpegitik edo mendebaldetik egin, eta jeisteko bide ezberdin bat edukitzeko, ipar mendebaldekoa edo Aizkorriko maratoian jeisten den bidea egitea zen asmoa.
PRa utzi behar nuen lekuan desbideratu nintzenean, Zumarraunditik zetozen bi mendizale ikusi nituen. Pagadi horretan galtzea erraxa denez, bada ezpada galdetu nien Aratzera joateko bide horretaz, eta Sandrati baino lehenago dagoen iturritik igotzeko esan zidaten. Nik, hortik jeisteko asmoa nuela esan nien, baina igotzeko beste bide bat egin nahi nuela, eta ea ondo nijoan bidegurutze horretatik Aratzera. Ez zutela ezagutu esan zidaten, eta nere buruaz ez nintzen fidatu, eta iturriraino jeistea erabaki nuen.
Azpian dagoen Trackean Portuzarra lepoaren inguruan ikusten da egin nuen desbideraketa txikia, inork tracka erabili nahi badu, hor moztu daiteke apur bat alta tensioko kableetara ateratzeko, eta igoerako eta jeitsierako ibilbideak ez gurutzatzea.
Edozein kasutan, desnibel apur bat gehiago egin arren, ez nintzen galdu!
Hegotik igo nahi nuen. Elurra bezperan eraldatuta eta gabean izoztuta geratu zen eta haizea eta fresko zegoenez, oraindik bigundu gabe zegoen. Kranpoiak jarri nituen, baina txakurrekin nijoan eta beldur apur bat eman zidan, eta mendebaldetik igotzea erabaki nuen bada ezpada.
Elurra koniflorrekin bezela zegoen, eskiatzen jeisteko eskaxa. Iparrerago dagoen jeitsiera begiratu nuen, jeistea pentsatzen nuen lekura, eta hobeto zegoela iruditu zitzaidanez lasaitu nintzen
Aratzera igotzen, atzean Aizkorri igoko nuen pagadia, eta barrenean txuri, Butreaitz ingurua |
Elurzuloko tontorrera iritsi nintzen. Aratz bertan zegoen, eguraldi aparta, elurra primeran eta hiru ordu baino gutxiagoan iritsi nintzen. Zer gehiago eskatu nezakeen?
Elurzulo tontorrean, barrenean Aratzeko tontorra eta hiru mendizale bertara iristen |
Aratzen kranpoiak kendu, eskiak jarri eta iujuuu!!! Minutu gutxian Sandrati baino lehenago dagoen iturrian nengoen berriz ere. A ze jeitsiera ederra den hau!! Eta gainera elur oso ona eta bizkorra tokatu zitzaidan ibilbide osoan
Iturrian ura hartu eta Kalbarioko igoeraren haserara jeitsi nintzen. Mokadutxo bat jan nuen, txakurreri ere jateko zerbait eman eta Aizkorriruntz abantau nintzan.
Asteartean ere hemen inguruan ibili nintzen, igoera hau osorik egin nuan. Hanka markak zeuden arren, eskiekin egin nuen igoera piko hau. Elur jausiberria, behelainoa, haize handia eta xirimiria ziharduen orduan. Gaurkoan eguzkia bizkarretik neukan eta basoan epel egiten zuen. Txamarrak kendu, eta igotzen hasi orduko eskiak bizkarrean jarri, eta oinez igo nuen igoera. Bizkorrago nijoan arren, luzea egin zitzaidan, aspergarriagoa, kar kar kar
Aizkorriko tontorrera iristen, atzean Aratz utzita. Berdez igoerako bidea, gorriz jeitsierakoa |
Aizkorrira igoera honek pasabide delikatu bat dauka elurrarekin. Baldintza oso onean zegoen gaurkoan.
Pasabide delikatua |
Igoera honen bariante bat Aizkorrira Arabarren bidetik igotzea izango litzateke. Seguraski eskiak jantzita igotzeko egokiagoa izango da. Hurrengorako hortik egingo dut
Aizkorriko tontorrean Aratzera begira |
Ordubete pasatxo tardatu nuen tontorrera. Goian pare bat argazki atera, eta aurrera. Oraindik indarrez ondo nengoen eta ez nuan denbora asko galtzerik nahi
Aizkorriko tontorrean Urbiara begira. Eskumatan Aketegi txuri, hurrengo tontorra izango zena |
Tontorrean fokak kendu eta eskiatzen ekin nion ertzaren bideari. Elurra gogorra zegoen eta bizkor eta errax egin nuen lehenengo zati hau.
Ondorengo zatian eskiak bizkarrean hartu eta Aitxuri azpiraino oinez pasa nuen. Berriz eskiak jarri Aketegiko malda elurtura igo nintzen. Haize apur bat egon arren, eguzkiak gogor jotzen zuen eta biguntzen ari zen. Halere, oraindik baldintza oso onak zeuden
Aketegiko tontorrak elurtutako malda ederra zeukan |
Aketegiko malda eskiatzen jeitsi eta Iraulen oineraino iritsi nintzen, oso bizkor eta pila bat disfrutatzen!!
Berriz ere fokak jarri eta Irauleko tontorra izan zen hurrengo geldialdia.
Irauleko tontorretik Urbia eta barrenean Butreaitz |
Irauleko tontorretik Aketegi parean, eta Aizkorri barrenean |
Fokak kendu, eta ibilbideko jeitsiera ederrena dena neukan aurrez aurre. Haserako metroetan ez da ikusten datorren. Zapatillako tuboa ekartzen dit gogora.
Irauleko jeitsieran lehenengo metroak |
Orientazio oso ona dauka jeitsiera honek, hego mendebaldekoa. Ertz bat dauka kerizpea ematen diona, eta beraz, eguzkia ez da eguerdi arte sartzen. Gainera, altueran dagoenez, haizeak ere fresko mantentzen du askotan. Arazoa elur nahikoa edukitzea izaten da. Kasu honetan, baldintzak ezin hobeak ziren.
Ertzeko haitzen ondotik jeisten hasi nintzen, baina oraindik nahiko gogorra zegoen. Eskiatzen hasi nintzen, oihuka, izugarri ona zegoen. Txakurrak nerekin pikatzen dira horrelakoetan, eta oraingoan ere horrela izan zen. Txiki txakurra abantada hartu eta frenatu ezinda zijoala iruditu zitzaidan eta beldurtu nintzen. Eguzkitako aldera joan eta hara gerturatzeko esan nion, eta elur bigunagoan gelditu zen neri begira. Ez dakit sustoa izan zen edo nahita egin zuen, baina nik bai hartu nuela sustoa.
Eguzkitako malda hartu eta geratzen zen jeitsiera asko disfrutatu genuen txakurrek eta nik.
Gorriz jeitsierako bidea gutxi gora behera |
Urbian erreka ondoan gelditu ginen. Bost ordu generamatzan ordurako. Patata tortilla bokata bat neukan propio gordeta momentu horretarako. Txakurrentzat ere jana neukan. Gustora jan genuen Iraulera begira.
Mokadutxoa egin ostean Artzanburu aldera abantatu ginen egunari bukaera emateko.
Artzanburutik jeisten, lehenengo Joxu eta ondoren Gilenekin topo egin naban. Hauek eguna hasten, nik ordurako sei ordu neramatzan.
Azkenik, eguna borobiltzeko Butreaitz egin naban. Bezperan oso elur exkaxa zegoen arren, oraingoan haizeak hobeto mantendu zuan, eta jeitsiera txukun bat egin ahal izan naban, aho zapore onakin
Azkenean 32km, 2300m positibo eta 7 ordutan mendikate osoari itzulia egitea lortu nuan. Sasoia falta danean, gogoek ematen dabe indarra!!
Danerako aukera eduki det egun hauetan. Umeekin ere asko disfrutatzeko aukera euki dot elurretan!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina