Erraldoi txuriak 1/2: Aneto Estasenetik
2013 urtean Erraldoi txuriak izeneko lasterketa bat antolatu zaben Benasquen. Azpian ikusi leiken bezela, Aneto, Posets eta Perdiguero tiroian egitia zan plana. Ibilbidia balizatu gabe egongo zan, eta hornidurak aterpetxietan izango ziran. Azkenian, neri gustatzen jatazen lasterketen teorixiakin bete betian ematen dau honek: Ibilbide oso luzia, markarik gabe, autosufizientzia maila handi batekin, eta mendi-mendixan tontorrak itxen. 2013an lasterketara juteko prestatzen ibili ginan, baina eguraldi onik ez zan espero astebukaera hartarako, eta bertan behera geratu zan azkenengo momentuan. Hurrengo urtian, 2014an ere saiatu ziran antolatzen, baina azkenian ez ziran ausartu egitera. Egixa esan, antolatzailientzat kriston fregaua da. Gu gainetik ibili ginan kalkuluak itxen, eta seguruenik ibilbidian erdixan Angel Orus edo Estoseko aterpetxian lotan geratu biharko ginala pentsatu genduan, gabeko arriskuak saihesteko. Mendixa neguan arriskutsua da, eta are gehiago gabez. Izotzetan labaind