Txema bidea Txindokira
Aste osoa haize ufada gogorrekin, haize oso aldakorrarekin eta plana egin ezinda, ia ia minutuz minutu aldatzen ibili ostean, iritsi zan igandia. Oraindik ere sekulako haizea, hego haize ikaragarria egon arren, katuhankak jazteko beste aukera bat egongo zala ematen zaban. Larraitzera jutia erabaki genduan domeka goizian, Txema bidea egiteko proposamena egin zidan "planes" jaunak. Txindokiko hego paretian dago bide hau, eta kresta bukatzen dan lekura ateratzen da, hortik tontorrerainoko bidia oinez egiteko. Etxian bertan horrelako planak egiteko aukeria edukitzia gauza handixa da, plan honek ere gauza asko batzen ditxulako: Porteo luzetxua pisuakin, eskalatzia, tontor polit bat egitia eta gainera etxetik oso gertu! Baldintza guzti horiek kokteleran sartu eta abantatu ginan goruntz. Krestako haseraraino ixo ginan ixa, eta ondoren krestaren hego partia zeharkatu pareta hasten zan lekuraino. Egixari zor, bidia ez zan beste mundukua, gradu honetako bidiak plaka et