Txema bidea Txindokira
Aste osoa haize ufada gogorrekin, haize oso aldakorrarekin eta plana egin ezinda, ia ia minutuz minutu aldatzen ibili ostean, iritsi zan igandia.
Oraindik ere sekulako haizea, hego haize ikaragarria egon arren, katuhankak jazteko beste aukera bat egongo zala ematen zaban.
Larraitzera jutia erabaki genduan domeka goizian, Txema bidea egiteko proposamena egin zidan "planes" jaunak. Txindokiko hego paretian dago bide hau, eta kresta bukatzen dan lekura ateratzen da, hortik tontorrerainoko bidia oinez egiteko.
Etxian bertan horrelako planak egiteko aukeria edukitzia gauza handixa da, plan honek ere gauza asko batzen ditxulako: Porteo luzetxua pisuakin, eskalatzia, tontor polit bat egitia eta gainera etxetik oso gertu!
Baldintza guzti horiek kokteleran sartu eta abantatu ginan goruntz. Krestako haseraraino ixo ginan ixa, eta ondoren krestaren hego partia zeharkatu pareta hasten zan lekuraino.
Egixari zor, bidia ez zan beste mundukua, gradu honetako bidiak plaka etzanian izatiarren, aderentziazko pausu dexente zauden, eta hori etxata batere gustatzen, eta gainera granituan eskalatzen ibili ostian hemengo haitzan kalidadia dexente bajatzen dalako. Baina hemengo bidieri ez diozu eskakizun maila bera ematen, eta domeka goiz arraro batetako plan ezin hobia izan zala pentsatuta bueltau ginan.
Baina egixari zor baitxa ere, bidian zati batzuk ere asko disfrutatzekuak izan zirala ezin ukatu. Bukaeran gutxienez, ondo tentetu zan bidia!
Paretian zaozen bitxartian ez zera beste ezertaz konturatzen, baina bidia bukatu, eta oindiok ere sekulako haizia zauan, tontorrera allau, haizetik ezkutuan mokadutxo bat jan eta behera bajatu ginan haize bandada artian.
Eskerrak hurrengo egunetan haizia jeisten jun dan! Dagoeneko katuhankak gorde eta ia negua noiz datorren zain egon biharko gera, plana aldatu eta disfrutatzera berriz!!
Espero denbora asko zain ez egon biharra neguaz disfrutatzeko!!

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina