Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2016

Hiru erregeen mahaia eta Petretxema Lintzatik

Irudia
Izabako astebukaera honetan, Belaguako bailarak elurtutako aukera gehiago ez zizkigun eskaintzen, eta Lintzara jun ginan zapatuan lotara. Han elurra justuago zauan. Lintzako aterpetxia, Txamantxoia atzian Ohiko bidetik hasi biharrian, iraupen eskiko pistetatik hasi ginan, elurra zapalduta zauan eta basuan kerizpetan mantentzen zan. Ondoren batu ginan bide normalera, nahiz eta zati batzutan eskixak bizkarrian jarri, igotzeko ez zauan problema askorik. Petretxema eta Hiru erregeren arteko Linzako lepuan Lepuan Hiru erregeren mahairuntz hartu genduan. Bezperan egindako Ukerdi ere han ikusten zan. Javi eta bixok Ukerdi, Budogia eta Hiru erregeren mahaira begira Hego isurialdietan ez zauan elur askorik. Iparrak aldiz txuri txuri zaozen Lizarrolako Pakitan iparra txuri Petretxema eta barrenian Bisaurin Lepora arte oso lasai ixo ginan. Lepotik gora jende andana ikusi genduan. Mendebaldeko ertzetik ixo genduan, eta ertzian jende askorekin gurutzatu ginan. Everesten

Memoriala Izaban

Irudia
Aurtenguan ere iritsi da Karolo antolatzen hasi zan Bandresen oroimenezkoa, gaur egun bien oroimenezko zita. Berriako elkarrizketa honetan ikusi leiken bezela, formatu txikikua izan arren, pertsonalitate asko proba! Kostako naparrontzat Izaba leku berezia izan da beti, eta proba honi esker bertaratzeko aitzakia bat gehiago daukagu. Negu ero honekin elurrik ez zauan Izaba inguruetan, baina aurreko igandian berriz ere Candanchu elurretan laga genduan, eta astian zihar ere bota bihar zuala aurrikusi zaben. Bota bai, bota zuan zeozer, baina azkenian bekokia ahulduta iritsi zan eta apenas bota zituan 20zm (50etik gora espero ziran martitzenian) eta haiziakin, haize askorekin, beraz, mundua bezela, gaizki banatuta geratu zan! Hori ikusita, eta probaren izen ona eta kalidadia mantentzeko, lasterketa bertan behera laga zaben eta dirua itzuli. Pena handi bat, baina mendixa eta natura horrela dira! Halere, antolatzailiek programaren zati bat mantendu nahi izan zaben, eta Zapatuan goizeko

Causiat Extreme

Irudia
Azken ordura arte zalantzan egon nintzan Candanchuko lasterketa honetara jun edo ez. Antolatzen dabenak lagunak dira, eta lasterketa ere oso politxa in izan dabe. Aurreko urtietan astesantu bueltan izan danez, kanpuan harrapatu izan nau eta aurtenguan itxeko gogua baneukan Baina aurtenguan Espainiako koparako puntuagarrixa jarri dabe, eta horrek atzera botatzen ninduan. Are gehiago, Espainiakua eta Euskal Herrikua batera jarritxa!! Hurrengo bi astetan Izabako memoriala eta Altitoy izanda, txispa pixkat hartzeko ondo etortzen jataz karrerak, eta izena emateko azken egunian apuntatu nintzan, azkenian. Enrike ere jun bihar zala, eta bixok jun ginan mano a mano, Kali berri batian jutiak daukan luxu guztixakin!!! Mertzi Kike!!! Meteo aldakorra, Domekan formigal elurretan agurtu ondoren, astian zihar elurra eta eurixa nahasten ziran berriz, eta ez zauan klaru zer urtengo zan zapatu eta domekarako. CSA kuek sekulako lanak hartu zitxuen aurreko astetan lasterketa prestatzen.  Zapatuko ib

Sanchacolons eta Espelunciecha

Irudia
Uda eta negua, Zapatua eta Domekia, Sanchacolons eta Espelunciecha. Aspaldi neukan Musalesera "neguan" juteko gogua, neguan, edo eskiekin bederen. Lameteokuan liburuan  aukera politxak eskaintzen ditxuala ikusita, Aran eta bixok La Sarrara jun ginan barixakuan. Elur gutxi zauan eta zati bat derrigorrez oinez egin bihar genduala jakina zan, baina Formigaleko Webcametik iruditu jatan basotik urtetzian edukiko genduala eskixak jazteko beste, eta Arani ere ez jakonez arduratzen porteua itxia, haraxe bertaratu ginan! La Sarratik urtetzen Asmua, Musalesera ixo, Respomuso aldera bajau, eta ondoren beste leporen batetatik buelta egitia zan, Tebarray, Saltxakuyols edo besteren batetatik. Baina ir y ir (jun eta jun) eta elurrik ez! Eta gu eskiatzeko botekin goraka. Ondoren gurutzatu ginan jende gehixenak esan zigun zapatilletan ixo zirala. Beti ikasten da zeozer!! Lekutan zauan elurra!! Eraikinera iristian topatu genduan eskixak jartzeko beste, eta Musales pare parian bat