Aurtenguan ere iritsi da Karolo antolatzen hasi zan Bandresen oroimenezkoa, gaur egun bien oroimenezko zita. Berriako elkarrizketa honetan ikusi leiken bezela, formatu txikikua izan arren, pertsonalitate asko proba! Kostako naparrontzat Izaba leku berezia izan da beti, eta proba honi esker bertaratzeko aitzakia bat gehiago daukagu.
Negu ero honekin elurrik ez zauan Izaba inguruetan, baina aurreko igandian berriz ere Candanchu elurretan laga genduan, eta astian zihar ere bota bihar zuala aurrikusi zaben. Bota bai, bota zuan zeozer, baina azkenian bekokia ahulduta iritsi zan eta apenas bota zituan 20zm (50etik gora espero ziran martitzenian) eta haiziakin, haize askorekin, beraz, mundua bezela, gaizki banatuta geratu zan!
Hori ikusita, eta probaren izen ona eta kalidadia mantentzeko, lasterketa bertan behera laga zaben eta dirua itzuli. Pena handi bat, baina mendixa eta natura horrela dira!
Halere, antolatzailiek programaren zati bat mantendu nahi izan zaben, eta Zapatuan goizeko 9tan kedada bat egin zan danok batera mendi buelta bat ematera juteko Anie aldera. Javi eta bixok ere gerturatu ginan bertara, baina Altitoya hurrengo astian zanez, Aniez gain mendibuelta handixago bat egiteko asmotan. Uxue ere han zauan, eta gurekin etorri zan eskalestrira.
Larra ingurua elurra bota berri
Kontiendako pistetatik Arlas barrenian
Eta bai egin ere. Prestatzen pixka bat tardatu genduan, baina atzetik abantau ginan gu ere. Haseran Arlas egiten saiatu ginan. Tontorrerako metro batzun faltan, elurra gogortxo zaonez, bada ezpada kranpoiak jartzera jun, eta Javiri altzairuzko kranpoien pieza bat apurtu jakon (eta gero ni esaten Aluminiozko kranpoiak apurtzen dirala, ba altzairuzkoak ere bai kar kar kar)
Seguruenik kranpoiripe ere arazoripe ixoko genduan Arlasera, baina bada ezpada, buelta erdi eman, eta Auñamendi alderuntz jun ginan.
Demaseko eguna!!
Auñamendi barrenian, gure zain
Lepora baino lehen, mendizale talde bat pasatu genduan, ez ziran gazte gaztiak. Neri ere begitandu jatan arren, Javik esan zidan haietako bat Juanito zala (Oiartzabal, ez Mühlegg). Pixka bat aurrerago zeozer jan eta fokak aldatzen geratu ginan, eta esatamente, eurak. Juanito, Kuestas eta abar!!
Auñamendiko tontorrera allau orduko Memorialeko jendia jeisten hastera zixen.
Memorialeko antolatzailiak Auñamendiko tontorrian
Sekulako egun zoragarrixa zauan, baina guk metruak metatu nahi... pare bat argazki atara eta behera abantau ginan.
Auñamendi tontorrian, guante berrixak estrenatzen, mugikorrakin ibiltzeko, barritak zabaltzeko eta beste gauza askotarako oso erabilerretzat!!
Tontorretik Hiru Erregeen mahaia parez pare
Abantau aurretik komentatu genduan Añelarratik Larra aldera pasatzeko nundik zauan bidia, eta esan ziguten tontorrari buelta eman biharko ginola mendebaldetik.
Lepora bajau eta Añelarrara ixo ginan. Juanito beheruntz zetorren eskaitzen, baina lagun batzuk oindiok tontorrian zaozen. Tontorrekuek esan ziguten lagun batzuk Larra aldera jeitsi zirala, eta markak segitzia gomendatu ziguten.
Saul ere gurekin etortzera animatu zan, eta bere zain Añelarran beste buelta bat eman genduan. Ondoren laurok abantau ginan Larra aldera aurreko bostkotian marketatik.
Egixa esan eskerrak markak segitzen jun ginan, lehenengo jeitsiera nekez asmatuko genduan bestela, eta ondoren ere sekulako laberintua da eta Larrako ingurune karstiko hori!
Hurrengo bailarara jeitsita, ezkerretik 3 erregen mahaia, erdixan Budogia eta Ukerdi eskumatan itzaletan
Markak segitzen primeran jun ginan. Leku batzutan beraiek buelta eman zaben bide bila, eta gu zuzen zuzen jun ginan atzetik. Ukerdiko lepora iristian han zauden mendizale hauek. Eskerrak eman genien bidia zabaltziarren. Ikusi nuanian tartian Kuestas zaola, esan nion bere bloga jarraitzen nuala. Hemen euren irteera honen kontakizuna, eta beste hainbat ideia, beti bezela: http://kuestas.blogspot.com.es/2016/02/la-pierre-de-san-martin-linza.html
Eurek, Uxue etortzen ikusi zabenian, pila bat poztu ziran. Uxue, Ultratrailerra!!!
Artista hauek Lintzara jeitsi bihar ziran, lagunak kotxiakin bila jun bihar jakuezen eta. Gu aldiz, eskalestriraino bueltatu bihar ginan. Bidia zabaltziarren berriz ere eskerrak eman, agurtu eta Hegoruntz nola bajatzen ziran ikusten, tontorreruntz jun ginan gu.
Uxue Fansekin. Bidia zabaltzen daben fansak, ze ona!!
Tontorrerako ertza eskixekin bizkarrian egin genduan. Ertz politxa dauka Ukerdik!!
Ukerdiko tontorra
Lepora eskixekin jeitsi, eta ipar aurpegixan sartu ginan, elur hautsetan!!! UFFFFFFF
Nik nagusitxan zer nahi doten galdetzen badie, horrelako hautsa eukitzia, kar kar kar
Ukerditik iparrera jeitsiera
Berriz ere Larrako laberintora jeitsi ginan, baina oinguan gure marken bila jun ginan. Halere, atzera begiratzen genduan noizipeñetan gure markak ikusteko. Ikaragarrixa!!
Javi eta Saul atzera begira, nostalgia apur batekin? Edo oroitzapen ezin hobiakin?
Añelarrara hego kanala ixo genduan, ordurako berotuta zauan elurra, eta ohitura onak mantentzen, banan banan.
Auñamendi
Eta hortik misterio gehixegirik gabe kotxera. Javik beste igoera bat egin nahi zuan, baina ni jota nenguan ordurako. Bostak jota ziran!!! Hiruetarako jeisteko asmotan ginan, antolatzailiek prestatutako miga janera, baina nik uste plan hobia izan zala mendi magiko hauetan barrena ibiltzia
Oroimenekuek prestatutako bazkari herrikoia
Karolo eta Bandres, Bandres eta Karolo, bixengandik gertuago sentitu ginan halako egun zoragarrixan opari honekin. Hurrengo urtian "unas txistorrikas y ponemos un fondo para echar unos potes?" karolo zanak esango zuan bezela!!!
Eta oindiok, urteroko bisitxa geratzen jakun!! Aurten Jotak kale egin dau, baina Isaban adoptatu gaitxuen familixara ere bisitxa egiteko astixa hartu genduan. Ez genduan lanik eman nahi, bisita egin eta lasai laga, baina... Garagardo, gazta, urdai azpiko eta abarrak atara zitxuen, eta gustora egon ginan berriketaldi batian!!
Hurrengo urtian gehixo bai, baina hobeto kostako da. Berdin bada, ez gera txarto egongo!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina