Causiat Extreme

Azken ordura arte zalantzan egon nintzan Candanchuko lasterketa honetara jun edo ez. Antolatzen dabenak lagunak dira, eta lasterketa ere oso politxa in izan dabe. Aurreko urtietan astesantu bueltan izan danez, kanpuan harrapatu izan nau eta aurtenguan itxeko gogua baneukan
Baina aurtenguan Espainiako koparako puntuagarrixa jarri dabe, eta horrek atzera botatzen ninduan. Are gehiago, Espainiakua eta Euskal Herrikua batera jarritxa!!
Hurrengo bi astetan Izabako memoriala eta Altitoy izanda, txispa pixkat hartzeko ondo etortzen jataz karrerak, eta izena emateko azken egunian apuntatu nintzan, azkenian.
Enrike ere jun bihar zala, eta bixok jun ginan mano a mano, Kali berri batian jutiak daukan luxu guztixakin!!! Mertzi Kike!!!
Meteo aldakorra, Domekan formigal elurretan agurtu ondoren, astian zihar elurra eta eurixa nahasten ziran berriz, eta ez zauan klaru zer urtengo zan zapatu eta domekarako.
CSAkuek sekulako lanak hartu zitxuen aurreko astetan lasterketa prestatzen. 
Zapatuko ibilbidiak ez zeukan misterio gehixegirik. Pista grandeko kafeteriatik urten eta Tortiellaseko pasotik Tucako telesilla gainian bukatzia zan asmua.
Domekan berriz sekulako ibilbide politxa prestatu zaben: Behetik hasi, eta Javitxura allau, ertz bat egin ostian Rinconadatik bajau, ondoren berriz ere Tobazora igo Carabinerosetik, eta Rioseta ingururuntz bajau, hortik telesilla eta arrastrien ostetik Tucara ixo, Aspeko edo tortiellaseko zirkora bajau, Aisako lepora ixo, berriz ere Aspeko zirkora, Tucako gaina in, zapatillako tubora allatzen dan tortiellasko ertza egin, eta Zapatillako tubo apoteosiko, arranditsu, ospetsu, izugarri eta ikaragarria bajatu ondoren helmugara.
Horrela irakurrita nahiko lio ematen dau, baina 1700m inguruko lasterketa zan. Ikusgarrixa edozein kasutan, Candanchuk eskaintzen daban aukera sekulakua da horrelako ibilbide alpinuak egiteko. Zeozergatik esaten dot beti neretzat Candanchu dala eskiko pista onenetarikua!!

Zapatillako tubo ezkerrian lau lagun lanian

Ertz guztiak sokekin jarri, palakin bidia egin eta beste hainbat lan egin ostian, iritsi zan astebukaera, eguraldixa exkaxtu, eurixa bota behean eta dana pikutara jungo zala pentsatu genduan gehixenok
Zapatillako hodira sartzen dan ertza prestatzen

Hauek ez dira segituan atzera botatzen, eta zapatuan kronoa aurreratu zaben eguraldi hobiagua edukitzeko, eta justu kronua bukatutakuan hasi zan eurixa. Halere, ostiraleko eurixak elur asko kendu zuan, eta Tortiellasko telesillatik eman zan hasera, pista zuzen zuzenian gora.


Mikel Besga Tucara iristen zauan, eta berak ataratako argazki dotore hauetan agertzen naiz, Iokin Garai makina honen atzetik. Bera txistua jotzen, ni gantxuakin ezin gehixo!


Helmugan Jokin nere zain egon zan, eta elkarrekin sartu ginan, baina neri berari baino denbora hobia eman zidaten. Kiliani eta neri bakarrik pasatzen jakuz halako gauzak, kar kar kar


Zapatu gabian elurra bota bihar zuala aurrikusitxa zauan. Guk bada ezpada zapatillako tubua bajatzeko aprobetxatu genduan, domekan ez zakigun zer pasauko zan eta!

Domekako irteera berandutxo jarri zaben, 10:30. Bezperako Breafingean abixatu ziguten pare bat aldaketa egongo zirala, eta Zapatillako tubua ez zala lasterketan bajauko. Aisako lepora ere ez zala ixoko, baina gainontzeko ibilbidia printzipioz mantenduko zala.
Gabian elur pixkat bota zuan, baina gehixegi ere ez, behean 10zm inguru. Aterri zauan jaiki ginanian, baina irteera ordurako hasi zan elurra botaala





Urten aurretik abixatu ziguten beste zati bat mozten zala, eta haiziak asko ematen bazaban, azkenengo ertza ere kenduko ote zaben abixatuko zigutela lasterketan zihar.




Panoramix honekin eman zan irteera.


Tobazotik Tucaruntz pasatzen




Lehenengo igoera luzian ondoren, Tucatik Tortiellaseko ibonera bajau bihar ginan. Lehenengo jeitsiera honetan, elur berrixak azpixan zaozen elur bola gogorrak tapatu zitxuan, eta sustilloren bat eduki nuan bolaren bati ematian.

Ezkerrera begiratu, eta bat geldik ikusi nuan. Gerturatu eta MikelNa zala ikusi nuan. Ia ondo zauan galdetu nion. Eskixa galdu zuala esan zidan, eta hankan mina zeukala, baina aurrera segitzeko.

Beheko kontrolera jun nintzan, honen berri eman niuen eta lasterketakin segitxu naban.
Ondoren esan zidaten orkatillan hausturatxoren bat zeukala. Iluntzian deitu nion, eta orkatillan fisuria in zuala, baina gogorrena, goiko kontrolera ixo zala. Motorra zain egon arren, handik urten orduko hotzak akatzen zaola, dardarka, eta kostau jakola tenperaturara bueltatzen.

Zer pentsatu eman zidan horrek. Monuekin juten gera, eta plastikozko txaketa eta prakak motxilan eramaten ditxugu eta baita manta termikua ere. Martxan gaozen bitxartian primeran, baina domekan bezela, hotza itxen dabanian, zeropeko tenperaturak, haizia eta elurra botaala, gorputzeko berua segituan juten jatzu. Pistetan bertan erreskatatu arren, seguruenik hipotermia puntu batekin allau zala Mikel behera.

Lasterketak mendixan itxia gustatzen jakuz, pistetatik urruti ahal bada hobe, eta eguraldi txarrakin lasterketa mozten badigute, kexatzen gera, eta antolatzailiak presionatzen ditxugu hori ez itxeko. Nik uste ez gerala kontziente gure bizitza jokuan jartzen dogunik!
Hor izan biharrian, Tortiellaseko zirkuan pasau izan bazan, hara helikopterua ez zauan sartzerik, elurretako motorra ere ez. Zer gertatuko zan holako eguraldixakin?

2013ko Vall Fosca etorri jatan burura. Larizekin bikote itxera jun nintzan. Sekulako hotzak (-10º inguruan) eta haizia zaozen aurrikusita lasterketa egunian. Karolo zanak Nafarruako selekziuan ardura zaukan orduan. Gaztieri esan ziuen danek zaukela lumazko txaketa bat selekziuak erregalauta, eta danek eraman bihar zabela motxilan. Pisuak ez zuala ardura. Inori zeozer pasau ezkero, pare bat lumazko txaketakin ondo babestuta egongo ziala reskatekuak etorri arte. Azkenian lasterketa bertan behera geratu zan, baina horrelako irakaspenak ze garrantzitsuak diran!

Ondoren pentsatzen egon nintzan zer hobetu ahal nuan Mikelekin egon nintzanian, eta konklusiua garbixa, ebakuatu arte Mikelekin egon bihar nintzan! Eskerrik asko ikasgaixagatik, Mikel, eta EUTSI GOIXARI!!! Laister haiz berriz gerria ematen!!!

Aurrera jarraitxu nuanez, Tortiellaseko edo Aspeko zirkora bajatzeko tubo elegante hau jarri ziguten, Nabarroseko tubua. Mikel Besgan argazki honek dana esaten dau!!! Elur jausi berrixakin elegante zauan, haizetik babestutako leku gutxienetarikua zan
Lasterkari bat Nabarroseko tubua hasten



Zirkotik berriz ere Tucaruntz ateratzen ginan, eta han ere Mikel kamariakin. Oinguan book elegantia egin zidan!!






Fokak kendu eta tortiellasetik barrena bajau ginan irteera izan zan lekura arte, fondoko pisten sarrera onduan. Lasterketa politxa urten zan, nere sentsaziuak oindiok ez ziran onak izan, baina hobetzen. Ea ba Bandres eta Karolon oroimenekora sasoi puntu bat gorago allatzen naizen!


Lasterketan informaziua eta argazkixak hemen aurkitxu leikezuez: CausiatExtreme.com

Iruzkinak