Hiru erregeen mahaia eta Petretxema Lintzatik

Izabako astebukaera honetan, Belaguako bailarak elurtutako aukera gehiago ez zizkigun eskaintzen, eta Lintzara jun ginan zapatuan lotara. Han elurra justuago zauan.

Lintzako aterpetxia, Txamantxoia atzian
Ohiko bidetik hasi biharrian, iraupen eskiko pistetatik hasi ginan, elurra zapalduta zauan eta basuan kerizpetan mantentzen zan. Ondoren batu ginan bide normalera, nahiz eta zati batzutan eskixak bizkarrian jarri, igotzeko ez zauan problema askorik.

Petretxema eta Hiru erregeren arteko Linzako lepuan
Lepuan Hiru erregeren mahairuntz hartu genduan. Bezperan egindako Ukerdi ere han ikusten zan.

Javi eta bixok Ukerdi, Budogia eta Hiru erregeren mahaira begira
Hego isurialdietan ez zauan elur askorik. Iparrak aldiz txuri txuri zaozen

Lizarrolako Pakitan iparra txuri

Petretxema eta barrenian Bisaurin
Lepora arte oso lasai ixo ginan. Lepotik gora jende andana ikusi genduan. Mendebaldeko ertzetik ixo genduan, eta ertzian jende askorekin gurutzatu ginan. Everesten geundela ematen zuan!!!
Horrelako mendi tipiko batetara jende asko ixotzen da oinez, eta oso gutxi eskixekin. Atentziua deitu zidan jende asko pioletik gabe zijuala. Askoten esaten dot ez dirala pasau biharko lirateken beste gauza pasatzen mendixan!!! Neguan kranpoiak baino lehenago pioleta erabili bihar dala!!!

Hilary eskaloia Everesten
Jendia atzian laga, eta ertzetik allau ginan tontorrera. Aspaldi tontor honetan egon gabe, eta neguan estrainekoz, oso ertz elegantia begitandu jatan!


Hiru erregeak mahaian
Ixotzen ginduazela, ixa goitxik eskiatzen bajatzia bazaola fijatu nintzan. Elurra probatu eta hegoko eguzkitxan eraldatuta zauala ikusi, eta jeistera animatu ginan. Seguru bai, baina nahiko astun eta sakona zauan, eta karrerako eskixekin jun ginanez, ez genduan ahal beste disfrutatu, baina pare bat tubo tente jeitsi genitxuan!!
Hau izotzakin ez jatan okurrituko bajatzia, ufffff uffff uffff!!

Javi bigarren tubuan. Ez da igartzen zelako malda zauan, demasa!
Hortik behera eskixekin derrepentian allau ginan. Fokak jarri eta lehengo lepora bueltatu ginan. Uxueri berandutzen ari zitzaiola, eta beherako bidia hartu zuan. Guk Petretxema alderuntz jarraitxu genduan. Petretxematik parez pare ikusten genduan Hiru Erregeen mahaixa eta hego aurpeixan egin genduan jeitsiera elegantia!!
Nundik jeitsi ote genduan?

Petretxemako tontorrian
Berandutzen ari jakun, eta lehen bait lehen jeitsi nahi genduan Petretxemako hego aurpeixa. Hau ere oso astuna eta sakona zauan ordurako.
Injineruaren bailaratik behera jeitsi ginan. Ipar aurpegixetan oraindik elur hauts arin arina aurkitxu ahal izan genduan, eta zati horietan pila bat disfrutatzen jeitsi ginan


Beheko zatixan ez zauan elur gehixegirik. Halere, zatitxo batian bakarrik kendu genitxuan eskixak. Igotzen hasi ginan leku berera bueltatu ginan, Iraupen eskiko pisten goiko partera. Ah ze oroitzapen hemen Gipuzkoako iraupen eskiko lasterketak jokatzen ziranian!!!

Eta honekin hurrengo asteko Altitoyrako prest!!! Hemen egun honetako bideua


Atxikiturik ibilbidearen xehetasunak Mugibiliko mapan



Iruzkinak