Segurtasuna vs. Aluminiozko lasterketako materiala

Aspaldian obsesionatuta nabil segurasunarekin. Nere inguruan ohitura txar asko ikusten ditudala pentsatzen dot, lasterketetatik etorrita. Eski lasterketak mendian egiten dira, baina ahal dan kontrol handixenakin, prestatutako baldintzetan, hots, normalian baino seguruago. Gure kasa mendira guazenian, lasterketako ohiturekin segitzia ez dala segurua pentsatzen dot. Ezin ditugu ahaztu mendiko segurtasun arauak!!!
Lehenago ere honi buruz idatzia daukat ibilkarin . Gaur Aluminiozko kranpoiez jardun nahiko nuke. Bide batez, Smithyren blogian ere aukitxu dot kranpoien inguruko gomendio sorta

Duela urte batzuk entzun nuan aluminiozko kranpoiak norbaiti hautsi zitzaizkiola Anie inguruan. Ezer gehixo ez nuan jakin, baina ordutik mendixan aluminiozko kranpoiekin norbait ikusten dotenian, hauxe esan bihar diodala etortzen jata burura.
Beno, ba orainguan nere begixekin ikustia tokatu jata, lasterketa batian (Agudesen jokatu zan Luchoneko lasterketan), aluminiozko kranpoi batzuk hautsita ikustia tokatu jatan.
Nik ere lasterketa honetan aluminiozko kranpoiak eraman nituan (nik lasterketetan bakarrik erabiltzen ditut), eta erabilera normala izan zan, korridore bat igotzen genduan kranpoiekin, ondoren ertz luze bat egin tontorretik pasatuaz, eta belarra eta harri batzuk zapaltzen baziran ere, gehiena elur gainian izan zan
Lasterketa bukatuta Ionek kranpoiak hautsi zitzaizkiola esan zigun. Ez kasualitatez, biak hautsi zitzaizkion eta.
Lasterketa ondo ekipatuta zegoen, lehenengo korridorean aztarna oso onak kranpoirik gabe igotzeko ere, eta ertz osoan soka zegoen disipadorearekin katiatuta joateko. Tontorraren ondoren izoztutako malda bat jeisten zan, soka disipadorean eramateko ekipatuta baita ere, eroriz gero zintzilika geratzeko.
Pentsatu soka finkoa jarri gabe egon izan balitz, edo mendian gure kasa goazela gertatu izan balitz hau.
Eta pentsatu, lasterketetan egiten dugun bezela, piolet gabe, bastoiekin, eta aluminiozko kranpoiak soilik jarrita, izoztutako malda jeisten kranpoia apurtzen bazaigu...

Argazkiotatik kranpoien ekoizlea borratu dot, ez dalako markaren kontrako ezer, baizik eta aluminiozko materiala non erabili eta non ez, gogoeta egiteko mendizaleeri.




Eskerrik asko Ion argazkiengatik!!

Gogoeta baita ere, gramo batzuk aurreztearren, lehenengo kranpoi parea aluminiozkoak erosi dituzteneri. Nere ustez hori akats bat da.
Nere gomendioa zera da, lehenengo erosi burnizko kranpoiak, gaur egungoak ez dira hain astunak, mendirako primeran doaz, eta lasterketetan ere ondo doaz. Ondoren, ni bezelako lasterketetako friky bat izan nahi baduzu, eta gramo batzuk eta milesima batzuk aurreztu, erosi bigarren pare bezela aluminiozkoak. Baina mendira ateratzeko asmoa baldin badaukazu, nere gomendioa, beti, benetako materialarekin.

Hortik aurrera, hau jakin arren, norbaitek arriskua baloratu eta material arina mendira eraman nahi badu, noski, libre da hori egiteko. Denok hartzen ditugu momenturen batean arrisku batzuk, baina garrantzitsuena nere ustez, arrisku horiek hartzen direla kontziente izatea da.
Horregatik, nik argi daukat hasi berrieri gomendioak emateko orduan zer esan. Ahaztu pisua, eta bermatu segurtasuna. Hortik aurrera, erantzukizuna zurea da.

Iruzkinak

  1. Aluminioaren alde
    Sekula ez dut kranpoirik jantzi eta nere mendizaletasuna asteburutako mendibueltatara mugatua dago. Aluminioarekin aldiz, mendiarekin baino lotuago nagoela esango nuke. Badira urte dexente material honekin lanean nabilela, batez ere ikerketa edota zerbitzu teknologikoen munduan. Material guztiak bezalaxe, aluminioak bere abantailak eta desabantailak ditu noski. Arintasuna edo altzairuarekin konparatuz duen dentsitate baxua da ezagunenetako bat. Egia da aluminio aleazioek, altzairuak baino erresistenzia txikiagoa izaten dutela. Aluminioaren erresistentzia espezifikoa aldiz (erresistentzia eta dentsitate erlazioa) bikoitza edota altuagoa izan daiteke altzairu erdoigaitz batekin alderatuz adibidez. Zer esan nahi du honek? Alde batetik aluminioarekin egindako pieza bat, altzairuarekin egindakoren erresistentzia berdina izanik, aringaoa izango dela. Beste alde batetik erresistentzia berdina izateko, aluminio bolumen handiagoa beharko dugu altzairuarena baino, nahiz eta orotara aluminiozkoa arinagoa izan. Beraz, ez diezaiogun errua aluminioari bota. Argazkiko aluminiozko kranpoi horien arazoak diseinuan datza segurazki. Akats larria litzateke altzairuarentzako diseinaturiko kranpoi batzuk aluminiozkoak egitea. Ondorioa begibistakoa da. Zein da konponbidea? Kranpoiak alumioarentzako diseinatzea, altzairuzkoak baino arinagoak eginez eta iraunkortasun berdin edota haundiagoarekin.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Eskerrik asko komentarioagatik, Haize. Beti ikasten da zerbait!!
      Zalantza bat, errezeloa daukat baita ere, erabilerarekin Aluminiozko kranpoien puntak lehenago gastatzen direla. Are gehiago, Aluminiozko kranpoietan marka bat dago horraino gastatutakoan erabiltzeari uzteko. Altzairuzkoetan aldiz, ez dut horrelako markarik ikusi. Altzairuzko kranpoiak zorroztu egiten dira, eta Aluminiozkoak nik dakidanik ez. Marka batzuk Aluminiozko kranpoiak altzairuzko puntekin egiten dituzte, nik uste desgastea ekiditeko.
      Ze iritzi desgastearen inguruan?
      Alternatiba ona da altzairuzko puntak jartzea aluminiozko kranpoieri?

      Ezabatu

Argitaratu iruzkina