Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2013

Prostiko zubixe

Markosek egin eban prostiko zubixe Bertatik pasatzeko bera ta txarrixe Hasi ziran pasatzen jausi zan zubixe Markosek hartu eban kristoren ostixe La larala laraila larailarailarai Guk ere, asko aguantauko ez dabala jakin arren, hartu genduan prostiko zubixe, eta Jaca aldera jun ginan Ruth, Javi eta hirurok. Jakin arren elur asko ez zaola, baina zaona ona, eta mendixa itxeko asmotan. Lehenengo egunian Kandatxuko pisten inguruan ibili ginan, nahiz eta pistak apenas ikutu genitxun. Asmua Aspe alderuntz jutia zan, baina goi partian ez zaon batere elurrik. Urriko lehenengo elurrak in ditxula ematen dau Aspe puntak! Hemen egun horretako montajetxo bat Ikusi genduan Frantzia aldera elur gehixo zaola, eta hurrengo egunian Astunetik abantau eta Monjes tontorra in ondoren Ayouseko aterpetxera jun ginan. Han Ayouseko lepora ixo, eta behetik ikusi genduan malda edar bat jeitsi genduan. Ayouseko zirkuak eskaintza zabala dauka tubo eta maldetan, aspalditik geneukan begiz jota, eta

Martxan!

Azken astetako hotz eta prezipitazioakin, aurreko astebukaeran eskixak janzteko aukera euki genduan! Batzuk Butreaitzen hasi zaben denboraldixa. Guk hainbesteko suerterik ez genduan euki, baina Euskal Herrixan hasi genduan behintzat, oinguan Izaban. Elurra bota arren, haize handixakin bota zabanez, basuak elurrez lepo zaozen, baina tontor eta gainontzeko haizegunian exkax. Zapatuan Belaguako zulotik Txamantxoia egin genduan, eta domekan Linza aurreko Fuente de los Clerigos ondotik Gamueta inguruan ibili ginan. Piriniuen ipar partian 1,5m inguru bota omen zitxuan, Aran bailaran 2m inguru. Gu askoz gutxiokin konformatu bihar, baina behintzat EHn hasi izanan plazerrakin. Atxikiturik aurreko astebukaerako bideua (ez da astebukaera honetakua, eh? ez konfundidu!)