Prostiko zubixe

Markosek egin eban
prostiko zubixe
Bertatik pasatzeko
bera ta txarrixe
Hasi ziran pasatzen
jausi zan zubixe
Markosek hartu eban
kristoren ostixe
La larala laraila
larailarailarai

Guk ere, asko aguantauko ez dabala jakin arren, hartu genduan prostiko zubixe, eta Jaca aldera jun ginan Ruth, Javi eta hirurok.
Jakin arren elur asko ez zaola, baina zaona ona, eta mendixa itxeko asmotan.
Lehenengo egunian Kandatxuko pisten inguruan ibili ginan, nahiz eta pistak apenas ikutu genitxun. Asmua Aspe alderuntz jutia zan, baina goi partian ez zaon batere elurrik. Urriko lehenengo elurrak in ditxula ematen dau Aspe puntak!
Hemen egun horretako montajetxo bat


Ikusi genduan Frantzia aldera elur gehixo zaola, eta hurrengo egunian Astunetik abantau eta Monjes tontorra in ondoren Ayouseko aterpetxera jun ginan. Han Ayouseko lepora ixo, eta behetik ikusi genduan malda edar bat jeitsi genduan. Ayouseko zirkuak eskaintza zabala dauka tubo eta maldetan, aspalditik geneukan begiz jota, eta lehenengo jeitsiera honekin bide gehixo zabaldu jakuz. Halere, hemen jendiak beste maila bat dauka, Splitero batek tubo itxi bat bajau zaban, haseran haitzak dauzkana. Ez dakit nola moldatuko zan hori jeisten, ikustekua izango zan! Guk bere tablan markak besterik ez genitxuan ikusi


Eta domekan berriz, talde majua osatzen jun ginan. Uxue eta Saul lehenik, Estanes aldera juteko asmotan abantau ginan Sansanetetik. Esperota baino askoz elur gutxio, eta indianarena egiten (esploratzen) ibili ostian, Estanes gainian zeozer pikatzen geratu ginan eta han agertu ziran Ander eta Julen.
Gaztien motibaziuari esker Napazal inguruko malda bat ixo eta ondoren jeitsi genduan, eta handik Abelen etxoletaraino jeitsi ginan. Eguna bukatzeko Sansaneteraino igo bihar izan ginan.
Beheko partia elurrez hobeto zauan goixa baino, eta azken egun honetan parre behintzat egin genduan lagun giruan!!

Iruzkinak