Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2018

Moskowa Cerbillonara eskiekin

Irudia
2018/04/21 Moskowa Cerbillonara eskiekin Aspalditik begiz jota neukan plan hau, baina orain arte ez jata aukeria suertatu. Lasterketetako denboraldixa bukatu arren, negu gogor honen ondorio, mendira juteko baldintzak ez dira izan seguru ibiltzeko, nere uste apalian. Elur asko eta tenperaturek gora behera askokin segitzen zaben apirilian, eta ezagutzen nauzuenok badakizue oso klaru ikusten ez badot, ez nijuala. Gorka lankidiak komentatu zidan Apirilan 21-22ko astebukaeran ona zetorrela, eta mendira juteko asmua zeukala. Ia animatuko nintzan. Aukera politxa izan leiken. Javiri ere komentatu genion, baina Javik ezin zuala. Beraz, mano a mano plana egiten hasi ginan. Mendixa oso arriskutsu zauan oindiok. Aurreko larunbatian metro bete elur bota zuan, eta asteartera arte ez zuan ematen egonkortzen hasiko zanik. Halere, asteazkenetik aurrera eguraldi ona eta berua espero zan, egunetik egunera beruo, igandera arte. Goraino estabilizatu ahal zuala ematen zuan, baina inzertidunbre handixa

Pierra Menta 2018 4. etapa

Irudia
2018/03/17 Larunbata. Azken eguna, snif snif Espektadorian eguna izaten da hau. Telesillak goizeko 4tan zabaltzen ditxue Grand Mont ingurua jendetza inguratzeko. Baina gaurkuan berriz ere eguraldixak txarrera egin dau eta euri-elur artian ibiliko gerala dirudi. Argi dago ez dogula Grand Monteko ertza egingo, are gehiago,  1700mtatik ez gera pasako. Lehenengo igoera izan ezik, ondorengo hirurak eski pisten inguruan bueltaka egingo ditxugu, lehenengo telesilla iristen dan puntura arte. Tartian oinezko zatitxo batzuk eukiko omen ditxugu. Ikusi bihar aber zer dian Azken etapa da jada. Gorputza ez dot oso gaizki sentitzen, ohituta eguneroko palizetara. Baina nahi eta nahi ez, bezperako agoniak faktura pasa ahalko dit akaso. Edozein kasutan, azken eguna, geratzen dianak emateko eguna. Bezperan fokekin arazuak euki ondoren, helmugara iritsi eta fokak erostera jun nintzan. Berriz arazo bera ez dot euki nahi!!! Pierran materixaletan danetik eta merke daola pentsau arren, nik nahi n