Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2012

Hiru Handiak

Irudia
Azkenean iritsi zan probaren eguna. Aurreko egunetan urduritasun puntu bat ere eduki naban, izan ere ondo prestatuta joan arren 100km proba luzea da (ez dut pentsatu nahi ehun milaken 160kmak zer ete diran!!). Aste osoan ez naban hobetuegi deskantsatu, baina barixakua jai hartu naban, eta beradura arte lo egin eta arratsaldian beste siesta bat bota naban. Primeran!!! 19:30etan txiriosekin geratu nintzan Landan, eta alkarrekin jungo ginan Araiara, dortsalak batu, motxila bat kamioian utzi landako deskantsu gunera eramateko... dana primeran. Azkenengo momentuan triki ere animatu zan 3H egitera (bere helburua Landara iristia zan), hau tipo ausarta!!! De 2012/06 3H Beraz, Landara bixak agertu ziran, eta hirurok egin genitxuan azken orduko prestakuntza hauek. Gasteizen bizitziak badauka bentajia, infraestruktura oso ondo lotzeko aukera euki nabalako. Aranek komentatu zidan nahi bagenduan Gopegin furgona utzi, eta zapatu goizian jungo zala bera bizikletaz furgona batu eta Araian