Hiru Handiak
Azkenean iritsi zan probaren eguna. Aurreko egunetan urduritasun puntu bat ere eduki naban, izan ere ondo prestatuta joan arren 100km proba luzea da (ez dut pentsatu nahi ehun milaken 160kmak zer ete diran!!).
Aste osoan ez naban hobetuegi deskantsatu, baina barixakua jai hartu naban, eta beradura arte lo egin eta arratsaldian beste siesta bat bota naban. Primeran!!!
19:30etan txiriosekin geratu nintzan Landan, eta alkarrekin jungo ginan Araiara, dortsalak batu, motxila bat kamioian utzi landako deskantsu gunera eramateko... dana primeran. Azkenengo momentuan triki ere animatu zan 3H egitera (bere helburua Landara iristia zan), hau tipo ausarta!!!
Beraz, Landara bixak agertu ziran, eta hirurok egin genitxuan azken orduko prestakuntza hauek.
Gasteizen bizitziak badauka bentajia, infraestruktura oso ondo lotzeko aukera euki nabalako. Aranek komentatu zidan nahi bagenduan Gopegin furgona utzi, eta zapatu goizian jungo zala bera bizikletaz furgona batu eta Araian uztera. Zalantzan geunden, antolakuntzak autobus zerbitzua zeukalako, baina demaseko berua egiten zaban, eta ekaitza bota bihar zabala klaru zauanez, furgonakin jun ginan irteerara. Afaldu bitxartian kristona bota zaban, ondo hartu genduan erabakixa!
Triki eta bixok irteeraren aurretik
12tan puntuan hasi zan martxa. Eurixa bota arren, ez zaban freskatu, baina haize pixkat zauan lekutan eroso juten zan. Halere, haizeripeko lekutan gabeko 12tan ere bero itxen zaban!
Nik neguan beste askok baino askoz hobeto jasaten dot hotza, baina berua itogarrixa egiten jata, eta bildurtuta nixen gabez halako bero eginda, egunez zer izango zan!
Gorbeiaganen giro bikaina zauan haiziari eskerrak. Ubideara jeisten, errekazulo inguruan ere fresko mantentzen zan. Ostantzian, sargori.
Ubideara oso gustora, bide luzia zala kontziente izan arren, ritmo oso fuertian iritsi ginan. Berdin otxandixora, uste baino askoz bizkorrago!
Hemen zaukagun lehenengo hornidura postua. Di-da zeozer jan eta martxari ekin genion. Ahal zan guztixetan ura eran eta eran nenbilen berua ahalik eta hobetuen aguantatzeko. Buruan daukadanez, Otxandixoko kontroletik ritmuari eusten saiatzia izan zan egin naban akatsa. Tripak trastornatzen hasi jatazen, asko jan ez, eta ur pila bat neuken urdailian. Aldapan gora ez nijuan eroso, baria sartzen jatalako neukan ur pistiniagatik. Aldapa behera aldiz trotian ondo aguantatzen naban, bizkorregi jun ez arren.
Urkiolan fitxatu eta Anbotora. Goizeko 6etan tontorrian ginan, argitzen ari zabanian. EHko baztarrak ikusten hasi ginan orduan, eta honek subidoia ematen dau, ze inguru polita. Gorbeia ikusten zan, baina beste puntan Aizkorri ere bai urruti oindiok.
Orixol egin eta Landara bidian, Txiriosen ritmua jarraitu ezinda nabilen (otxandixotik hala nentorren), beretzat freno bat, eta neretzat gantxuakin jutia ere ona ez zanez, azkenian kasu egin zidan, eta aurrera jun zan. Gogor dago txirios. Beti izan da arina mendixan, teknikoki mendizale aparta izatiaz gain, sasoia ere demasa dauka beti!
Nere ritmuan hasi nintzan, lasai jaten saiatzen, ea sabelari buelta ematen nion, baina hori dena denbora gehiegi galdu gabe ahal bazan.
Argazki batzuk ataratzia ondo etortzen da halakuetan
Legutixoko presia parian
Anboto eta orixol atzian lagata
Eta bidixoren bat ataratzeko ere unia aurkitxu naban. Kasualidadez, grabatzen ari nintzala, parian Eñaut eta konpañia animuak ematen... bai kasualidadia ere
Landako kontrolera (60.km/100etik) denbora onian iritsi nintzan, goizeko 9:30 inguruan, baina tripak ondo ez!
Horniduran txirios zain naukan. Lasai hartu naban, nenguan bezela ezingo nintzalako urrutira iritsi. Lehenik zapatillak aldatu eta mantxo mantxo hidratatzen jun nintzan. Ondoren hasi nintzan zeozer jaten, baina goserik ez eta nolabait nere burua bihartzen.
Txirios zain eduki arren, esan nion eskertzen niola, baina segitzeko berak aurrera. Nenguan bezela, beretzat traba izatia baino gehixo, nere gorputzari kolpe handixagua ematiak kezkatzen ninduan.
Eibartar batzukin abantatu zan.
Hobeto sentitzen jun nintzan arren, guztiz osatu gabe aurrera ekitia erabaki naban eta ixa ordubete deskantzuan egon ostian atera nintzan hemendik. Nere filosofia zera zan, 24 ordutan bukatzeko ixa 14 ordu neuzkan aurretik, beraz, marka ona ez egin arren, bukatzia lortuko naban zalantza askorik ez neukan, baina urbixara arte Usakoatxa, Elgeamendi eta Elgeako 78 errota pasau biharko nitxuan, eguerdixan eta batere kerizpe gabe. Ondoren beste pare bat tontor eta Urbixara allauko nintzan.
Mantxo mantxo atera, eta Usakoatxa ondo egin naban. Ondoren Elgeako errotetara iristiar nenguala Txirios harrapatu naban. Halere, tripentzat zer egin asmatu ezinda nenguan. Hornidura jada pare bat ordu atzian lagata, han hartutako indarrak ere ahultzen. Hemendik aurrera hasi zan kalbarixua!!!!
Demaseko berua, eta ura edan bihar, baina sabelian ura besterik ez. Jateko ez nakixan zer sartu, txokolatina, glukosa edo antzekuek min ematen zidaten, frutu lehor batzuk jan arren, nahikua ez, pasak, bokadillotxuak... danekin antzera, ezin asmatu!
Antolakuntzan aldetik oso oso ondo prestatuta zauan, gutxi gora behera 5km behin ura zauan. Zati honetako kontrol guztietara uripe iristen ginan, eta ura edan ondoren botilak bete bete eginda atera. Halere, ura berotu egiten zan, eta sentsazio oso txarrekin nijuan, jasan ezineko berua (30ºtik gora seguruenik), zuhaitz bat bera ere ez kerizpia emateko, gaixo antzera gorputza ondo ez, ur berua edan biharragatik sentsazio are txarraguak freskatu ezin nintzalako, ezer jan ezin mina ematen zidalako eta ondorioz, ez jatian debilidadia, aldapa goretan baria... eskerrak txiriosi, "sufrimentuan araberako poza eukikok bukaeran, ikusikok, piru" esaten zidan animuak eman nahixan, baina nik martir bihurtzeko gogorik ez!
Damutu ere zati horretan makina bat bidar damutu nintzan Landan abandonatu ez izanaz. Haserako errotak bata bestiangandik gertuago ere badaoz, baina bukaerakuak euren artian urrutirago daoz. gainera, mendixak eurak ere gora behera gehixo dauke azken zati honetan. 78 errota pasatu bihar genitxuan, eta erditik aurrera kontrolatzen hasi ginan arren, ematen zaban ez zirala inoiz bukatzen!
20ren faltan ero, tontor batian, pixka bat etzatia erabaki genduan. Han gaozela Gasteizko Hugo pasa zan, Romañako mendi martxan laguntzaile euki naban Gasteiztarra, jota zixela esan eta aurrera jarraitxu zaban. Egixa esan gehixenori oso gogorra egin jakun elgeako mendilerrua. Zeozer lasai jan ondoren gure bidiakin segitxu genduan. Azkenian bukatu genitxuan errotok, baina oindiok urbixarako beste hiru tontor falta, eta hauek aurrekuak baino malkartsuagoak, eta oraindik zuhaitzik ez.
Hala nola pasatu genduan hau ere pagadi fresko batian sartu eta ufff, justo hementxe lagun batzuren deixa jaso naban, asko eskertzen dira horrelakuak!!!
Urbixan ur hornidura bat zaguan, baina hara iritsi aurretik beste geldiune bat egiteko eskatu nion txiriosi, eta azken hornidura hau baino 500m exkax lehenago gelditxu ginan, pentsa ze lur jota nenguan! Sikologikoki oso gogorra izan zan Elgeako zatixa, eta bukaera eskura eduki arren, anbulantziara jun eta erretiratzekotan nenguan. Txiriosek haseran brometan ari nintzala pentsatu arren, gero sikologo lanak ondo egin zituala onartu bihar dot. Hotzian ez jatan sekula okurrituko hor erretiratzia, baina han nenguan bezela ez zan hain aukera aldrebesa!
Berriz ere indarrak berreskuratzen saiatzeko zeozer jan, eta aurrera egin genduan. Horniduran berriz ere ura hartu eta azken igoerari aurre egitera atera ginan.
Aran gure bila atera zan lesionatuta egon arren. Azken igoera honen erdia berarekin egin genduan.
Azkenian iritsi ginan Aizkorriko tontorrera, Hiru handiak eginda, baina oraindik 8kmtako jeitsiera falta zan.
Aizkorriko tontorrian zerbait pikatzera exeri, eta kasualitatez, Txinok deitu zidan. Duela 17 urte berakin bukatu naban 3H, Aizkorritik behera ezintasunan ezintasunaz negarrez
Ze piru, bizi al haiz? Onuzkero bukatuta egongo haiz, ala?
Pufff, txino, ez dakik nolako kalbariua dan hau!!! Aurrekuan bezela, ezintasunagatik negarrez hasteko zorian egon nauk. Oraindik jeitsiera geratzen zaiguk. 17 urte barru berriz egitia otutzen bajatak emaidak burdin batekin buruan eta seko laga!!! Nola sartu nauk ni marroi honetan...
Halere, jeisteko arazorik ez neukan. Neria ez zan giharretako arazua, edo lesioren batetako arazua. Babarik ez naukan, pisuak ez zidan molestatzen... beste hitz batian, aldapan behera juteko arazorik ez neukan. Arazua jan edo edatiakin naukan, eta ondorioz, indarrekin.
Luze egin jatan arren, ritmo normalian jeitsi ginan. Halako batian Araia parez pare zaukagun. kostata, baina iritsi ginan kalietara, eta plazarainoko azken zatixa jende artian egin genduan. Han zaozen makina bat ezagun, makina bat elgoibartar, makina bat makina... danak txaloka, oihuka, Araiako banda ere han zabilen zaratia ataratzen.
Momentu horretan pasatako guztiaz ahaztu eta besarkada gogor bat eman nion txiriosi. Zalantzarik gabe, bera gabe ez naban 3H bukatuko!!!
Mila esker Txirios!!!
Bai, hurrenguan ere emangot izena. Hori bai, bi urte dauzkat erretiratzen ikasteko, eta bero egingo balu edo tripakomina euki, ikasitakua praktikan jartzeko. Horrelakorik berriz ere ez nuke pasa nahiko!
GPSan datuak uzten dizkizuet. Aizkorrira iristean honek ere plot egin zaban bateria gabe, beraz, tontorreko eta ondorengo jeitsierako datuak ez dira ageri (edo akaso tranpa egin naban, nork jakin!)
Eguraldi berua egin arren, aurtenguan lehenengo parte hartzailiek orain arteko errekorra gainditzia lortu dabe. Mutiletan lehena, Iker Karrera izan da. Ez dakit kirolari profesionala dan, baina munduko onenen artian dago Amezketarra. Adibidez, aurreko urtian Mont Blanc-eko ultra trail proba (gisa honetakoen artian famatuena) bigarren bukatu zaban zati luze batez irabazle izan zan Kilianekin batera jun ondoren.
Bigarrena eta aurreko errekorra orduerdi inguru jeitsita, OEOEOEOEOEOEOEOEOEOE gure lagun Javi, sorpresa berantzat, baina guk espero genduan oso ondo ibiliko zala. Oin prestatu, aurten ere egin biharko dogu ospakizunen bat eta!
Lasterketa taldeko blogian ikus aipamena eta bere kronika
Eta aprobetxatzen dut propaganda egiteko: Gente sencilla, con un gran equipo detrás, puede lograr grandes retos.
Hemen gizonezkotako sailkapenak
Emakumetan ere gauza bera, Oihana Azkorbebeitia izan zan garaile, bere errekorra gaindituaz. Atzetik 10 minutu exkaxera Nerea Amilibia, bere lehenengo ultra trailian. 13 ordu ta pikuan bixak
Hemen emakumeen sailkapenak
ZORIONAK MAKINAK, eta baita ere parte hartzaile guztieri, bukatu edo ez, batzutan hobe izaten dalako erretiratzia! Aurtenguan hori ikasi dotelakuan nago

De 2012/06 3H |

Ieeepaaalarepa Arkaitxuuuu!!
ErantzunEzabatuKasualitatez aurkitu dot zure bloga...Iker Karrerari buruz informazinoaren bile nenbilen eta!!!
Azkenian lortu gendun 3hk amaitzea, nahizta jo-beroak euki. Holako lasterketetan beti zeozer pasetan da, ez direz inoiz ederki, baina bueno, hala eta guztiz be, amaitu ein dogu eta hori da balio dauana, ezta?
Karreraren kontuan, kriston makina da, bera helmugara iristean gu be landaldean, 100 kilometrotan 40km atera geustazan, la ostia, tipo honek ein zaben geure ibilbidea bebai, ala zeukan berea moztuau?
Enfin jauna ya egongo gara!!
Ondo paseu eta goraintzis izeko Arantzazuri!!
Kabenzotz!! Ez nekixan hi here handik hebilela. Zorioxonak motel!! Ni ere bertan ibili nintzan eta uff, errota deabruok.... Azken 30km hoiek gogorrak diez, larrei. Hire pentsamenduak eta niriak nahiko antzerakoak izan zituan, jaja. Gutxi falta izan neban Aizkorri igo barik Araiara zuzen juteko, bñ tira, azkenien egin gabekoak damutzen gaitu egindakoak baño eta aurrera!! Hori bai, gure Jabi itzela, joer!!!!
ErantzunEzabatu