Morkaikoko emanaldiak, gogoetak
Berriz ere enpoiatzen hasi naizenetik, irteeren inguruan idazteko denbora gehiegirik gabe nabil, baina oraingoan ahaztu aurretik gogoeta batzuk egin nahi ditut azken emanaldien harira, eta zuekin elkarbanatu nahi ditut (inork komentarixorik eukiko balu, ongi etorrixa izango da aberasteko). Txirios, Alberto eta nik egindako emanaldixakin hasi zan Morkaikon aurtengo egitaraua. Plaza ezberdin batian toreatzia tokatu jakun, Lanbroa tabernan (orain arte kultur etxe edo musika eskolako auditoriuan izan ohi dira). Plazarik zailena, 20 urtetik gora daramatzagulako taberna horretatik atera ezinda, kar kar. Bertsolariak eta gay jartzailea Egixari zor, nik ez nuan uste ostegun batian pintxopotian ondoren arrakasta askorik edukiko zuanik, ez eta pintxopotian muturra berotuta, jendian ixilik emanaldi bat entzuten egongo zanik, baina erronkak gustoko dauzkadanez, eta konklusiuak ataratzeko gauzak probatu bihar dirala pentsatzen dotenez, plazer bat izan zan Morkaikokuek planteatutako