Mendizaletasuna: bizitza estilo aktibo eta osasuntsu baten oinarri (Hitzaldia Azaroak 18, eguaztena): Unai Arrieta

Ez dot propaganda egin nahi Unai lehengusua dalako. Ez dot propaganda egin nahi kirolari profesionala izandakoa denez, kirolean daukan eskarmentuagatik. Ez dot propaganda egin nahi Sikologian litzentziatua delako, kirol sikologian eta zahartzaro aktiboan espezialista dalako. Eta ez dot propaganda egin nahi umetatik mendian elkarrekin ibili izan geralako.

Elgoibar Amurrio- Josu Ansolaren argazkia

Propaganda egin nahi dot hainbeste hitzaspertu egin ditugulako bizitzaren filosofiaz, askotan eguna argitu arte. Hain interesgarriak diran kontuak primeran azaltzen ditualako, ikerketetan oinarrituta. Bizitza zoriontsu baten gakoak aipatuko dituela ziur nagoelako, gorputz eta buruko belar txarrak kendu eta baratze emankor bat edukitzeko, ohiturak, elikadura, kirola, natura eta abar luze batetaz hitzegingo duela pentsatzen dudalako. Unaik hori transmititzeko gaitasun ikaragarria daukalako, zalantzarik gabe esaten duena ikertu duelako, eta ikertutakoaren emaitzak barneratu dituelako.

Saibiko gaina. Josu Ansolaren argazkia


Hemen Morkaikok egin duen aurkezpena:
Herrialde garatuetako gizarte ereduei jarraituz, gero eta bizitza estilo sedentarioagoa daramagu, gero eta okerrago jaten dugu eta gero eta estresatuago bizi gara. Interesgarria da osasuna gizakiaren eboluzioaren ikuspegitik aztertzea. Gure gorputza mugitzeko sortua da, baina egunean batez-beste ordubete baino gehiago pasatzen dugu kotxean jarrita; zazpi ordu baino gehiago idazmahaiaren aurrean eserita; bi ordu jaten dugun bitartean eta ordubete baino gehiago sofan telebista ikusten dugun bitartean. Guztira 11 ordu jarleku bati itsatsita. Mugitzeko sortuak gara, gure arbasoek egin ohi zuten moduan, baina ez ginen porlan gainean mugitzeko sortuak izan ziurrenik, naturan baizik; basoan, mendian. Mugitzeak on egiten dio gorputzari eta baita gure buruari ere, eta inguru natural batean mugitzen bagara are handiagoak dira onurak. Animaliak etxekotu ditugun modu bertsuan, gure burua ere berezkoa ez duen zoo batean sartu dugu, "giza zoo"an. Bizitza estilo osasuntsuago eta naturalago bat berreskuratzeko bide horretan mendizaletasuna aukera paregabea izan daitekeela erakutsiko du Unai Arrieta psikologo elgoibartarrak. Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da hitzaldia (19:30)

Barren.eus-eko argazkia


Gai honetan interesa daukanak galdu ezin duen hitzordua. Azaroak 18an asteazkena, 19:30etan Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan

Iruzkinak