Morkaikoko emanaldiak, gogoetak

Berriz ere enpoiatzen hasi naizenetik, irteeren inguruan idazteko denbora gehiegirik gabe nabil, baina oraingoan ahaztu aurretik gogoeta batzuk egin nahi ditut azken emanaldien harira, eta zuekin elkarbanatu nahi ditut (inork komentarixorik eukiko balu, ongi etorrixa izango da aberasteko).

Txirios, Alberto eta nik egindako emanaldixakin hasi zan Morkaikon aurtengo egitaraua. Plaza ezberdin batian toreatzia tokatu jakun, Lanbroa tabernan (orain arte kultur etxe edo musika eskolako auditoriuan izan ohi dira). Plazarik zailena, 20 urtetik gora daramatzagulako taberna horretatik atera ezinda, kar kar.
Bertsolariak eta gay jartzailea
Egixari zor, nik ez nuan uste ostegun batian pintxopotian ondoren arrakasta askorik edukiko zuanik, ez eta pintxopotian muturra berotuta, jendian ixilik emanaldi bat entzuten egongo zanik, baina erronkak gustoko dauzkadanez, eta konklusiuak ataratzeko gauzak probatu bihar dirala pentsatzen dotenez, plazer bat izan zan Morkaikokuek planteatutako esperimentu honetan parte hartzia.
21:00ak aldera bajau ginan (21:30etan zan emanaldixa) eta Lanbroan jende dexente zauan. Normalian ordu horretan ez da jende askorik egoten. Emanaldixa hasi ordurako, taberna lepo!!
Emanaldixa jendez lepo
Arriskatu eta asmatu dabe Morkaikokuek, beraz, Zorionak nere partez. Orain, Unaik esaten duan bezela, Atxikimendua (gazteleraz adherencia) denboran sendotuko dan ikusi bihar.
Hitzaldixa herritarrek ematia norainoko gantxuan izan dan jakiteko test bat Abenduan 3an ikusiko dogu Ibai Ricoren emanaldixakin, Lanbroan baita ere.
Eta bide batez, esan nahi dot guk oso ondo pasatu genduala bideua prestatzen eta ematen. Edizio lanan ardura handixena Txirik hartu zuan, eta Albertokin parre asko egin genduan danok emanaldixan, esan gabe ezin geratu, hurrengo batian ere gu beste emanaldi bat itxeko prest!

Ondorengo emanaldixa Unaina izan zan. Oso oso interesgarrixa.

Espero nuan bideuan grabatuko zala, baina ez zan grabatu, eta apuntiak ere ez nitxuan jaso. Horregatik gogoratzen naizen bitxikeriak kontatuko dizkizuet. Inork zuzendu ahal badit eskertuko nioke:
+Zahartzia prozesu biologiko natural bat da. Iragarkiek esaten digute beti gazte mantendu gaitezkela, baina hori ez da egia. Onartu egin bihar da prozesu hau eta disfrutatu.
Horretarako klabeak eman zituan Unaik. Egia da askotan entzun ditugula, batez ere asko ibili (are gehiago, gaur egunian eserita zenbat ordu egiten ditugun ikusita), indar ariketak egin eta 60tik gora oreka ariketak ere bai.
+Ariketa fisikuak burmuina aktibatzen dau
+Eserita ordu gehixegi pasatzen ditxugu eta hori kaltegarrixa da. Ordubeteren ostian 10 min oinez egitea gomendatzen da (esan lanian aber ze erantzun ematen dizuen, kar kar kar)
+Monja batzuren autobiografixetan hitz positibo gehixo zeuzkatenek bizi kalidade hobia zeukatela ikusi zan, eta ondorioz gehixo bizi zirala
+Kalifornian badago erlijio bat mugiaraztera bultzatzen duana, eta urte askoz gehixo bizi dira
+Indar ariketekin entzun gabe neukan kontzeptu bat bota zuan, gaur egun muskulazio makina gehienak eserita dira eta lantzen diran muskuluak estetikuak dira, ez funtzionalak. Lanketa erabilgarri bat egiteko sentadillak eta dominadak dira bizitza aktibo batian erabiliko ditugunak.
Hitzaldixan komentatzeko astirik ez euki arren, FaceBooken komentatu genduan, Unairi entzun izan diot are lazgarriagoa dala nesken kasuan. Hezurretan bizi osorako kalzio gordailua 25 urtera arte metatzen omen da, eta horretarako oso garrantzitsua da neska gaztiek kirola itxia, baina modan dagoena da giharrik gabeko emakume gorputzak. Nagusitan osteoporosiak eta abar sortzen dira kaltzioa 25 urtera arte soilik metatzen dalako gorputzian.

Galderak botatzen zizkigun, eta ondoren teoria esplikatu. Berak esaten zuan Sikologian gauza hauek ikasi dituanian preziski kirolian eta mendixan bizi izan ditxuan kontuak zetorzkiola gogora, eta horregatik, bere balorien ustez bete betian ematen zuala mendizaletasunak bizitza estilo aktibo eta osasuntsu batekin.

Pare bat filmina lapurtu dizkiot, oso garrantzitsuak begitandu jatazelako. 

Flow esperientzia/ Unairen diapoa
Tamainako erronkek kirolari beste engantxe bat ematen diote. Kapazidadia baino erronka handixaguek ansietatea sortzen dabe eta azpikuek, aspertu. Mendixak, eskaladak, eskixak neretzat puntu hori dauka. Akaso beti ez dogu asmatzen gure Flow hori aurkitzen, baina oso ondo esplikatuta dago grafiko honekin nere ustez.

Batez ere asko rekalkatu zigun, oso PELMA izan zan PERMA kontzeptuakin, kar kar kar

PERMAk zera esan nahi dau:
Positive Emotions: Emozio positiboak
Engagement: Atxikimendua edo adherencia
Positive Relationships: Erlazio positibuak
Meaning: Zentzua edo esan nahia
Accomplishments: Lorpena

Kontzeptu hauetaz eta abar luze batetaz oso gustora jardun genduan berbetan. Unain tesiakin bat itxen dot: ez esan mendizaletasunak ez duala bete betian betetzen kontzeptu honekin!

Gaur egun mendixan gero eta modalidade gehixo ikusten dira, mendi lasterketak, eskaladan boulder deritzana eta abar. Mendizaletasunetik pasatu gabe, jendea hona atxikitzen da, eta markak, helburuak besterik ez dauzkate buruan. Probokatu gintuen kontu honekin, Kilian efektuakin eta abar.

PERMA betetzen al dute karro honetara igo diranek? Batzuk bai, beste batzuk ez. Dana bezela norberan arabera.
Tontorra egiteko prest gaude edozein preziotan?
Ondo edo gaizki al dago?
Bere kirol esperientzian, entrenatzaile askok puntuak metatzia, hots, partiduak irabaztia ei dauke helburu, baina hori lortzeko alde ludikua, kirolaz disfruta araztiaz ahazten dira, eta horrela ez dira emaitzak lortzen.
Lan munduan ere aplikatu daiteke teoria hau, ez deritzozue?
Horretaz gogoeta egiten jardun genduan. Oso gustora egon nintzan ni behintzat gauza hauetaz berbetan.
Exerita egotea da gaur egungo tabakismoa

Iñaki Otxoa de Olzaren pare bat esaldirekin bukatu nahi dot hau
"La cima es la guinda del pastel, si no alcanzo la cima no me he comido la guinda, pero al menos me he comido todo el pastel”
"Los lujos de nuestra civilizacion solo satisfacen las carencias que ellos mismos crean"
"Hay quien dice que escalamos para purgar de nuestros cuerpos los demonios de la civilización"

Eta justu, aurreko astian ansiedadian inguruko hitzaldi bat egon zan, eta gela bera lepo bete zan. Unainian, nik espero nuan betetzia, baina jarleku huts batzuk egon ziran.
Bertaratutako bik esan zidaten aurreko asteko ansiedadian hitzaldixa ondo egon zala, baina ansiedadian zentratuta urten zirala. Unainetik aldiz, soluziuetan zentratuta, ibili, disfrutatu, onartu zahartzen gerala eta ez erori publizidadian atzaparretan.


(azaroak 19, eguena)
• Andrak Mendixan! (azaroak 19, eguena): Marimendi eta Mendikolore

Urtero bezela, neska kuadrilla honek irteerak itxen segitzen dau. Aurtenguan Monte Rosa inguruko bistak edo lainuak ikusi ahal izan genitxuan, eta Bishorneko tontorra ere bai. Irrintzixak, kantuak, ze ondo pasatzen daben bistan dago!
Ondoren Piriniuetako GR10etik Chemin de la Maturetik barrena Ayous inguruak ere ikusi genitxuan. Gogorrak dira andra hauek!!!
Unain hitzaldixa ez zan kasualidadez bezperan izan, filosofia berarekin egiten baitira irteera hauek.  PERMA filosofiakin bat eginda, guztiz, nere ustez.

Bukaeran, galdera erantzunetan, errelebo generazional askorik ez daola esaten zaben. Ez dala jende berrixa gerturatzen. Mendi estilua aldatzen dixela komentatu genduan, oin korrika ibiltzia modan dagoela eta abar.
Horren haritik, berbetan hasitxa, galdetu zidaten ea zer iruditzen zitzaidan Elgoibarko itzulixa korrika itxia. Pikau in nintzan, azkenengo urtetan korrika in dotelako. Zer irudituko zait ba neuk ere korrika egiten badot? Ba ondo. Elkar errespetua dagoen bitartian zergaitik irudituko zait ba gaizki?
Komentatu zidaten batzuk plazara bazkaltzera garaiz allatzeko lehenago atera bihar izaten dirala. Horren errua korrikan itxen dogunok ote daukagun galdetzen diot nik nere buruari.
Elgoibarko itzulixan prioridadia oinezkuek eukitzen dabe. Otzourtiara allau orduko hornidura ipinita egoten da, baina Aiastiako horniduran lehenak pasatzen diranian Morkaikoko bolondresek lagatako ur edo kakakola botilaren bat aurkitxu leike, eta ni iristen naizenerako, Urbi allau izan da platano batzuk eta zeozer gehixokin (eskerrik asko Urbi!!), baina korrika dixenak badaki ez daukala hornidura bermatuta.
Horren ordez, galdetu izan balie zer begitantzen jatan 4 ordutan itxiarren tranpa itxen dabana, beste kontu bat izango litzateke. Norbere burua engañatzia norberantzat izan bihar dan marka batengatik, oso tristia. Hezkuntza falta bat daola nabarmena dala eta hor guztiz ados nago.
Baina nik korrika egiten doten arren, ez dot nere burua hor konsideratzen, eta azkenian "Justos por Pecadores" ordaintzen dogula dirudi.
Bezperan mendiko baloriak defenditzen, eta biharramunian korrikalarixak defenditzen jardun nuan, txaketaz aldatuta. Hau paradoxa! Edozein kasutan, nere komentarixuengatik inor ofendiduta sentitu bazan, ez zan hori nere asmua, eta barkamena eskatu nahiko nuke.
Eta bide batez, neretzat balore gehixo dauka 12 ordutan egiten duanak 4 ordutan egiten duanak baino. Neretzat balore gehixo dauka urte onak eta txarrak, danetan parte hartzen saiatzen danak, 15 ediziotik gora egin ditxuanak, eta ez sasoi puntu onenian bakarrik parte hartzen duanak
Bezperan komentatu bezela, komunikabidiek hor lan handixa egiten dabe notizia emaitza izaten, eta lehiakortasun horrek kalte gehixo dauzkala pentsatzen dot onurak baino.
Hitzaldi hauetan ere ez da aretua bete. Pena

Beraz, ikusteko ea formatua aldatu bihar dan edo ez, Ostegun honetan daukagu hurrengo emanaldixa, Lanbroa tabernan berriz ere:

Ibai Rico Abenduak 3 eguena Lanbroa tabernan

Ibai Rico (Gasteiz) eta Evan Miles (Oregon, AEB) Himalaiako Langtang haranean murgildu ziren glaziologiako ikerketak eta eskalada uztartzea helburu zuen espedizioan. Haran galdu eta bakarti honetako mendi garaienetan estilo alpetarraren esentzia garatzen saiatu ziren; arin eta azkar eskalatuz. Ganchempo gailurra egin eta izotz-bide berri bat ireki zuten 6.000 metrotik gorako izenik gabeko mendi batean. Oraindik ere Himalaiako eremu isolatu hauetan esplorazioaren esentzia garatzeko aukerak amaigabeak direla erakutsi nahi du Ibai Ricok emanaldi honekin. Lanbroa tabernan izango da saioa, 21:30etan.

Bizitako abentura bikaina eta bide tekniko honen nondik norakoak primeran esplikatu zituen Ibaik. Burning Kharkas bidea FEDMEko urrezko pioleterako nominatua izan zan, eta luxu bat izan zan Ibairen bizipenak bertatik bertara ezagutzia.

Tabernan emanaldi bat ikustia eskuan kaña batekin asko gustatu jatan. Esango nuke aurrera begira formatu honek indarra hartuko duala, baina ikusi bihar ze iritzi daukaten Morkaikokuek.

Emanaldixekin bukatzeko, hemen azkenengo zita
Caminos de Agua filmaren emanaldia eta Mikel Sarasolaren solasaldia (abenduak 17, eguena)
Kayak espedizio desberdin batean harira sortutako filma da Caminos de Agua. Hiru kayaklari euskaldunek (Mikel Sarasola, Aitor Goikoetxea eta Xabiek Olanok) burututako hilabete inguruko bidaia kontatzen du, Patagoniako mendietatik hasi eta itsasora arte. 600 km luzeko bidaia, zeinetan ur-jauzi eta erreka berriak bilatu eta Patagoniako laku handiak zeharkatu zituzten, beti ere piragua erabiliz. Pelikula Mikel Sarasolak egina da eta 2014ko Bilboko Mendi Film Festivalean zein Limako (Peru) 2015eko InkaFest lehiaketan, hainbat sari garrantzitsu jaso ditu. Filma aurkeztera etorriko da Mikel Sarasola bera. Herriko Antzokian izango da, 21:30ean.

Iruzkinak