Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2012

Altitoyko kronika

Irudia
Oinguan txapa pixkat tokatzen da, badago eta zer kontatua. Urteko proba garrantzitsuena bizkorregi etorri da aurten neretzat. Izenematiak iriki ziranian, Lariz eta bixok bikote bezela eman genduan izena. Serixo entrenatzeko elur gutxi eta lasterketarik apenas eduki dot nik bitxarte horretan. Lariz aldiz zezena baino gogorrago zatorren udazkenetik, eta neguan bisontian tamañan jarri da. Panorama horrekin eta bi egunetan 2000m inguruko etapak aurretik eukitxa sufrimentua ber hamar naukan buruan. Komentatu nion nere burua aurten ez nabala berarekin egiteko bezela ikusten eta ia besteren batekin egitera animatuko zan. Beretzat aukera politxa zan arren, muzin egin zion horri. Orain arte makina bat karrera egin ditxugu batera, eta nahixago zabala nerekin egitia, nahiz eta horrek podiumian sartzia gaitzago jarri. Bitxartian, nik ahal naban beste entrenatu eta eskiatu dot, beti ere urrutiregi jun gabe horretara. Ez daukat gehixegi entrenau izanan sentsaziua, baina aurreko astetan fatiga han

Altitoy 2012

Gaur egoera beste bat bada ere, jun zan ostegunera arte elurra preziatutako on bat zan (un bien preciado) kar kar kar. Halere, Altitoy egiteko elurra bazegoela esaten zaben. Ostras, hori rekorrido politxa zapatukua! Ingurua ezagutzen dabanak erreferentzia bat hartzeko, Baregeseko pistetako Tournaboupeko parkinetik Neouvielle alderuntz, Madamette eta inguru horretaruntz hasi zan lasterketa. Fokeuak, kranponeuak, kriston korredoriak goruntz, beheruntz, bailara lauak, laku inguruak, eta gainera eguzki pixkat ere euki genduan. Ikaragarrizko ibilbide politxa. Hori bai, oso, oso, oso teknikua elurran egoeragatik. Eskerrak zentimetro gutxi batzuk bota zitxula, eta izotz kristalan gainian zerbait frenatzen zabala. Idazteko denbora askoripe nabil, aurrerago kontatuko dizkizuet nere bizipenak, baina gaur ibilbidia lagatzia pentsatu dot. (readerretik ikusi ezin dabanak probatu blogian zuzenian mesedez) Altitoy bi egunetako proba izaten da, eta zapatu arratsaldian domekako aurrikuspena eman

Iraupen eskiko euskadiko txapelketak Belaguan

Irudia
Jun dan astebukaeran Belaguako La Contienda iraupen eski pistan Euskadiko Iraupen eskiko txapelketa jokatu zan. Onuzkero ixa 20 urte izango dira lehengusu Oierren eskutik hasi nintzala Eibarko KDkuekin Iraupen eskixa egiten. Ordurako bere anaixa Gari ikasketak zirala eta, eskixa utzi xamar zaguan. Badira urtiak eeeh? De 2012 Urtarrila Aurtenguan, zapatuan patinadore edo skating modalidadia, eta domekan klasiko modalidadia egin genduan. Egun bakoitzian 10km besterik ez (2,5kmko zirkuituari 4 itzuli), oso motxa, motxegixa neretzat. Lasteketara iraupen eskixa bizpahiru aldiz besterik egin gabe allau nintzan arren, roleskixetan ibili izana igarri naban, eta gustora geratu nintzan egindako lasterketekin. Azken bi astetan gogor entrenatzian ondorioz, edo eta deskantzatu ezagatik fatiga puntu batekin nauan. Taupadetan ezin igo. Beraz, astebukaera honetako lasterketa motxak aproposak ziran batetik anaerobikua lantzeko, baina bestetik nere buruan konfidantza hartzeko. Entrenatzen ja

Nahi eta ezin!

Irudia
Umetan amak Piru artzaixan kontu hura kontatzen zidan: -Otsua datorrela, otsua datorrela... Herri guztixa antxitxika juaten zan, eta bera parrez: -Ezeetz, gizurra zala!!! kar kar kar Hurrenguan ere berdin: -Otsua datorrela, otsua datorrela... Herri guztixa antxitxika jun berriz, eta bera parrez: -Ezeetz, gizurra zala!!! kar kar kar Halako batian, otsuak benetan agertu jakozen gure artzaixari, eta -Otsua datorrela, otsua datorrela... -Otsua datorrela, otsua datorrela... -OTSUA DATORRELA OTSUA DATORRELA... Baina artikulo 33, inork kasu putik ez. Aurtengo neguakin ere gauza bera pasatuko dala ematen dau. Badatorrela, badatorrela frentia, badatorrela elurtia... baina hona ez! Halako batian allauko da, eta ordurako eskixak ere salduta eukiko ditxugu!!! Eta bixen bitxartian eskixak apurtzen segitzen dogu. Panorama ikusitxa, eta aurreko urtetako zurrada, urrutira juteko nagikerixa sartuta daukat aurten. Gasteiztik ordubete exkaxera Valdepiedra daukagunez, hantxe nabil gehixena,

Bueltan berriz

Irudia
Ordenadorerik gabe egon naiz, eta aspaldixan idatzibe nauan. Halere, negua allau baino lehenago idaztia naukan helburu, eta hori bete dotenik ezin ukatu. Hau da hau panorama! Ez al dau elurrik egin bihar? Bitxartian, azken aldixan egindakuan berri emango dizuet azkar batian. Elurrik iristen ez zala eta, ondo abrigatu eta bizikletan ibiltzeko aprobetxatu genduan. Aipagarrixak, Garateko gaina Getarixan, aspaldi pasatu gabe, eta nolako bistak! De 2011 abendua De 2011 abendua Aramaixo ingurutik ere pasatu ginan. Penaz geratu nintzan inguru idiliko honetan nolako triskantza egiten ari diran ikustian! De 2011 abendua Eskiatzen ere hasi ginan. Tenporal bat etorri zan elurtiakin, eta gu han. Somportera jun ginan basuan babesera. De 2011 abendua Hurrengo egunian Kristianen etxian egon ginan Formigalen. Bere aitxa zanan oroitzapen asko daoz etxe idiliko honetan, liburuak, argazkixak,, bere falta somatu arren, oso gustora egon ginan De 2011 abendua ANIMO KRIST