Formigai ingurua
Jun dan astebukaeran, zapatu eguerdirako txarra aurrikusita zauan, eta domekan aprobetxatzeko uneren bat egongo zala esan zabenez, leku seguru batetara juteko plana in genduan. Nora jun asmatu ezinda, azkenian Formigaleko pisten Anayeteko parkinian in genduan geldiunia. Zapatuan Culibillas alderuntz jo genduan, beti ere noiz txartuko zain. De 2011 Martxoa Hasi ordurako pistak albo batera laga, eta inguru horretan dauan kaka guztitik salbatzen diran tontor hauetaruntz jun ginan. Culibillas lehenik De 2011 Martxoa Oraindik eguraldixak aguantatzen zabanez, hegoruntz daguan kanala jeitsi eta Arroyerasera jun ginan Izas aldetik. (Atzian Culibillas eta eskumatan kanala) De 2011 Martxoa Arroyerasera iristeko eskiak kendu eta leku nahiko bertikan bat pasatu genduan, leporainoko buelta guztia ez ematearren. Eskerrak elurra ondo zegoela! De 2011 Martxoa Marroia gerturatzen, une batzutan elurra ere bota zigun, baina oraindik aprobetxatu zitekeela ikusi eta Anayeteko lakuetara jeitsi ginan. Lakuet