Aizkorri kanalaundi zuzenetik eskiekin
Azken astetan bueltaka ibili ostian, azkenian iritsi gera EHko jeitsiera klasiko hau ere itxera! Aurreko asteko elurtien ondoren, ostegun eta ostiralian euri pixkat ingo zabala, eta zapatu ta domekan askoz euri gehixo. Piriniotara juteko ere zaon aurrikuspenakin gogo gutxi, egualdi nahiko petrala emanda, ta mendira urtetzeko nola egongo dan idearik ere ez. Alternatiba, karnabaletan geratzia zan. Zapatu goizian egualdi on leiho bat urtengo zala ematen zaban, baina ezer segururik ez. Bada ezpada, barixaku gabian plana in genduan, goizo urten eta Zegamatik Aizkorrira saiakera egingo genduan egualdixak aguantatzen bazaban, ta bestela, gure muturren aurrian elurra nola kentzen duan ikusi Kotxetik ez zekarren itxura txarra, tontorra ere bistan zauan eta. Halere jakitun ginan denbora asko ez zuala aguantauko. Momentu batzutan tanta batzuk ere egin zizkigun. Hasi eta 15bat minututan jantzi genitxuan eskixak. Elurra nahiko umela zauan, eta horrek esperantza ematen zi