Welcome to paradise
Iparra galdu baik (ta bide batez animuak Ondarrutarrari), Iparra ibili dogu egunotan gurian, eta horrek elurtia ekarri dau ixa edozein alturatara. Urduritasun askoko egunak izan dira, Iparra galdu gabe ibiltzia kosta jatan arren, proba pasatu doten sentsaziua daukat. Ikaragarrixa izan da.
Sei egunetan 500 argazkitik gora. Oin aukeraketa itxen euki ditxut lanak, blogian gutxi batzuk sartu eta bideuak itxeko ere materixal gehixegi, uff, hau bai lan nekeza, baina politxa ere bai berriz bizitzia.
Martitzenian konpainia ezin hobian jun nintzan Karakatera, kontu kontari, eta goixan elurtetxua zauan ordurako, baina oindiok eskixak atara gabe jun ginan
Ostegunian biharretik urten eta Aittolako parkinera jun nintzan. Eskixak hartu eta Erlo aldera, ia ze panorama zauan.
Izkiturri pasata, Ksoksoteko bidegurutzia beti da haize lekua, baina ostegunian justu hori pasatzen bekoki bat sartu zan eta elur pinportak ero erdi txingorra eta demaseko haiziakin, eta tximista batek ere jo zuan. Jota akojonau, fokak denbora errekorrian kendu eta itxurrixan nauan berriz ere.
Behin horraino junda, ezin etxera erretiratu, eta Izkiturritik behera dauan zulorako maldan ibili nintzan jeitsera batzuk itxen elur hautsetan, ilundu zan arte.
Iluntziaz bat, animaliren baten zaratak entzuten hasi nintzan. Urbixako erbixan ondoren, ez nuan beste sustorik nahi, eta di-da urten nintzan handik gabian bakarrik kaka praketan!
Barixakuan berriz ere biharretik urten eta gora. Oinguan elurra askoz beherago zauan. Bada ezpada, Madarixan laga nuan furgonia, eta hemendik abantau nintzan Erlora.
Oinguan bai, lortu naban tontorra itxia, ero hori usten dot, ze ez nuan gurutzia aurkitxu. Normala, kendu zabenetik ez dao ta, kar kar kar
Goiko partian ez zaon elur gehixegi, eta eskerrak eski zaharrenak eraman nitxuan, ze marka batzuk egin niozen! Halere, sekulako hautsa aurkitxu naban barixakuan.
Eta berotze ariketak inda, barixaku gabian sekulako kalenturia zauan Iratxon! Jacan bageunde bezela, mundu guztia komentatzen nundik ibili zan, ze plan bixamunerako, zelako elurtia zauan batian eta bestian... Amazing!
Guk Urbixan Grande Course bat itxeko asmua zaukagun, Arantzazutik Aizkorrira ixo, kanalaundi bajau, eta ondoren ikusi Sandratitik pasatu edo Artzanburuko lepotik, eta indarren eta elurran arabera tontor gehixo in.
Baina Maite ta Zubik Iratxon esan ziguten eurek seguruenez Anbotora jungo zirala, Bizkaixan elur gehixo bota zabala, eta kanalaundi aurrerago ere egongo zala zain.
Joooder, egixa! Izango dira hamarbat urte Anbotoko bertikala jeisteko gogua daukadala, Pyrenaican Eneko Pouk argitaratu zabanetik, baina gutxitan egon dia baldintzak, eta egon diranian, beti piriniotan entrenatzen edo lasterketaren bat itxen harrapatu nau. Aurten bai, aurten aspaldiko partez elurra eta mendixa beste era batian disfrutatzen ari naiz, eta gainera holako aukerak parian tokatzen jataz!!!
Plana kanbixau, eta goizeko 7:30etan geratu ginan urtetzeko Arrazola alderuntz.
Ermuako tunela pasau, eta egixa, Durangaldian askoz elur gehixo! Arrazola baino lehenago aparkatu genduan, buelta zirkularragua itxeko asmotan, Arrazolatik bidegorritik bueltatzen bukatzeko.
Elurra behetik zaon arren, oso umela, eta goixan espero genduan hautsakin zuekuak ez itxeko, eskixak porteatzen hasi ginan, baina ordu laurden inguruan jantzi genitxuan. Lekuren batian eskixak kendu biharra zaon arren, elurrez nahiko ondo, eta altuera pixkat hartutakuan, sekulako elurtia aurkitxu genduan!
Halere, ixotzen guazen einian bildurtzen jun ginan. Kostra zauan, ihintzak eta lanbruak kostria laga zuan elurretan, eta halako jeitsiera bikaina, elurrez lepo egon arren, ez zauan bizperako elur hauts soltia!!!
Artian behelainua zauan, eta ez genduan urrutira ikusten, baina behelainua jun eta epeltasuna sartuko balitz akaso kostria bigundu?
Horretan, Arrazolatik zatozen Durangaldeko dozena erdi bat eskialpinistakin juntau ginan, eta hauek ingurua primeran ezagutzen zabenez, zabaldutako autopistia aprobetxatu genduan. Behelaino artian primeran ixo gintxuzten. Eskerrik asko Ekipooo!!!
Esaten ziguten sekulako elur kapa zaola, han inguruko harri ta kanal asko tapa tapa inda zaudela! Bertakuak ere harritxuta!
Halako batian lepora iritsi ginan, eta tontorrera falta ziran metruak harri artian itxen ez hastiarren, hauek buelta eman zaben, eta ni Txiriosek zabaldutako bidian gora! Albertok esaten duan bezela, mixtua badao ere pasatzen da, kar kar kar. eta txiriosek primeran asmatu zaban harri gutxien hartzeko lekutik
Egixa esan, Anboto tontorreraino eskixekin ixotzia, eta tontorretik eskixekin bajatzia ez da eguneroko kontua, eta halako kontu espezialak merezi zuan harri artian ibiltzia. Eskixeri aberixa askorik ez itxeko kontu handixakin, hori bai!!!
Eta jeitsiera allau zan, ze badakizue zer esaten daben, ez daola elur txarra, eskiatzaile txarra baizik.
Azkenian, egixa esan ez zan elurrik onena, baina kostra nahiko erretz apurtzen zan, eta defenditzeko lain jeitsi ginan! Hori bai, espinillak ronpehielosak moduan zixezen, kostra apurtzen bira bakoitzian. Baztar batian pago gutxi batzuk bazaozen, eta sirimirixak kostra itxen dabanian arbolapian hobeto egoten danez, han tartian sartu ginanian, eta hautsa ere aurkitxu genduan, baina magal horretan ez dago arbola askorik, Ooooo.
Akojonantia da 1000mtako jeitsiera bat eukitzia hemen EHn. Piriniotako eski pistetan ez dia egongo 1000m jarraiko jeitsiera asko!
Behera allau, eta pixka bat despejatzen hasi zan, eta berriz ere beste ixoera bat itxia pentsatu genduan. Joe, bi ixoeratan ixa 1900m! Kagate!!!
Bigarren buelta leporaino ixo genduan, eta behera. Bigarren honetan usten dot bira bakoitzian urtetzen jakula txillixo batek. Ez zan elur hautsetan biratziarren, ez ekibokau, espinillak ordurako minduta, eta kostria berriz apurtzerakuan, sekulako minakin handitxuta bukatu genduan (oindiok beltzunia daukat!).
Baina gustoko lekua aldaparik ez, eta espeziala izan zan Anbotoko iparra 10 urtian begira egon ostian birritxan inda bueltatzia.
Zapatu iluntzian berriz ere kalenturia Iratxon, kar kar kar. Candaneko Donpas ematen zuan, ez zauan beste konturik, danak alterauta! Hauts zuri kargamentu bat allau zala antzematen zan, kar kar kar. Arbolarik ez zauan leku guztietan kostra omen zauan, beraz, ixa danen konklusiua, basora jun bihar zala, berdin da nora, baina basora!
Ba gu horretan ere rrrarrro rrrarrro rrrarrruak! Guk bezperan pendiente laga genduan Aizkorrin Grande Course bat in nahi. Berriz ere goizeko 7:30etan martxa, eta Arantzazura jun ginan. Jooooder nola zauan hura, ematen zuan Altitoy in bihar zala, danak ezagunak furgonetekin!!!
Danek esaten zaben Iturrigorri eta Elgeako mendikatian arteko basuetan primeran zaola, eta hara zijuazela eskiatzera.
Gu aldiz, kranpoiak, pioletak eta espinillerak hartuta! Atentziua deitzen gaurkuan ere, gehixen bat jendiak zeozertaz berba egin zezan, kar kar kar.
Urbixa pasau eta Aizkorrira ixotzen sekulako izotza topau genduan zati batian, baina hura pasau eta berriz ere kostra, ixotzeko primerakua.
Behelainua eta haizia zauan, eta ez zan gehixegi ikusten (bueno, aurreko aldixan baino askoz gehixo). Eskerrak gure aurretik jendia pasauta zauan, eta haien markeri segika jun ginan.
Puntu batian, ordurako ixa goixan, baina trabesia tokatzen dan lekuan, izotza aurkitxu genduan berriz ere. Bada ezpada kranpoiak eta piolua eskura, ze ez zan gehixegi ikusten, eta han konturatube Iparreruntz labaintzia ez da bromia!
Atzetik zatozen hirukote batek harrapatu gintxuan, bat GPSakin, eta hari eskerrak jarraitxu genduan bidia.
Pixka aurrerago beste bikote tenista bat. Hauek ere adoptau zitxuan GPSdunak eta artaldian eraman gintxuan Aizkorriko tontorreraino behelaino artian.
Politxa izan zan. Kranpoiak jarritxako lekutik ez genduan gehixo izotzik aurkitxu, baina tontorreraino jun ginan arte gu kranpoiak jarritxa eta piolua eskuan!
Halako batian agertu zan tontorra behelaino artian. Espezial zauan
Goiko txabolan Kanalaunditik ixotako jendia zauan. Esan digutenez, jesukriston kostria zaola. Eurak primeran ixo zirala, baina eskixekin jeisteko kaka! Barixakukuak izango ziran markak zaozela ere esan ziguten.
Hori baino lehenago ere burutik kenduta zaukagun kanalaundi bajatzeko plana, eta pentsatzen gaozen Aratzeraino jutia, baina Aizkorrira bidian behelainotan GPSan atzetik nola jun ginan ikusitxa, itxu itxuan, onena etorritxako bidetik bueltatzia izango zala pentsatu genduan.
Mokadutxo bat jaten geunden bitxartian, momentu batian eguzki pixkat urten zan. Lainuen gainian zauan eguzkixa, ta han agertu zan. Momentu horietan ikusi genduan beste alderuntz ere bazaudela eski marka batzuk, Sandrati edo Oltzeruntz.
Berotu ginan, eta jeitsiera beste aldera itxia pentsatu genduan. Markak segitzen hasi ginan, eta momentu batian bikoizten ziran, batzuk Sandrati ingururuntz edo, eta bestiak Oltza alderuntz.
Sandratira bajau eta Aratz ixotzia plan politxa izan leiken, baina ez zakigun hortik markak egongo ziran, eta GPS gabe, B plana pentsatu genduan. Oltze ingurura bajau, Elgea ingurura jun, eta Iturrigorrira bajau basotik!
Oltzera bueltau ginan, eta hamabost egunian bigarrengoz neretzat paradisua zeharkatu genduan. Ez zauan inor, gu bakar bakarrik, sanblas kapa zurixa gainetik, arbolak ere txuri ikaragarriz, hau suertia daukaguna horrelako elurtiaz disfrutatzeko horrelako lekuak eukitxa!!
Eta allau ginan Urbixara edo Elgea alderuntz hartzeko bidegurutzera.
Atzeko muinua eskumatik pasatu bihar genduan, pixka bat bajatu eta hurrengo bidegurutzian aurrera segi.
Baina basua hain zauan ederra, hasi ginan argazkixak ataratzen, eta asko bajau biharrian, aurrera segitxu genduan eta elur hauts solte soltian urduritasuna sartzen hasi jatan.
Uff, insoportablia jartzen naiz horrela daonian, eta esan nion txiriosi, hi bale hainbeste argazki eta ostixakin. Guazen baso zabal hau aprobetxatzera. Elgeako erroten ingururaino jun biharrian, hemendik behera hartu eta Iturrigorrira jeisten bagera?
Galdetu zidan ia ingurua ezagutzen naban, eta bai, zeozer ibilitxa nago inguru horietan, goitxik, baina behera bajatzen azkenian Iturrigorrira allauko ginala esan nion, ez zaola asko ezagutu biharrik, eta ia nik daukadan orientaziuakin ez zan fidatzen! kar kar kar
Bai, bai, noski. Benga, mundiala dago, eta ni ere berotuta nabil. Guazen pagadixa bajatzera.
Uff, inprecionantia zauan, pagadi zabala, elur basia ondo inda, eta gainian elur hautsa. Zer gehixo eskau leike hemengo baso bati?
Ba ez galtzia eskatzia ez zan gutxi eskatzia izango. Errekasto bateraino jeitsi ginan eta hemendik fokak jantzi eta eskumako aldeko pagadixa zeharkatzen hasi ginan pixkat altuera irabaziz, Urbixa azpikaldian egongo ginan esperantzan, errekan lautada pasatu eta berriz ere Iturrigorriraino jeitsierakin segitzia zan asmua.
Baina halako batian lainua altsatu, eta pagadixa zabaldu zan, eta, glup.
Txiri, akatuko nauk, ez dakit nola, baina esango nuke hor parian Lautada ageri dala, hau ez dala Arantzazuko errekastua. Azpixan ageri zan herrixa Zalduendo izan leikela.
Joe, hori desorientaziua, Malkorra errekan ero egongo ginan. Basuan eta lainuan itxuakin eta nerbixuekin, konturatu ere ez ginan egin noruntz hartu genduan, eta justu pentsatutakuan kontrako norabidia hartu genduan. Hori bai, astebukaerako eskiada onena izango zan seguruenik, merezi izan zuan, kar kar kar
Nun geunden arrastorik ez, baina oinguan basua zuzen altsatzen hasi bihar izan ginan, zuzenian goruntz. Sekulako malda zaukan.
Ez genduan nahi GPSan trackbacka jartzerik eta Urbixara bueltatzerik oindiok. Mugikorrian OruxMapsen beitxu genduan, eta Araia onduan geundela jartzen zuan. Bazakigun hain ekialdera ez geundela, baina honek ere konfidantza askorik ez zigun ematen.
Basua remontau eta goraino allau eta nik uste Malkorra alderuntz hartu genduala ertzian. Oindiok ere oso desorientatuta, ia nun desbideratu ginan buruari galdetzen, baina magal horri segika Elgea alderuntz daozen tontorretaruntz allau bihar ginala pentsatzen.
Derrepente ahots batzuk entzun genitxuan behelaino artian. Korrika abantau ginan eta lauzpa bost tenista ikusi. Haueri galdetu genien ea Elgeako mendikatera ondo gindoazen, eta ezetz. Aber nundik zetozen, eta Galarretatik zetozela.
Katxiszerbeza, edarra egin dogu berriz. Oinguan bai TrackBacka jarri genduan GPSan Urbiara bueltatzeko, bukatu zan abenturatxua. Bueltan, gain baitan geundela, 3H pasatzen dan bidia zala pentsatu nuan, baina hitzegiteko lizentzia guztiak galduta neuzkan ordurako
Pagadi hori bajau, eta han nun agertu jakun galdu aurretik aurkitxu ez genduan bidegurutzia!
Eta tentaziua berriz ere. Justu Iturrigorrirako PR bat markatzen dau seinaliak. Zer, animatuko gera? PR bada, erretz topatuko dogu bidia!
Eta txiriosek ere konbentzitzeko gutxi bihar duanez, Iujuuuu, beste baso bat jeisten hasi ginan, baina...
Konturatu ordurako errekasto bat. Hori eskibatzera jun, eta beste errekasto bat. Azkenian behera jeitsi eta gurutzatu bihar
Eta ondoren beste errekasto bat. Albotik segitxu, eta laister beste bat. Ez dakit azkenerako zenbat errekasto pasatu genitxuan.
Bikote ofiziala izango balitz, onuzkero haserretu eta dibortziatu ginan, baina gure artekua ez danez ofiziala... eta barrenian badakit gustatzen jakola, kar kar kar
Halere, nere orientatzeko kapazidadiagatik entzun bihar izan nitxuan, bi ordutan bi bidar galtzia ere... ejem. Justu Elgoibarren egingo dan orientazio probaren berri eman zigun Zubik barixaku gabian, eta Txirios eta bixok animatuko ginala seguruenik, baina hau kontau ondoren, ez dot uste irabazteko aukera askorik eukiko dogunik, kar kar kar
Eta bueno! Halako batian, errekasto bat pasatu ondoren, Txirik esan zidan eski marka zahar batzuk zaozela. Haieri segika, allau ginan eski marka berrixetara, eta haieri segika jeitsi ginan Iturrigorriraino!!
Beheruntz guazela, ikusi genduan Malkorrara markatzen duan bidegurutzia, hau da, nora urten bihar ginan errekastuetara eskiatzen bajau izan ez bagina.
Ordurako oso zurratuta gaozen, ixa egun osua basuan bidia zabaltzen ibili ginan, baina leku politxetan eta oso lasaixetan ibili ginan, eta oso gustora bukatu genduan eguna
Urbixarako bidegurutzera urten ginan
Begirada bat atzera, zulotik gentozen
Eta buelta Arantzazura, sekulako palizakin gainian. Desnibel asko ez genduan in, 1500m inguru, kilometruak ere asko ez, 22km, baina halere, guretzat Grande Course bat izan zan Urbixako inguruetan. Ikaragarrixa zer eskaintzen daban elurrak!!!
(pooor komentarlo, Altitoyko furgona ta malladun guztiak ospa inda ordurako... flojeras batzuk dira, kar kar kar)
Galduta nundik ibili ginan jakin nahi dozuen kotillentzat, GPSan datuak hemen!
Eta ez daoz lau bost gabe, edo horrelako zeozer esaten dabe gazteleraz. Ba lau eski egunen ostian, astelehenian berriz ere Erlora! Oinguan Javikin in nuan plana, biharretik urten eta zuzenian Aittolako parkinera!
Bazan ordua eguraldi onakin eskiatzekua, baina ez zauan barixakuko elur hautsa, hemen ere kostra zauan zapaldu gabeko lekuan. Elgoibarren esaten dan bezela, Dana ta gaztaia ezin leike!
Halere, jende asko ibili da eta primerako bidia aurkitxu genduan jendian marken gainetik
Basua oindiok ikaragarri zauan, arbolek ere elurra mantentzen zaben, joe, jausiberri balego bezela!
Eguzkixa ezkutatzen ikusi genduan Erloko tontorretik. Uff, ze gaba zauan! Haizerik ez, epel epel, espezial. Baina argazkixan ikusten dan bezela, kostran brillua ere nabari. Pentsatziak bakarrik jeisteko izango ziran komerixak...
Zeozer jateko geldituko ginan galdetu nion Javiri, eta bi sorpresa euki genitxuan. Lehena, motxilaz aldatu nuanez, Frontala ahaztu nuan beste motxilan, eta etxian zauan beste motxilia, KK!!!
Javik esan zidan berak furgonan bazeukala bat, nahi banuan jeitsi eta hartzeko.
Guztiz ilundu aurretik bajatzia komeni jatala esan nion orduan.
Jode, Javi, bigarren sorpresa ona izan zan, bi garagardo atara motxilatik, elurretan sartu, eta esan zidan: Benga Piru, guazen lehen bait lehen frontalan bila, eta hartara beste igoera bat ingo dogu, eta garagarduak hemen lagata, fijo igoko gerala honaino!
Kar kar kar, hau dok hau personajia!
Ahal zan moduan bajau ginan jendian marketatik, ze indako bidetik urtetzen ginanian kostran ezin eskixak dominau. Ez daola elur txarrik, eskiatzaile txarra baizik, eta hori nabarixa zan hemen.
Eskimal, eta gainera bekokigailu gabe! Hau marka neria!!
Parkinera bajau, beste frontala hartu, eta berriz ere tontorrera, baina oinguan beste ilusio batekin, hornidurara allatzeko ilusiuakin. Egixa esan, egur hotsian ixo ginan gora, tontakeri askoripe. Munduko errekorretik gertu geratuko ginala pentsatzen dot, Lariz bere igoera onenian ere hutsan hurrena lagatzeko bezela, ixa.
ARVA garagarduekin laga genduan, eta bilaketa bat in, eta zuzenian iritsi ginan erreskatera. Salbatu genduan edari isotoniko errekuperantia. Pago baten azpiko harri batzutan jarri, eta disfrutatu genduan konpainiaz, gabaz, garagarduaz, eta txokolate-naranjekin. Espezial
Asteartea, lanondoko eguna, hori ospatutzeko bagoaz Erlora, bagoaz Erlora, bagoaz Erlora, laralara la. Seigarren eguna segidan eskiatzen
Bezperan bi Erlo egin ondoren, ibilbidia aldatzia tokatzen zan. Kakute alderuntz tiratu genduan. Jakitun nintzan tontorrian harri asko egongo zirala, baina espero nuan pagaditik zelai batera urten, eta berriz ere pagaditik barrena Erlorako bide normalera ataratzia.
Behin gaina hartzian, sekulako bistak daoz, Azkoitxi azpixan, Aizkorri parez pare Samiño eta Izazpi ostian, Muskurutxu ere bertan. Iluntzen hasi zan arren, argitxasun asko mantentzen zan, ez dakit argiteri kutsadura eta elurragatik edo zergaitik, baina bisibilidade ona zauan.
Gainetik jun ginan pixkat, leku aproposa momentuz eskiatzeko, baina jakitun nintzan Kakuterainoko ertza ez zala batere eskiablia, eta iparralderuntz jeitsiera aurkitxu nahi nuan, baina ez nintzan seguru akordatzen nun zan.
Iluna gerturatzen, eta gu oindiok iparreko zelairuntz urtetzeko bidia topatzen. Azkenian pagadi bat zeharkatzen hasi ginan eta allau ginan iparreko zelaira. Sekulako kostria zauan, ipar orientaziuan eguzkixak ez zuan kostria bigundu. Zelai hori ahal zan moduan bajau, gutxienez bizirik urten ginan, eta pista bat hartu nahi nuan, baina azkenian Javiri ezagutzen ez nuan pista berri bat erakutsi nion (hau bai forma politxa galdu ginala esateko eh?)
Eta halako batian iritsi ginan itxurrira allatzen dan bidera. Hemendik aurrera bide normaletik ixo ginan Erlora.
Baina justu fokak jartzen gaozen momentuan, zerutik su bola bat Azkoitia gainera erortzen ikusi genduan. Dudia sartu jakun Izar-uxo bat izango zan, edo Azpeitixarrek botatako zeozer, ze hauek beti dabiz gerran. Eskerrak radixuan entzun genduan ondoren leku askotatik ikusi omen zan izar uxo bat izan zala! Demasa izan zan!!
Gaurkuan haizia zabilen tontorrian, eta garagardorik ez, baina halere gaba politxa zauan, bisibilidade askokua
Uff, hau paliza izan dana. Ez nuke egunero eskiatzeko aukera dauan leku batian bizitzerik nahiko, batez ere zuengatik, honaino irakurtzera iritsi bazerate, paliza edarra jaso dozue zuek ere, kar kar kar
Bideuekin sekulako atzerapena daruat, bideo zaharrak jungo naiz itxen eta eskegitzen, horrelako beste Ipar haize eta elurte bolada berririk etortzen ez bada behintzat.
Momentuz hemen irteera hauetakuak:
Erloko lau egun
Anboto Arrazolatik
Aizkorri-Malkorra
Gora IPARRA!!!
Sei egunetan 500 argazkitik gora. Oin aukeraketa itxen euki ditxut lanak, blogian gutxi batzuk sartu eta bideuak itxeko ere materixal gehixegi, uff, hau bai lan nekeza, baina politxa ere bai berriz bizitzia.
Martitzenian konpainia ezin hobian jun nintzan Karakatera, kontu kontari, eta goixan elurtetxua zauan ordurako, baina oindiok eskixak atara gabe jun ginan
Ostegunian biharretik urten eta Aittolako parkinera jun nintzan. Eskixak hartu eta Erlo aldera, ia ze panorama zauan.
Izkiturri pasata, Ksoksoteko bidegurutzia beti da haize lekua, baina ostegunian justu hori pasatzen bekoki bat sartu zan eta elur pinportak ero erdi txingorra eta demaseko haiziakin, eta tximista batek ere jo zuan. Jota akojonau, fokak denbora errekorrian kendu eta itxurrixan nauan berriz ere.
Behin horraino junda, ezin etxera erretiratu, eta Izkiturritik behera dauan zulorako maldan ibili nintzan jeitsera batzuk itxen elur hautsetan, ilundu zan arte.
Iluntziaz bat, animaliren baten zaratak entzuten hasi nintzan. Urbixako erbixan ondoren, ez nuan beste sustorik nahi, eta di-da urten nintzan handik gabian bakarrik kaka praketan!
Barixakuan berriz ere biharretik urten eta gora. Oinguan elurra askoz beherago zauan. Bada ezpada, Madarixan laga nuan furgonia, eta hemendik abantau nintzan Erlora.
Oinguan bai, lortu naban tontorra itxia, ero hori usten dot, ze ez nuan gurutzia aurkitxu. Normala, kendu zabenetik ez dao ta, kar kar kar
Goiko partian ez zaon elur gehixegi, eta eskerrak eski zaharrenak eraman nitxuan, ze marka batzuk egin niozen! Halere, sekulako hautsa aurkitxu naban barixakuan.
Eta berotze ariketak inda, barixaku gabian sekulako kalenturia zauan Iratxon! Jacan bageunde bezela, mundu guztia komentatzen nundik ibili zan, ze plan bixamunerako, zelako elurtia zauan batian eta bestian... Amazing!
Guk Urbixan Grande Course bat itxeko asmua zaukagun, Arantzazutik Aizkorrira ixo, kanalaundi bajau, eta ondoren ikusi Sandratitik pasatu edo Artzanburuko lepotik, eta indarren eta elurran arabera tontor gehixo in.
Baina Maite ta Zubik Iratxon esan ziguten eurek seguruenez Anbotora jungo zirala, Bizkaixan elur gehixo bota zabala, eta kanalaundi aurrerago ere egongo zala zain.
Joooder, egixa! Izango dira hamarbat urte Anbotoko bertikala jeisteko gogua daukadala, Pyrenaican Eneko Pouk argitaratu zabanetik, baina gutxitan egon dia baldintzak, eta egon diranian, beti piriniotan entrenatzen edo lasterketaren bat itxen harrapatu nau. Aurten bai, aurten aspaldiko partez elurra eta mendixa beste era batian disfrutatzen ari naiz, eta gainera holako aukerak parian tokatzen jataz!!!
Plana kanbixau, eta goizeko 7:30etan geratu ginan urtetzeko Arrazola alderuntz.
Ermuako tunela pasau, eta egixa, Durangaldian askoz elur gehixo! Arrazola baino lehenago aparkatu genduan, buelta zirkularragua itxeko asmotan, Arrazolatik bidegorritik bueltatzen bukatzeko.
Elurra behetik zaon arren, oso umela, eta goixan espero genduan hautsakin zuekuak ez itxeko, eskixak porteatzen hasi ginan, baina ordu laurden inguruan jantzi genitxuan. Lekuren batian eskixak kendu biharra zaon arren, elurrez nahiko ondo, eta altuera pixkat hartutakuan, sekulako elurtia aurkitxu genduan!
Halere, ixotzen guazen einian bildurtzen jun ginan. Kostra zauan, ihintzak eta lanbruak kostria laga zuan elurretan, eta halako jeitsiera bikaina, elurrez lepo egon arren, ez zauan bizperako elur hauts soltia!!!
Artian behelainua zauan, eta ez genduan urrutira ikusten, baina behelainua jun eta epeltasuna sartuko balitz akaso kostria bigundu?
Horretan, Arrazolatik zatozen Durangaldeko dozena erdi bat eskialpinistakin juntau ginan, eta hauek ingurua primeran ezagutzen zabenez, zabaldutako autopistia aprobetxatu genduan. Behelaino artian primeran ixo gintxuzten. Eskerrik asko Ekipooo!!!
Maite ditut maite gure bazterrak lanbroak izkutatzen dizkidanean |
Esaten ziguten sekulako elur kapa zaola, han inguruko harri ta kanal asko tapa tapa inda zaudela! Bertakuak ere harritxuta!
Halako batian lepora iritsi ginan, eta tontorrera falta ziran metruak harri artian itxen ez hastiarren, hauek buelta eman zaben, eta ni Txiriosek zabaldutako bidian gora! Albertok esaten duan bezela, mixtua badao ere pasatzen da, kar kar kar. eta txiriosek primeran asmatu zaban harri gutxien hartzeko lekutik
Egixa esan, Anboto tontorreraino eskixekin ixotzia, eta tontorretik eskixekin bajatzia ez da eguneroko kontua, eta halako kontu espezialak merezi zuan harri artian ibiltzia. Eskixeri aberixa askorik ez itxeko kontu handixakin, hori bai!!!
Eta jeitsiera allau zan, ze badakizue zer esaten daben, ez daola elur txarra, eskiatzaile txarra baizik.
Azkenian, egixa esan ez zan elurrik onena, baina kostra nahiko erretz apurtzen zan, eta defenditzeko lain jeitsi ginan! Hori bai, espinillak ronpehielosak moduan zixezen, kostra apurtzen bira bakoitzian. Baztar batian pago gutxi batzuk bazaozen, eta sirimirixak kostra itxen dabanian arbolapian hobeto egoten danez, han tartian sartu ginanian, eta hautsa ere aurkitxu genduan, baina magal horretan ez dago arbola askorik, Ooooo.
Akojonantia da 1000mtako jeitsiera bat eukitzia hemen EHn. Piriniotako eski pistetan ez dia egongo 1000m jarraiko jeitsiera asko!
Apata barrenian |
Udalatx ere barrenian |
Behera allau, eta pixka bat despejatzen hasi zan, eta berriz ere beste ixoera bat itxia pentsatu genduan. Joe, bi ixoeratan ixa 1900m! Kagate!!!
Bigarren buelta leporaino ixo genduan, eta behera. Bigarren honetan usten dot bira bakoitzian urtetzen jakula txillixo batek. Ez zan elur hautsetan biratziarren, ez ekibokau, espinillak ordurako minduta, eta kostria berriz apurtzerakuan, sekulako minakin handitxuta bukatu genduan (oindiok beltzunia daukat!).
Etxian izotza jarrita espinilletako handitua bajatzeko |
Baina gustoko lekua aldaparik ez, eta espeziala izan zan Anbotoko iparra 10 urtian begira egon ostian birritxan inda bueltatzia.
Azken metrotan guarreatzen |
Arrazolatik bistak |
Zapatu iluntzian berriz ere kalenturia Iratxon, kar kar kar. Candaneko Donpas ematen zuan, ez zauan beste konturik, danak alterauta! Hauts zuri kargamentu bat allau zala antzematen zan, kar kar kar. Arbolarik ez zauan leku guztietan kostra omen zauan, beraz, ixa danen konklusiua, basora jun bihar zala, berdin da nora, baina basora!
Ba gu horretan ere rrrarrro rrrarrro rrrarrruak! Guk bezperan pendiente laga genduan Aizkorrin Grande Course bat in nahi. Berriz ere goizeko 7:30etan martxa, eta Arantzazura jun ginan. Jooooder nola zauan hura, ematen zuan Altitoy in bihar zala, danak ezagunak furgonetekin!!!
Danek esaten zaben Iturrigorri eta Elgeako mendikatian arteko basuetan primeran zaola, eta hara zijuazela eskiatzera.
Gu aldiz, kranpoiak, pioletak eta espinillerak hartuta! Atentziua deitzen gaurkuan ere, gehixen bat jendiak zeozertaz berba egin zezan, kar kar kar.
Urbixako ermitxia |
Fonda ixa iglu bihurtuta |
Urbixa pasau eta Aizkorrira ixotzen sekulako izotza topau genduan zati batian, baina hura pasau eta berriz ere kostra, ixotzeko primerakua.
Behelainua eta haizia zauan, eta ez zan gehixegi ikusten (bueno, aurreko aldixan baino askoz gehixo). Eskerrak gure aurretik jendia pasauta zauan, eta haien markeri segika jun ginan.
Puntu batian, ordurako ixa goixan, baina trabesia tokatzen dan lekuan, izotza aurkitxu genduan berriz ere. Bada ezpada kranpoiak eta piolua eskura, ze ez zan gehixegi ikusten, eta han konturatube Iparreruntz labaintzia ez da bromia!
Atzetik zatozen hirukote batek harrapatu gintxuan, bat GPSakin, eta hari eskerrak jarraitxu genduan bidia.
Pixka aurrerago beste bikote tenista bat. Hauek ere adoptau zitxuan GPSdunak eta artaldian eraman gintxuan Aizkorriko tontorreraino behelaino artian.
Politxa izan zan. Kranpoiak jarritxako lekutik ez genduan gehixo izotzik aurkitxu, baina tontorreraino jun ginan arte gu kranpoiak jarritxa eta piolua eskuan!
Halako batian agertu zan tontorra behelaino artian. Espezial zauan
Goiko txabolan Kanalaunditik ixotako jendia zauan. Esan digutenez, jesukriston kostria zaola. Eurak primeran ixo zirala, baina eskixekin jeisteko kaka! Barixakukuak izango ziran markak zaozela ere esan ziguten.
Hori baino lehenago ere burutik kenduta zaukagun kanalaundi bajatzeko plana, eta pentsatzen gaozen Aratzeraino jutia, baina Aizkorrira bidian behelainotan GPSan atzetik nola jun ginan ikusitxa, itxu itxuan, onena etorritxako bidetik bueltatzia izango zala pentsatu genduan.
Mokadutxo bat jaten geunden bitxartian, momentu batian eguzki pixkat urten zan. Lainuen gainian zauan eguzkixa, ta han agertu zan. Momentu horietan ikusi genduan beste alderuntz ere bazaudela eski marka batzuk, Sandrati edo Oltzeruntz.
Berotu ginan, eta jeitsiera beste aldera itxia pentsatu genduan. Markak segitzen hasi ginan, eta momentu batian bikoizten ziran, batzuk Sandrati ingururuntz edo, eta bestiak Oltza alderuntz.
Sandratira bajau eta Aratz ixotzia plan politxa izan leiken, baina ez zakigun hortik markak egongo ziran, eta GPS gabe, B plana pentsatu genduan. Oltze ingurura bajau, Elgea ingurura jun, eta Iturrigorrira bajau basotik!
Oltzera bueltau ginan, eta hamabost egunian bigarrengoz neretzat paradisua zeharkatu genduan. Ez zauan inor, gu bakar bakarrik, sanblas kapa zurixa gainetik, arbolak ere txuri ikaragarriz, hau suertia daukaguna horrelako elurtiaz disfrutatzeko horrelako lekuak eukitxa!!
Eta allau ginan Urbixara edo Elgea alderuntz hartzeko bidegurutzera.
Atzeko muinua eskumatik pasatu bihar genduan, pixka bat bajatu eta hurrengo bidegurutzian aurrera segi.
Baina basua hain zauan ederra, hasi ginan argazkixak ataratzen, eta asko bajau biharrian, aurrera segitxu genduan eta elur hauts solte soltian urduritasuna sartzen hasi jatan.
Uff, insoportablia jartzen naiz horrela daonian, eta esan nion txiriosi, hi bale hainbeste argazki eta ostixakin. Guazen baso zabal hau aprobetxatzera. Elgeako erroten ingururaino jun biharrian, hemendik behera hartu eta Iturrigorrira jeisten bagera?
Galdetu zidan ia ingurua ezagutzen naban, eta bai, zeozer ibilitxa nago inguru horietan, goitxik, baina behera bajatzen azkenian Iturrigorrira allauko ginala esan nion, ez zaola asko ezagutu biharrik, eta ia nik daukadan orientaziuakin ez zan fidatzen! kar kar kar
Bai, bai, noski. Benga, mundiala dago, eta ni ere berotuta nabil. Guazen pagadixa bajatzera.
Uff, inprecionantia zauan, pagadi zabala, elur basia ondo inda, eta gainian elur hautsa. Zer gehixo eskau leike hemengo baso bati?
Ba ez galtzia eskatzia ez zan gutxi eskatzia izango. Errekasto bateraino jeitsi ginan eta hemendik fokak jantzi eta eskumako aldeko pagadixa zeharkatzen hasi ginan pixkat altuera irabaziz, Urbixa azpikaldian egongo ginan esperantzan, errekan lautada pasatu eta berriz ere Iturrigorriraino jeitsierakin segitzia zan asmua.
Baina halako batian lainua altsatu, eta pagadixa zabaldu zan, eta, glup.
Txiri, akatuko nauk, ez dakit nola, baina esango nuke hor parian Lautada ageri dala, hau ez dala Arantzazuko errekastua. Azpixan ageri zan herrixa Zalduendo izan leikela.
Joe, hori desorientaziua, Malkorra errekan ero egongo ginan. Basuan eta lainuan itxuakin eta nerbixuekin, konturatu ere ez ginan egin noruntz hartu genduan, eta justu pentsatutakuan kontrako norabidia hartu genduan. Hori bai, astebukaerako eskiada onena izango zan seguruenik, merezi izan zuan, kar kar kar
Nun geunden arrastorik ez, baina oinguan basua zuzen altsatzen hasi bihar izan ginan, zuzenian goruntz. Sekulako malda zaukan.
Ez genduan nahi GPSan trackbacka jartzerik eta Urbixara bueltatzerik oindiok. Mugikorrian OruxMapsen beitxu genduan, eta Araia onduan geundela jartzen zuan. Bazakigun hain ekialdera ez geundela, baina honek ere konfidantza askorik ez zigun ematen.
Basua remontau eta goraino allau eta nik uste Malkorra alderuntz hartu genduala ertzian. Oindiok ere oso desorientatuta, ia nun desbideratu ginan buruari galdetzen, baina magal horri segika Elgea alderuntz daozen tontorretaruntz allau bihar ginala pentsatzen.
Derrepente ahots batzuk entzun genitxuan behelaino artian. Korrika abantau ginan eta lauzpa bost tenista ikusi. Haueri galdetu genien ea Elgeako mendikatera ondo gindoazen, eta ezetz. Aber nundik zetozen, eta Galarretatik zetozela.
Katxiszerbeza, edarra egin dogu berriz. Oinguan bai TrackBacka jarri genduan GPSan Urbiara bueltatzeko, bukatu zan abenturatxua. Bueltan, gain baitan geundela, 3H pasatzen dan bidia zala pentsatu nuan, baina hitzegiteko lizentzia guztiak galduta neuzkan ordurako
Pagadi hori bajau, eta han nun agertu jakun galdu aurretik aurkitxu ez genduan bidegurutzia!
Eta tentaziua berriz ere. Justu Iturrigorrirako PR bat markatzen dau seinaliak. Zer, animatuko gera? PR bada, erretz topatuko dogu bidia!
Eta txiriosek ere konbentzitzeko gutxi bihar duanez, Iujuuuu, beste baso bat jeisten hasi ginan, baina...
Konturatu ordurako errekasto bat. Hori eskibatzera jun, eta beste errekasto bat. Azkenian behera jeitsi eta gurutzatu bihar
Eta ondoren beste errekasto bat. Albotik segitxu, eta laister beste bat. Ez dakit azkenerako zenbat errekasto pasatu genitxuan.
Halere, nere orientatzeko kapazidadiagatik entzun bihar izan nitxuan, bi ordutan bi bidar galtzia ere... ejem. Justu Elgoibarren egingo dan orientazio probaren berri eman zigun Zubik barixaku gabian, eta Txirios eta bixok animatuko ginala seguruenik, baina hau kontau ondoren, ez dot uste irabazteko aukera askorik eukiko dogunik, kar kar kar
Eta bueno! Halako batian, errekasto bat pasatu ondoren, Txirik esan zidan eski marka zahar batzuk zaozela. Haieri segika, allau ginan eski marka berrixetara, eta haieri segika jeitsi ginan Iturrigorriraino!!
Beheruntz guazela, ikusi genduan Malkorrara markatzen duan bidegurutzia, hau da, nora urten bihar ginan errekastuetara eskiatzen bajau izan ez bagina.
Ordurako oso zurratuta gaozen, ixa egun osua basuan bidia zabaltzen ibili ginan, baina leku politxetan eta oso lasaixetan ibili ginan, eta oso gustora bukatu genduan eguna
Urbixarako bidegurutzera urten ginan
Begirada bat atzera, zulotik gentozen
Eta buelta Arantzazura, sekulako palizakin gainian. Desnibel asko ez genduan in, 1500m inguru, kilometruak ere asko ez, 22km, baina halere, guretzat Grande Course bat izan zan Urbixako inguruetan. Ikaragarrixa zer eskaintzen daban elurrak!!!
(pooor komentarlo, Altitoyko furgona ta malladun guztiak ospa inda ordurako... flojeras batzuk dira, kar kar kar)
Galduta nundik ibili ginan jakin nahi dozuen kotillentzat, GPSan datuak hemen!
Eta ez daoz lau bost gabe, edo horrelako zeozer esaten dabe gazteleraz. Ba lau eski egunen ostian, astelehenian berriz ere Erlora! Oinguan Javikin in nuan plana, biharretik urten eta zuzenian Aittolako parkinera!
Bazan ordua eguraldi onakin eskiatzekua, baina ez zauan barixakuko elur hautsa, hemen ere kostra zauan zapaldu gabeko lekuan. Elgoibarren esaten dan bezela, Dana ta gaztaia ezin leike!
Halere, jende asko ibili da eta primerako bidia aurkitxu genduan jendian marken gainetik
Basua oindiok ikaragarri zauan, arbolek ere elurra mantentzen zaben, joe, jausiberri balego bezela!
Anboton silueta nabarmen atzian |
Zeozer jateko geldituko ginan galdetu nion Javiri, eta bi sorpresa euki genitxuan. Lehena, motxilaz aldatu nuanez, Frontala ahaztu nuan beste motxilan, eta etxian zauan beste motxilia, KK!!!
Javik esan zidan berak furgonan bazeukala bat, nahi banuan jeitsi eta hartzeko.
Guztiz ilundu aurretik bajatzia komeni jatala esan nion orduan.
Jode, Javi, bigarren sorpresa ona izan zan, bi garagardo atara motxilatik, elurretan sartu, eta esan zidan: Benga Piru, guazen lehen bait lehen frontalan bila, eta hartara beste igoera bat ingo dogu, eta garagarduak hemen lagata, fijo igoko gerala honaino!
Kar kar kar, hau dok hau personajia!
Ahal zan moduan bajau ginan jendian marketatik, ze indako bidetik urtetzen ginanian kostran ezin eskixak dominau. Ez daola elur txarrik, eskiatzaile txarra baizik, eta hori nabarixa zan hemen.
Eskimal, eta gainera bekokigailu gabe! Hau marka neria!!
Parkinera bajau, beste frontala hartu, eta berriz ere tontorrera, baina oinguan beste ilusio batekin, hornidurara allatzeko ilusiuakin. Egixa esan, egur hotsian ixo ginan gora, tontakeri askoripe. Munduko errekorretik gertu geratuko ginala pentsatzen dot, Lariz bere igoera onenian ere hutsan hurrena lagatzeko bezela, ixa.
ARVA garagarduekin laga genduan, eta bilaketa bat in, eta zuzenian iritsi ginan erreskatera. Salbatu genduan edari isotoniko errekuperantia. Pago baten azpiko harri batzutan jarri, eta disfrutatu genduan konpainiaz, gabaz, garagarduaz, eta txokolate-naranjekin. Espezial
Hori karetua, argi dago selfixak ez dirala nere puntu fuertia, jeje. Txapel berde okerrek zenbat min in daben EHn |
Bezperan bi Erlo egin ondoren, ibilbidia aldatzia tokatzen zan. Kakute alderuntz tiratu genduan. Jakitun nintzan tontorrian harri asko egongo zirala, baina espero nuan pagaditik zelai batera urten, eta berriz ere pagaditik barrena Erlorako bide normalera ataratzia.
Muskurutxu parez pare, Hirukurutzeta, Atxolin eta Karakateko gaina ere |
Gainetik jun ginan pixkat, leku aproposa momentuz eskiatzeko, baina jakitun nintzan Kakuterainoko ertza ez zala batere eskiablia, eta iparralderuntz jeitsiera aurkitxu nahi nuan, baina ez nintzan seguru akordatzen nun zan.
Aralar barrenian txuri txuri. Zelako erregalua izan dan aste hau |
Eta halako batian iritsi ginan itxurrira allatzen dan bidera. Hemendik aurrera bide normaletik ixo ginan Erlora.
Baina justu fokak jartzen gaozen momentuan, zerutik su bola bat Azkoitia gainera erortzen ikusi genduan. Dudia sartu jakun Izar-uxo bat izango zan, edo Azpeitixarrek botatako zeozer, ze hauek beti dabiz gerran. Eskerrak radixuan entzun genduan ondoren leku askotatik ikusi omen zan izar uxo bat izan zala! Demasa izan zan!!
Gaurkuan haizia zabilen tontorrian, eta garagardorik ez, baina halere gaba politxa zauan, bisibilidade askokua
Leku berian Selfixa egun bat beranduo |
Bideuekin sekulako atzerapena daruat, bideo zaharrak jungo naiz itxen eta eskegitzen, horrelako beste Ipar haize eta elurte bolada berririk etortzen ez bada behintzat.
Momentuz hemen irteera hauetakuak:
Erloko lau egun
Anboto Arrazolatik
Aizkorri-Malkorra
Gora IPARRA!!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina