Aizkorri kanalaundi zuzenetik eskiekin

Azken astetan bueltaka ibili ostian, azkenian iritsi gera EHko jeitsiera klasiko hau ere itxera! 
Aurreko asteko elurtien ondoren, ostegun eta ostiralian euri pixkat ingo zabala, eta zapatu ta domekan askoz euri gehixo. Piriniotara juteko ere zaon aurrikuspenakin gogo gutxi, egualdi nahiko petrala emanda, ta mendira urtetzeko nola egongo dan idearik ere ez. Alternatiba, karnabaletan geratzia zan.
Zapatu goizian egualdi on leiho bat urtengo zala ematen zaban, baina ezer segururik ez. Bada ezpada, barixaku gabian plana in genduan, goizo urten eta Zegamatik Aizkorrira saiakera egingo genduan egualdixak aguantatzen bazaban, ta bestela, gure muturren aurrian elurra nola kentzen duan ikusi



Kotxetik ez zekarren itxura txarra, tontorra ere bistan zauan eta. Halere jakitun ginan denbora asko ez zuala aguantauko. Momentu batzutan tanta batzuk ere egin zizkigun.
Hasi eta 15bat minututan jantzi genitxuan eskixak. Elurra nahiko umela zauan, eta horrek esperantza ematen zigun kostrak eta izotzak jungo zirala kanaletik, baina ezer segururik ez.
Guretzat egixa esan, hobe zan euri pixkat botako balu tontorreraino, astian zihar egon diran kostrak biguntzeko, nahiz eta elur astunetan eskiatzia ere ez dan gogokuena, baina izotzaren arriskuak baino hobia bai.
Eskixak goizo jarri arren, pare bat unetan kendu bihar izan genitxuan. Halere, nahiko bizkor allau ginan kanalan haserara.
Internetetik ateratako mapa

Kanalaundi zuzena aukeratu genduan guk. Azpiko argazkiko bi mendizaleen gainetik doana, eskuineko aldera.

Parian kanalaundi zuzena. Eskumatan Kanalaundi
Jendia bazabilen, baina oindiok asko ez. Bi hauek aurretik, eta gurekin batera ixo zan Beasaindarra, Meru. Ikusten zan krosta gogorra egon zala aurreko egunetan, baina zapatu goizian bigunduta zauan. Eskixak jantzitxa buelta mariak itxen igotzen hasi ginan, eta segi eta segi, resalteraino halaxe ixo ginan, eskixak jantzitxa (argazkixan ixa goraino fokeatzen).

Meru gurekin batera, baina hau oinezian behetik, eskixak bizkarrian jarritxa. Honek bai sasoia!

Txindoki eta Aralar atzian
Inguruko bistak mundialak. Bidian ere ohartu ginan Aralarren elur asko kendu zuala, eta Kanalaundi zuzen hau nola egongo ote zan kezkatu ginan, baina egixa esan, normalian nola egoten dan jakin ez arren, elurrez lepo zaola begitandu jakun.

Resaltia elurrez primeran
Resaltera allau baino metro batzuk lehenago, bada ezpada eskixak bizkarrera, kranpoiak jantzi eta piolet bat atara genduan. Gaurkuan ez zuan ematen bigarren pioleta erabiliko genduanik, baina bada ezpada, eskura jarri genduan.
Primeran zauan resaltia, guztiz elurtuta, eta hankak primeran sartzen ziran. Jeisteko ere ez zuan ematen arazo askorik eukiko genduanik, arreta pixkat mantentzen bagenduan.

Meru resaltetik urtetzen
Hemendik aurrera gutxi falta zan tontorrerako. Oinez zuzenian egiten da, baina eskiekin eskuinetik buelta ematen zaio bira batetatik. Txirios zuzenian jun zan. Ni berriz, jeitsierako bidia ikuskatzera! Ixotzeko politxaua zuzena.

Parian Aketegitik kanalaundirako jeitsierak parez pare, hori inbidia, euriripe aguantatuko balu astebukaeran sikira... mundua jango genduan, baina dana ta gaztaia ezin leikenez, ba hurrengo baterako laga bihar!

Eta tontorrerako azken metruak konturatu gabe pasatu jakuzen. Behetik ezkutuan geratzen da zati hau. Hona arte nahiko monotonua izan zan kanalian gora eta gora, baina azken zati honetan bide ezberdinak hartzeko aukera, tontorrera iristen zaudeneko zirrara, Aketegi inguruko jeitsierak ikusteko aukera, altuerak ematen duan dominazio sentsaziua eta azkenian hemen egoteko ilusiuakin, kontratu gabe allau ginan!

Azken metruetan gainera, tontorreko gurutzia ikusten zan, eta politxa da zuzen zuzenian hona ateratzia, oso espeziala!
Tontorrera bertara allau ginan zuzenian
Tontorrian Meruk atera zigun argazkixa, eta berak prisa zeukanez, beheruntz jun zan eskiatzen. Gu aurreko astian bezela, txabolara sartu eta lasai aldatu ginan zeozer jan bitxartian.

Komentatu genduan, hemendik aurrera balkoira gerturatzian beste era batian ikusiko dogula iparra. Itsasua ez zan ikusten, baina jendia kanaletik ixotzen bai, eta egindako bide osua ere ikusteko aukera euki genduan. Tarteka elurra botatzen zauan, eta marroia gerturatzen zatorren. Gutxienez tregua on bat euki genduan igoeraz disfrutatzeko! Guk bai paotxa!!
Aurreko astian elur jausiberrixakin eta eguzki pixkatekin ikaragarri politxa zauan ingurua, baina gaurkuan ez zauan zatarraua. Edertasuna begiratzen dabenan begixetan daola diue, eta gaurkuan ere begi espezialekin beitzen genduan Aizkorriko tontorra!


Txabolan botak lotzen ari ginala, sustua, txiriosi kordinua apurtu. Eskerrak porsis-eri, porsi kordino bat beti eramaten dogulako motxilan. Kriston artiakin txiriosek bota konpondu eta tontorrera abantau ginan, eskixak jarri eta bajatzia tokatzen zan.  
Tontorretik bertatik bajatzen hastia oso espeziala izan zan. Lehenengo metrotan konfidantza hartzia zan kuestia, bira batzuk in eta primeran! Zeharkaldixa pasatu genduan, eta resaltian sarrerara allau ginan


Resaltian bi zatozen goruntz, hauek pasatzeko zain egon, eta bota nintzan bertaruntz. Jata susto edarra hartu naban, konturatu gabe aurreregi jun eta izotzakin topo in naban, baina kostria zaonez, problemarik gabe! Uff, jeje, bestela ere ez zan leku arriskutsua, baina subidoia izan zan momentu batez.
Resaltia hala nola jeitsi eta hortik behera problema teknikorik gabeko jeitsiera izan zan!
Bueno, nere egunik onena ere ez zan izan, aurreko astetik neke asko metatzen jardun dot eta hankan neka neka eginda neuzkala igartzen nuan, eta ezin eskixak nahi bezela dominau. Elurra oso aldakorra zaola, momentu batzutan sakon eta astuna, bestetan gogortxua, kostra fin fin bat ere bai, danetikan zaola esan bihar naban, baina ez daola elur txarrik, eskiatzaile txarra baizik esango didazuenez, hobe ixiltzia!

Penaz, ez dauzkagu jeitsierako argazki asko, baina bideo bat montatu dot (oin editoria martxan daukadala berriz, ari naiz bideo zaharrak ere montatzen!!)
Twitterren jendiari bideua baino, musikia gustau jakola bota dabe, aspaldiko partez The Pleasure! Ia zueri zer begitantzen jatzuen
Aurrera bideo klipla

Iruzkinak