Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2023

PierraMenta 2023

Irudia
Lasterketa egiten baino gehiago sufritzen dut etxetik begira! Aurten hiru euskal bikote lehian, eta eguraldia ez dutela aldeko edukiko dirudi. Elur gutxi omen dago eta kota baxuetan euri dexente egingo omen du, altueran elurra pilatzea espero arren. Ez dute trazatzeko erraxa edukiko, baina halere, seguru lasterketa ederra markauko dabela. Gaur lehenengo etapa, 2.550m+, baina azken jeitsierako 700mak neutralizatuta pistatik egin dituzte, elur faltagatik. Ea hurrengo egunetan zer moduz joaten zaien. Zorterik onena opa diet Lehenengo 5en denborak, 3 neska eta Euskaldunen denborak (Vendrell ere atxikita tablan) 2023ko Pierra Menta. 1 etapa Postua Dorsala Bikotea Taldea 2550 Desnibela m/orduko % 1. 1 MAGUET-NADIR/EYDALLIN-MATTEO C.S.ESERCITO Homme 02:25:40 1050 2. 2 BOSCACCI-MICHELE/MAGNINI-DAVIDE CS ESERCITO Homme 02:27:42 1036 %

Aizkorri-Aratz parke naturalean eskiatzen

Irudia
2023/02/05 Elurretan Aizkorri-Aratz parke naturalean Grosser Aletschgletscher glaziarra Oberlanden. Barrenian Jungfrau, Monch eta Eiger 😬       Egunotako elur eta hotzak etxetik gertu eskiatzeko aukera eman digu. Piriniotan edo Alpeetan geundela ere pentsa zitekeen momentu batzutan!! Goiko argazkian aipatzen ditudan mendietan nengoela txantxetan bidali nien wasapez laguneri, eta bat baino gehiagok pentsatu du Alpeetan nenbilela!! kar kar kar Egunetik egunera baldintzak aldatzen joan diren arren, orokorrean baldintza oso onak izan dira. Baldintzen eta gogoen arabera, ibilbide ezberdinak egiteko aukera dexente daude. Ohikoenak Butreaitz, Artzanburu edo Tellakaskueta tontorrak egitea da. Etxetik hain gertu egotean, bakoitzaren ordutegira moldatuta, aukerak asko zabaltzen dira. Ia beti eskiatzaileren bat ikusten da inguruetan. Egunotan egindako ibilbide bat aipatzekotan, mendikate osoari itzulia aipatuko nuke; Gomiztegin hasi eta Aratzerainoko ibilbidea da ondorengoa (azpian wikiloc-eko t