Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2017

Pierra Menta, 4. opor eguna

Irudia
Paliza hauek hartzen 4.eguna jarraixan. Goizeko 5etan iratzargailuak jo zuanian gorputz guztia txikitxuta igarri nuan. Ajerik handixena hartu eta 1000gatik biderkatu, eta ez zera gerturatzen horrelako batera ( Juston liburuan daon esaldi batekin konparazio bat itxeko diot, kar kar kar). Aurreko egunetan nik uste pixkat hobeto jaiki nintzala, baina egun honetan lo ordu gehixo bihar zitxuala esaten zidan nere gorputzak. Momentu horretan Frantziako Tour bat korritzia zer izan bihar dan pasatzen jatzu burutik, horrelako palizak 3 astetan zihar, uf uffff. Eskerrak gustoko lekuan aldaparik ez daon... Gosaldu eta 5:45etarako ohean geunden berriz, egunero bezela, orduerdi inguruko siestatxua itxeko. 6:15 inguruan bigarrengoz iratzargailuak jotzian, jaiki, kumunetik pasau, jantzi, motxila eta eskixak hartu eta behera bajau ginan. Hotzetik hastia gogorra da, eta horrelako gorputzaldixakin are gogorraua, baina egun hau oso berezixa izaten da. Goizeko 4:30etatik martxan daoz telesillak Grand

Pierra menta, 3. opor eguna

Irudia
Gaurko eguraldi ona zauan aurrikusitxa. Aurreko bi egunetan 2200m inguruko etapak izan dira, eta 4 egunen ostian 10.000m egin bihar ditxugunez, metruak sartuko zizkigutela jakina zan. 3.eguneko etapa Aurreko egunetan elurjausi arriskuagatik 2000mko altueratik ez gera pasatu, baina gaur tontorrak eta ertzak egin bihar genitxuala esan ziguten. Pierrako etapa ikusgarri horietako bat. Ea ba!! Gaur Dart eta Legette alderuntz izan da etapa, Grand Mont ondora. Hasteko, Le Planay ingurutik bueltatxo bat, eta errekazulotik gora 1000mtik gorako ixoera Darteko lepora. Ondoren atzekaldera pasatu eta Dart egin dogu 350mtako igoera batian ertzetik eskixak bizkarrian bukatzen. Ondoren Legette alderuntz, berriz 350m inguruko igoera elegante batekin, atzekaldera bajau, eta azken ixoera 600mtakua zan, pisten ingurutik errekazulora bajau, eta helmugara bajatzeko jeitsiera luze baten ondoren Gaur irteeran txitxarik ez neukala konturatu naiz, baina halere, ahal zan bezela aurrera. Urten orduko ba

Pierra 2017, 2. opor eguna

Irudia
Konexiua oso gaizki ibili da, eta berandu bada ere, eguneratzen nabil argazkixekin Edarki bizi gera, inor ez litzateke gu baino gaizkixo bizi bihar. Horregatik, egunen batian ni lehendakarixa izaten banaiz, danak behartuko ditxut Pierra bat itxera!!! Bigarren egun hau normalian Pierra Menta, lasterketari izena ematen dion tontorran ingurura izaten da, eta aurtenguan ere horrela in nahi zaben, Roselandeko presaruntz juten. Etaparik luziena izaten da, atomarporkleta daolako tontorra. Baina elur baldintzak ez dira onenak izan. Atzo 90 zm elur hautsetan eskiatu genduala kontatu nizuen, eta lasterketa zihar eurixa egin ahal zuala. Lasterketa primeran salbatu zan, baina arratsaldian hasi zan eurixa ero sirimirixa, eta gabian ere jardun duala esan leike. Horrenbeste elur botata, eta 2200mtara arte eurixa egingo zuala ikusitxa, elurrak pisua hartzen dau eta elurjausi asko eta handixan egon leikez. Gaurko elurjausi arriskua 4kua zauan (5eko eskalan) hau da, oso oso elurjausi arrisku handix

Pierra Menta jarraitzeko

Pour commencer, vous pouvez suivre la Pierra Menta sur les réseaux sociaux: Facebook:  https://www.facebook .com/pierramentarace Instagram:  https://www.instagr am.com/pierramenta/ Twitter:  https://twitter.com/p ierra_menta Les infos par mail:  http://eepurl.com/cvUUIX Vous pouvez aussi vous tagguer sur la photo de votre équipe dans l'album officiel:  https://www.facebook .com/media/set/?set=a.68068364 5436382.1073741852.13625539654 5879&type=1&l=b0ed06867c #pierramenta(r)i buruzko Txioak

Pierra Menta 2017, 1. opor eguna

Irudia
Izabatik Bandres-Karolo Memoriala egin, egun bat lana eta bidian urten ginan. Hasera batian asteazkenian zalantzazko eguraldixa, eta ondorengo egunetan eguraldi ona zauan aurrikusitxa. Baina azken momentuan eguraldixa aldatu, eta atzo elurra oso behian ikusi genduan. Biajian Grenoble inguru guztia txuri txuri zauan. Oooo. Arechesera iritsi, eta zurrumurrua, elur pila bat bota duala, eta basotik izango dala lasterketa. Seguru oso politxa izango dala, baina guretzat ez oso ona, jeitsierak oso gaitzak jartzen dia eta, bañera handixak, arbolak eskibau bihar... Baina tira, pierran gaoz, hauek dia gure oporrak eta disfrutatzera!!! Breafingian esan ziguten 90zm elur bota ditxuala, kontuz ibiltzeko ikusliak aber nundik mobitzen diran elurjausi arrisku handixa daolako, eta 2300m inguruko ibilbidia montau dabela lehenengo egun honetarako. Euri pixkat egin dezakela, ISO0 2200 inguruan ibiliko zala, beraz, bustitzeko ere prest egoteko. Ibilbidiari dagokionez, lehenengo egunian ohikua dan

Altitoy 2017

Irudia
2017/02/25 Altitoy Aurtengo neguko helburu handixena Pierra eduki arren, Altitoy beti da helburu potente bat eta oihartzun handixenekua gainera. Aurtengo neguan mendixan asko disfrutatu dot, baina lasterketetarako kalidadezko entrenuak bihar izaten dira, oso espezifikuak eta pisten inguruan izaten da aproposaua. Nik mendibuelta luziak baina taupada altuetan serie gutxi egin ditxut, eta hori konpensatzeko lasterketa gutxi batzuk egin ditxut azken astietan. Batez ere Lintzako lasterketan sentsazio oso onak euki nitxuan, Javikin igoera guztietan Scratchak egin genitxuan (eta ez zidan gomakin tiratu!!! kar kar kar). Baina ez nakixan Altitoyn ze maila emango genduan. Azkenengo astian faborituen artian sartu gintuzten kinielaren batian , nola ez, Lariz-Alzelai, Egea-Letamendi eta Otxoa-Alvarez makina hauekin batera. Baina ez zitxuen kiniela horretan Nabarro eta naparra (Juanjo) sartu, eta nere ustez ibilbide tekniko eta luze batian Lariz-Alzelairi gerra edarra emateko faborito nagusixak