Altitoy 2017

2017/02/25 Altitoy
Aurtengo neguko helburu handixena Pierra eduki arren, Altitoy beti da helburu potente bat eta oihartzun handixenekua gainera.
Aurtengo neguan mendixan asko disfrutatu dot, baina lasterketetarako kalidadezko entrenuak bihar izaten dira, oso espezifikuak eta pisten inguruan izaten da aproposaua. Nik mendibuelta luziak baina taupada altuetan serie gutxi egin ditxut, eta hori konpensatzeko lasterketa gutxi batzuk egin ditxut azken astietan. Batez ere Lintzako lasterketan sentsazio oso onak euki nitxuan, Javikin igoera guztietan Scratchak egin genitxuan (eta ez zidan gomakin tiratu!!! kar kar kar). Baina ez nakixan Altitoyn ze maila emango genduan.
Azkenengo astian faborituen artian sartu gintuzten kinielaren batian, nola ez, Lariz-Alzelai, Egea-Letamendi eta Otxoa-Alvarez makina hauekin batera.
Baina ez zitxuen kiniela horretan Nabarro eta naparra (Juanjo) sartu, eta nere ustez ibilbide tekniko eta luze batian Lariz-Alzelairi gerra edarra emateko faborito nagusixak eurak ziran.
Hemen danok ezagutzen gera, eta nik badakit zeintzuk diran nere puntu fuertiak eta ahulak, eta Javinak ere ezagutzen ditxut. Era berian, badakit zeintzuk diran bestienak, edo hori usten dot behintzat. Beraz, ibilbide definitibuan arabera aukera gehixo edo gutxio edukiko genduan burrukan sartzeko.
Nik ez dakat indarrik baina usten dot teknika ona daukadala, horregatik, teknikuak juten jataz ondo. Ibilbide luzietan ere hobeto moldatzen naiz motx eta esplosibuetan baino. Javiri ere luziak ondo juten jakozenik ez da sekretua, kar kar kar, baina teknikuetan pixkat fallatzen dau, batez ere jeitsieretan. Halere, motorrez sobrauta dijua beti eta aisa konpensatzen dau.
Barixakuan publikau zaben zapatuko ibilbidia. 2000m+ baina dana mendixan. Pertsonalki nahixo naban 2500m ingurukua izatia (eta Pierrakin gonbaratzia nahi badabe, 2 egunetan 5000m metatu biharko litxuzketela pentsatzen dot, aurten 4.250m urten dia eta), baina osorik mendixan izatia nere alde zala pentsatu nuan.

2017/02/25 Altitoyko lehenengo etapa
Zapatu goiza. Altitoyko lehenengo etapaz gain, Euskal Herriko bikotekako txapelketa ere bazan etapa hau, beraz, aurreko urtian lortutako txapela defenditzia tokatzen jakun Javiri eta neri.
Irteeran nere erreferentzia gogokuena Lander jarraitzia izaten da. Irteeran lasai hasten da eta ondo berotutakuan juten da egurra ematen. Halaxe jarri nintzan bere atzian. Aurretik zijuazen lehenago aipatutako galgo guztiak.
Igoera hasi orduko burua berotu, Lander laga eta hasi nintzan jendia aurreratzen Lariz eta Alzelai, lehenengo bikote euskalduna harrapatu arte. Uf ufff, ze itxen dot nik hemen!! Etapa luzia da!! Esaten nion nere buruari. Igorrek aurten ez dau lasterketa askorik egin, eta nabaritzen jakon, baina halere, hor aurrian!!
Oinez hastia tokatzen zan, eta espero nuan bezela, aldaketan aldia atara ziguten.
Oinezko lehenengo zatixan nik uste pixka bat kendu geniela, baina berriz ere aldaketan eskixak jantzi eta goruntz jarraitzen genduan. Aldaketa horretan ere seguruenik berriz ere eurak bizkorro.
Eskixak jantzi, eta poliki poliki distantzia jaten, berriz ere harrapatu genitxuan Igor eta Iñi. Larizek hor esan zidan, begira, hor aurreko hori hirugarren dijua, hor daukagu podiuma, Piru!
Jajaja, ze umore dakan honek!!! Oindiok ez genduan jeitsierarik egin eta esan nion, etapa luzia dala, gu aldaketetan eta bajatzen ez gerala ondo ibiliko. Hor daukazue zuek, eutsiiii!!
Aldaketara allau, eskixak motxilan jarri eta aurretik urten zirala usten dot, baina nahiko elkarrekin atera ginan. Larizek atzera begiratu, eta Nabarro eta Juanjo ere hemen datoz, esan zidan.
Uff, ba hauek luzera primeran ibiltzen dira, erantzun nion.
Lariz pozik. GERRIA!!! GERRIA DAUKAGU!!! Esaten zaban.
Majadero ostixia, zoratuta dao pentsatu naban, kar kar kar

1.etapako profila

Etapa luzia zan, 4 igoera egin bihar genitxuan, lehenengo hau ixa 1000mtakua zan, eta tartian bi zatitan oinez. Lehen igoera honetako bigarren oinezko zatixan Crampeteseko tontorreraino 200m igo bihar genitxuan eskixak bizkarrian, zati oso luze eta bertikala, amaitezina. Hor ginduazen bi bikotiok, Javi eta Lariz aurreratxuo berbetan, eta Igor eta ni pixka bat atzerago, burumakur, ezinian, eta hauek berbetan entzuten. Pantxo eta laguna ere gurekin zijuazen, ondoren 3.bukatu bazaben ere.
Oso luzia egin jatan, horrelako oinezko zatixek hanketan desgaste handixa eragiten dabe, eta gora indar askoripe allau nintzan.
Goixan eskixak jarri eta beheruntz abantau ginan bestien aurretik. Jeitsiera motxa zan, elur oso gogorrakin, gu gure ritmora, erretz pasau ziguten, Lariz eta Igor oso ondo bajatzen dira eta.

Gu aldaketara allatzerako hauek urtetzen zauden. Bigarren igoeratxua motxa zan eta kranpoiak jarri bihar ziran beste aldia izoztuta zaolako, soka baten laguntzaz pixkat destrepatu bihar genduan. Oxigeno gutxi buruan, eta ez dot ondo-ondo ere gogoratzen, baina berriz ere bi bikotiak alkarrekin geunden jeitsiera haserako aldaketan. Eztakit Pantxok edo bikotiak, bajatzen hastian eskixa katiatu eta erori eta eskixa soltau jakon eta arrastaka jun zan metro batzuk. Baina gu bajatzen hasterako ya ez zeuden. Artistak dira hauek ere, edozeinek ez dau 3.bukatzen.

1.etapako planua

Jeitsiera ez zauan oso zaila, baina zati honetan Mikel eta Juanjok ere aurreratu gintxuzten. Banakixan nik hauek luzera zer egingo zaben...
La Glere aterpetxia daon bailarara bajatzen ginan. Foka larruak jantzi eta aldaketatik azkenak urten ginan, beste bi bikotiak aurretik.
Aterpetxe azpiko lakua, eta gorago beste laku bat pasatu bihar genitxuan. Deslizatzeko aproposak. Mikel eta Juanjo harrapatu genitxuan, eta eurekin jun ginan. Lariz eta Igorri poliki poliki distantzia kentzen ginduazen. Momentu batian Larizek goma bota zion Igorri. Ez zan leku aproposena remolkatzeko, huella izoztuta zauan, eta holakuetan besuekin lan asko in bihar da, eta asko desgastatzen da. Baina Larizek horretarako ere soberan dauka indarra!!
Azken zatixa falta zan, Mikel eta Javi aurretik, Lariz eta Igorrekin zauden. Juanjo eta ni atzerago. Pixkat nahasten ditxut 3. eta 4. igoera, baina buruan daukadana da ez zala bikotien arteko lehia, 2. ginduazenon artekua baizik.
Ni pixka bat atzerago nijuan, eta Juanjo nere atzian. Egurrian ginduazen. Neretzat el nova mas, sakatu arren, piru no va mas, kar kar kar

Eta halaxe allau ginan gora. Mounicoko lepuan, aldaketa estu batian Javi, Iñigo, Igor eta Mikel zauden fokak kentzen. Ni allatzian Javin onduan jarri nintzan, eta foka bat kendu zidan, askotan egin dogun bezela. Aldaketa oso bizkorra egin genduan eta behera. Igor urten zan lehenengo eta Javi eta ni pegauta atara ginan. Lariz goraka eraman zuan goma gordetzen geratu zan, baina halako batian kohetia moduan pasatu gintuan beheruntz. Esta muy romano este loco!! jajaja

Jeitsiera ez zan malda askokua, zati asko txusian bajatzekua baizik. Horregatik, ez genduan denbora asko galdu Javi eta bixok.

Azken igoerako aldaketara allau ginan, eta Iñigo eta Igor urtetzen zeuden. Gu aldatu eta urten orduko, Mikel eta Juanjo gurekin. Azken igoera zan, galdetu naban zenbatekua, eta 150mtako igoeria zala esan zien. Egur hotsian abantau nintzan goruntz, eta ez nuan ezta atzera begiratu, ze banakixan Javik jarraitxuko ninduala.

Laku batera iritsi ginan, eta nere fondista teknika erabiliz, pila bat deslizatzen, Lariz eta Igor harrapatu genitxuan. Norbait pegauta neukan eskixetara, ez nakixan zein zan, baina ezin nuan atzera begiratu. Egur hotsian ginduazen, bielak pikatzen ikusten nitxuan kapotian, eta motorrak aguantatzen zaban, EGURRA!!!
Igor fundiduta zijuan. Pasatu genduan, eta Iñigon orpora pegau nintzan. Buelta batian neri itsatsita zixena Mikel zala ikusi nuan, eta Javi ere oso gertu zatorren. Juanjo pixka bat atzeratxuo.

Nik ez dakit nundik atara naban indarra, seguraski 150mko desnibela besterik zala pentsatzia izan zan. Iñigo pasau eta esan nion guk goruntz atera bihar genduala aldia, eta aurrera tiratu nuan. Javik tiroia eutsi, eta metro batzuk ataratzen jun ginala pentsatzen dot, ze berriz ere, atzera begiratu ere ez genduan egin. Luze itxen ari jatan 150m izateko, baina ahal nuan bezela, oso motibatuta eusten nion.
Azken zatixan Javik pasatu ninduan, eta aldaketa laister zaola ikusi genduan, ez zian metro asko falta. Ondoren ikusi nuan 300mtako igoera izan zala, espero nuanan bikoitza!!! Zer dan burua, haseratik jakin izan banu, ez dot uste horren gogor abantauko nintzanik, kar kar kar

Aldaketan, eskixak motxilan jarri, eta soka baten laguntzaz bidezidor batetik jeitsi bihar genitxuan metro batzuk eta ondoren eskixak jarri eta eskiatzen helmugaraino 1000m inguruko jeitsiera zaukagun aurretik. Aldaketatik urtetzian, Lariz aldaketara iristen zauan, eta atzetik Igor.

Azken jeitsieran lehenengo destrepia eta ondoren eskiatzen
 Jendia pasatu ahala kriston zulua in zan. Ez zauan hain gaizki gu pasatu ginanian, baina zulua handitzen jun omen zan jendia pasau ahala

Jendia pasatu ondoren zulua
Zati hori bajatzian, Javiri eskixen kolak elurrezko pareta jo, eta motxilatik askatu jakozen, eta berriz motxilan jartzen zabilela, Iñigo eta Igorrek harrapatu gintxuzten, ziztu bizixan bajau zaben zati hau, hegetan!!!
Eskixak jartzeko lekura batera allau ginan, fokak kendu, eta azkenengo bajada. IUJUUUU!!!
Igor aurretik urten zan, ondoren Javi eta ni, eta gero Lariz, baina guk bigarren jirua ematerako Larizek pasatu eta bistatik galdu genitxuan bixak. Hauek bai bajau!!! TOP TOP TOP!!!

Igor eta Lariz helmugara iristen


Guretzat jakina zan bajatzen pasauko zana, baina ahal izan genduan gerra guztixa eman genien horra arte. Juanjo eta Mikel ere oso ondo bajatzen dira, eta hauek noiz harrapatuko gintuzten esperuan geunden jeitsieran. Halere, gu ahalik eta bizkorren bajatzen saiatzen ginan

Helmugarako gutxi falta zala agertu zian Mikel aurretik eta Juanjo atzetik. Lehenengo Mikelek pasatu ninduan


Mikel aurretik, ni atzetik


Ni argazkian, eta atzetik Juanjo eta Javi

Javiturbo!!!
Karrilletatik ginduazen txusian, danok antzeko abiaduran. Azken metrotan, helmuga bertan ikusten genduala, Mikel eta Juanjo aurretik jarri zian. Bihurgune bat eta helmuga zan. Bi poste zeuden, lehena CVCkua, berdia, eta 5 bat metro patinatzen igo ondoren bigarrena, urdina, Ternuakua. Mikel despistatu, eta lehenengo postian azpixan geratu zan, eta Juanjo berakin txokau zan. Gu ezkerretik pasatu, eta poste urdinera jun ginan. Txipa handik pasau bihar zan, beraz, gu aurretik geratu ginan beraien despistiangatik, kar kar kar

Aurreko astian Juanjok kranpoiak gaizki eukitziarren lasterketa oparitu zigun, eta oinguan Mikel eta bere artian beste opari bat. Olentzero hauen aldian ikaslia! jojojojo

Helmugako argazkixa
Bukaeran danok oso pozik!!! Oso lasterketa politxa izan zan, lagun artian, elkarrekin berbetan, elkarri adarra jotzen, elkar animatzen, eta jeitsiera guztietan lepo disfrutatzen oihu artian.

Emaitzeri dagokienez, Lariz eta Igor 5. postuan zaozen, Javi eta ni 6. eta Mikel eta Juanjo 7. Kontutan eukitzen badogu gure aurretik eta atzetik zauden batzuk egunero eskiatzen dabela (Jaca, Cerdaña, Tarbes inguruan bizi diranak) oindiok eta merito gehixoko postuak dirala pentsatzen dot.

Euskal Herriko bikotekako txapelketa zan. Aurreko urtian Regilen jokatu zan eta Javik eta bixok irabazi genduan (Aduriz ere podiumian egon zan). Aurten, zapatuko etapa honek erabakitzen zaban bikotekako txapela. Beraz, Lariz eta Igor txapeldun, Javi eta bixok bigarren, eta Juanjo eta Mikel hirugarren. Hauen artian sartzia ohore bat izan zan. (aber argazkixa lortzen doten!!)

Eta aurten ni ere begetarianuetan sartu naizenez, kategorixa honetan geuk irabazi genduan txapela, Lander eta Otxoa, eta Juan eta Iñigokin batera. OEOEOE

Euskal Herriko belarjaleak!!
Ibilbidiari dagokionez, oso alpinua eta oso elegantia izan zan. Kranponeo asko egon zan. Oso espektakularra, baina horrek hankak asko nekatzen ditxu.
Gainera, %200 emandako sentsaziuekin allau ginan danok helmugara. Gure artian euki genduan pikiak dana eta gehixo ematera eraman ginduala pentsatzen dot.
Hurrengo egunera begira, masajia hartu eta deskantsatzia, indarrak rekuperatzia garrantzitsua zan beraz!!!

2017/02/26 Altitoyko 2. etapa.
Aurreko astekua ikusita, zapatuan mendixan paliza hartu genduala eta Linzan domekako lasterketan fatiga askorik ez geneukala, ondo rekuperatzia espero nuan eta Altitoyko 6. postuari eusteko indarrak eukitzia.
Etapa luzia zan berriz ere, 2250m positibo. Bigarren igoeran 370mtako porteo luze luze bat eukiko genduan, eta gero pare bat lekutan oinez egin biharra.
Hirugarren igoera izango zan klabia, 600mtik gorakua.



Irteera luzia izango zan neretzat, pistetatik zan, eta ixa 900mtako igoera. Ni ibilbide teknikuetan moldatzen naiz ondo, eta luzera. Lehenengo igoera hau justu kontrakua zan, teknikoki erretza eta motorra daukenentzat aproposa. Eskiatzaile on bat danian ibili bihar da ondo, ni motorrakin plojo.

Irteera, ixa 900m gehixena pistetatik ixotzen
 Lander izaten da neretzat irteeretako erreferentzia, eta bere atzetik hasi nintzan.
Aurretik zijuazen gaurkuan Egea eta Leta fuerte, hauek bai motorra!!! Ondoren Mikel eta Juanjo, Lariz eta Igor, eta abar.
Igoera erdi inguruan Lander aurreratu eta Lariz eta Igorri pegatu nintzan, baina indarrez ez nijuala soberan igartzen nuan. Larizek eta Igorrek ere berdina esaten zeben, ezinian zijuazela. Gainera Lariz hankan baba batekin omen zixen. Ni atzian geratzen hasi nintzan. Halere, ibilbide zati hau ez jata batere ondo juten, eta lasterketa luzia izango zanez, ikuskizun nauan aber bueltia ondo emango nion

La Cloze inguruan desbideratu eta kanal batian gora hasi ginan.

Lehenengo igoera bukaerako kanala
 Ondoren ertz polit bat pasatu genduan
1.igoerako ertza


1.igoerako ertza

1.igoerako aldaketa
Aldaketara iritsi ginanerako aurreko Euskaldun guztiak junda zaozen. Atzetik zetozen Lander eta Otxoa. Guretzat ez zauan jeitsiera errex errexa, eta jeisten hasterako aurreratu gintxuzten.
Hurrengo aldaketara allatzian Otxoa eta Lander junda zeuden, eta Iokin eta Iñigok harrapatu gintuzten aldaketan, hauek ere gogor.
Urten, eta egurrian hasi ginan. Segituan eskixak bizkarrera, eta oinez zati luze-luze-luze bat egin bihar genduan. Bi bide zeuden zapalduta, batian kriston kolia, eta bestia hutsik. Hutsa hartu nuan eta burua altsatu ere eginbe hasi nintzat goruntz. Konturatu ordurako Otxoa harrapatu genduan. Otxoak berbetarako gogua zeukan, Pierra batian ixa pierra osua oinez in zabela esan zidan. Entreno moduan ondo etorriko jakun beraz!!! Ondoren Lander harrapatu genduan eta honen aurretik iritsi ginan tontorrera.
Kranponeo luzian

Aldaketara sartzian aurreko euskaldunen taldeko azkenak harrapatu genixuan. Kriston igoera egin genduan, aurrekuak harrapatzeraino!!! Justu orduantxe bajatzen hasi ziran, Juanjo eta Mikel oker ez banago.
Gure aldaketa egin, eta beheruntz, IUJUUUU
Jeitsiera erretz eta zuzena zan tubo batzutatik. Oso politxa!!!
3.igoera zan, aldaketan, jeitsiera bukaeran Lander eta Otxoak harrapatu gintxuzten, eta gure aurretik atera ziran aldaketatik, baina bertan. Javiri esan inon 600mtako igoera zala, ordubete inguru tardatuko genduanez, zeozer jan eta egurra!!!

Poliki poliki, Lander eta Aitorrengana gerturatu ginan. Era berian, Lariz eta Igor harrapatzen ari zian hauek. Juanjo eta Mikel aurrerao, eta Aritz eta Iban ere ikusten genitxuan.

Lariz hankakin jodiduta zixen, eta pasatu genitxuan. Ondoren Lander eta Aitor ere pasatu genitxuan. Pasatzian animuak ematen zizkiguten, eta adarra jo ere bai, monua dala indara ematen ziana, edo botak aldatzeko ordua allau zala, eta beste edozein tontakeri. Adarra jotziarren edozer hauek!! Nik esan nien botetan gastau biharrian drojan gastau nuala dirua, eta txutauta nixela, kar kar kar

Ez zan asko falta igoera bukatzeko, ibon batera allau, eta eskumatan zauan hurrengo lepua, igoera bukaera. Juanjo eta Mikel harrapatzen ari ginan. Justu orduan Juanjo geldik gelditxu zan bastoien gainian eta Mikel bera lagundu nahixan. BESTE OPARI BAT, AUPA JUANJOOOOO!!! Hiru lasterketatan hiru opari!!! kar kar kar
Aber barrita edo Gelp edo zeozer bihar zuan galdetu nion, eta ezetz.
Aber asko falta zan, eta ezetz esan nion, eskumatako lepo hori eta eginda. Ezer bihar ez zabanez, gu aurrera!!
Iban eta Aritz ikusten genitxuan, baina igoera honetan ez zaukagun margen gehixegi harrapatzeko, gutxi falta zan gorako eta urrutitxo zaozen. Saiatuko ginan halere

3.igoera bukaera
Pozik nauan, azken bi igoerak topera egin genitxuan, pistetatik lehenengo igoeran eta jeitsieretan galdutako guztiak errekuperatuta geunden kasi, euskaldunen lehenak harrapatuta

3.jeitsiera hasera
 3.jeitsiera soketatik egoera txarrian zan. Javiri berriz motxilan zeuzkan eskixak soltau jakozen, eta eskuan bajau zitxuan. Aldaketara allatzian Aritz eta Iban harrapatu genitxuan, baina hauek ya jeisten hasten. Baina, Mikelek eta Lander eta Aitorrek ere harrapatu gintxuzten aldaketa honetan. Halere, aurretik urten ginan
Jeitsiera erdixan harrapatu gintxuzten, eta 3 bikotiak batera allau ginan azken igoerako aldaketara, eta Aritz eta Iban ere hemen zeuden.
Berriz ere gerria!!! Lariz eta falta, baina beste 4 bikote euskaldunak segunduen barruan geunden hemen.
Aldaketa eskaxa egin nuan, eta azkena urten nintzan hemendik. 300mtako igoera besterik ez zan falta!! Aupa Piruuuuuu kauendemilk!!!
Hasi nintzan aurrekuak harrapatzen, baina derrrrepentian trapa trapa trapa pun pun pun. Astondoa pirotekniak. Kriston petardazua jo nuan.
Motxilan bada ezpadako barritan neuzkan, baina aldian neramatzan gel eta barritan danak janda. Esperota baino gehixo jan nuan, nekiagatik ero?
Ezin nintzan motxila soltatzen hasi, denbora gehixo galduko nuan eta. Justu orduan A eta B ibilbidien bifurkaziua zauan. Hortik pixka bat aurrera, jeitsieratxo bat fokekin, eta azken ertza zauan.
Aldaketan sartu nintzanian, aurreko tropel osua kolan oinezko zatixan, ertzian ataskotxua montauta zauan eta. Motel zijuazen, eta bertan harrapatu nitxuan. JAVIIIII DAME COMIDA, DAME COMIDA, besterik ez nion oihukatzen. Ondoren parre edarrak in zitxuan Mikelek momentu hori gogoratzian, kar kar kar. Kabroi edarrak inda daoz hauek, jojojo.
Gelp bat eman zidan, eta ahal nuan bezela egin nuan goruntz. Falta zan distantzia ez zan handixa baina...
Ertza pasatu, eta destrepe bat zaukagun.

Azken destrepia
Eskixak jazteko lekuan danak junda zauden. Fokak kendu eta normalian bezela, Javi aurreratu nuan jeitsiera markatzen juteko, baina ez neukan hankarik!!! Puta soria, hori narrukua hartu nuana!!!! Bi txiribuelta, eta pinopuente ere in nuala usten dot, con doble tirabuzones. Javiri beitxu nion, eta 10eko puntuaziua eman zidan, hori kaidia!!! kar kar kar

Ahal genduan bezela jeitsi, azken igoeratxua fokekin geratzen jakun, eta helmugara!!!
Han juntau ginan beste guztiekin. Aritz eta Iban lehenak allau ziala pentsatzen genduan, baina gero esan zigutenez, Landerrek eta Aitorrek azken metrotan pasatu omen zitxuen lasterketa osuan buru jun zianak.


Euskaldunen artian azken metrotan Lander eta Otxoa nagusi 2.etapan

Ondoren Nabarro eta Juanjo, eta gero gu sartu ginan.

Eguneko sailkapena ere oso ona. Pantxo 3.geratu zan. MAKINON!!! Bestiontzat ez izan arren bezperakua, oso sailkapen ona baita ere. Aitor eta 8., Iban eta 10. Mikel eta 11., gu 14. eta Lariz eta 17.
Bi egunetako denboren baturan aldaketa batzuk egon ziran. Azkenian aurtengo Altitoyen Mikel eta Juanjo 7. postuan. Javi eta ni 9. 2 minutu justutara (6 orduko lasterketan ondoren ezta asko, ez? OEOEOE)
Lariz eta 10.postuan, gugandik beste bi minututara (kasu honetan bai, mundu bat da, ke paketes, jajajaja)

 
2. eguneko lasterketa ondoren
Aitor eta 11. hauengandik minutu 1etara, eta Aritz eta Iban 14.


Itziar eta Agurtza Gurrutxaga ahizpak B ibilbidian lehenengo bikotia izan ziran!! ZORIONAK!!!

Gurrutxaga ahizpak lehenengo neskak!!!
 Gorka eta Ainhoa ere primeran ibili ziran!!


 Luismi eta Kike Pierrarako prest OEOEOEOE. Earki pasatu bihar dogu eh??? ze gogo!!!

Luismi ta Kike


Murua ere saltsan, disfrutatzen

Diego eta Ander

Bukatu berri Ikerrekin. Pierran trazadore makina bat urtian, Altitoyn ere esku bat botatzen

The txanpionshi


Kanpeo ekipo profesionala!!


Eta ni porru inda lasterketa bukatu ondoren, kar kar kar

arrastrauuuu
Bazkaltzen sailkapenak ikusten ari ginala, Javik komentatu zidan begetarianotan lehenak geundela zirudiela. Joe, bai izan ere. ALTITOY IRABAZI GENDUAN GEURE KATEGORIXAN!!!
OEOEOE


Igandeko lasterketan gorputzak ez zuan esperota bezela errekuperatu, eta Pierran 4 egun etapa luziago gogorrago eta teknikuaguetan izango da, beraz, bajoitxuakin allau ginan bixok helmugara.
Baina zapatuan eman genion egurra ere ez diogu emango, ez dot uste, eta nahi bezela ez funtzionatu arren, azkenian astebukaerako oso balorazio positibua itxen dot, ze ez genduan denbora asko galdu bestiekiko, azken bajadako pare bat minutu besterik ez.

Gainera oso orekatuta eta oso banatuta egon zan. Aipamen berezixa nola ez, Pantxo StMartini. Podiumian sartu zan lehen euskalduna, gainera podiumetik hitz batzuk euskara hutsian egin zitxuan. AUPA PANTXO!!!!
Lariz eta EHko txapeldun, Nabarro ta lehenengo euskaldunak Altitoyko sailkapenian, gu begetarianotan errege (oin Sintron, Viagra eta haueri eskatu biharko diogu patroziniua, kar kar kar), eta igandian Lander eta Aitor lehenak, eta Aritz eta Iban denbora guztian aurretik. Danok euki dogu pozik egoteko motibua. Zer esanik ez ibilbidiekin disfrutatu dogun guztixok.
Baina batez ere, oso giro onian, eta kriston mailan leihatu gerala pentsatzen dot. GORA GU TA GUTARRAK!!!

Hemen igandeko bideotxo bat dronakin hartuta

Barreneko artikulua:
https://barren.eus/albisteak/kirolak/1785-inigo-lariz-euskal-herriko-mendi-eskiko-bikotekako-txapeldun-altitoy-proban

Berriakua
http://www.berria.eus/paperekoa/1826/024/001/2017-02-28/bi_podium_eta_hiru_bikote_lehen_hamarren_artean_aurtengo_altitoyn.htm

Lameteo (nivel dios): http://lameteoqueviene.blogspot.com.es/2017/02/altitoy-ternua-2017-video-y-fotos.html

eta espainiako prentsa espezializatua ere egon zan
Larunbateko kronika MOxigeno
https://moxigeno.com/2017/02/25/altitoy-2017-decima-edicion-24-26feb-etapa-1-en-bareges-cronica-resultados-y-fotos-en-vivo-desde-pirineo-frances/

Igandeko kronika MOxigeno
https://moxigeno.com/2017/02/27/altitoy-2017-decima-edicion-24-26feb-final-en-luz-ardiden-cronica-resultados-y-fotos-en-vivo-desde-pirineo-frances/

Hau txapia eh???? zuek bai errresistentzia, kar kar kar

Iruzkinak