Pierra Menta 2017, 1. opor eguna

Izabatik Bandres-Karolo Memoriala egin, egun bat lana eta bidian urten ginan.
Hasera batian asteazkenian zalantzazko eguraldixa, eta ondorengo egunetan eguraldi ona zauan aurrikusitxa. Baina azken momentuan eguraldixa aldatu, eta atzo elurra oso behian ikusi genduan. Biajian Grenoble inguru guztia txuri txuri zauan. Oooo.
Arechesera iritsi, eta zurrumurrua, elur pila bat bota duala, eta basotik izango dala lasterketa. Seguru oso politxa izango dala, baina guretzat ez oso ona, jeitsierak oso gaitzak jartzen dia eta, bañera handixak, arbolak eskibau bihar... Baina tira, pierran gaoz, hauek dia gure oporrak eta disfrutatzera!!!
Breafingian esan ziguten 90zm elur bota ditxuala, kontuz ibiltzeko ikusliak aber nundik mobitzen diran elurjausi arrisku handixa daolako, eta 2300m inguruko ibilbidia montau dabela lehenengo egun honetarako.



Euri pixkat egin dezakela, ISO0 2200 inguruan ibiliko zala, beraz, bustitzeko ere prest egoteko.
Ibilbidiari dagokionez, lehenengo egunian ohikua dan bezela, pelotoia luzatzeko, Le Chornaiserainoko igoeratxua, pistetatik Le Planayra jeitsi, eta Mirantin ingururuntz hasten zan benetako proba 700mtako igoera luze batekin. Elurjausi arriskuagatik tontorrik ez dogu in, lepotik piñadi batetik bajada motx eta oso tekniko bat, igoera motx bat beste piñari batetik, eta Areches ingurura bajatzen ginan jeitsiera luze batian. Han oinez zati bat in ondoren, igoera luze bat eta bi motx geratzen jakuzen. Berriz ere Le Planayra bajau, eta 50mko igoeratxua falta jakun, azken jeitsieratxuan helmugara allatzeko.
Irteera azkenengo kajoian egin dogu. Hemen sprinta bota arren, postuak aurreratzia oso gaitza da. Kriston pilaketak egiten dia. Hala nola pasatu, eta Le Planayra postuak aurreratzen allau gerala pentsatzen dot. Otxoa harrapatu dogu han, hauek aurreko kajoian urten diala usten dot. Herrixa korrika zeharkatu, eta nahiko fin egin dogu goruntz.
Txindurrixak bezela danok marketatik goruntz


5 huellaraino zauan leku askotan, ederra, paisaia idilikoa, piñuak elurrez lepo, huella 40-50zmtakua zabalduta, kriston jende pilia fokeatzen goruntz danok lasterketan. Irudixa oso politxa. Baina aurreratzeko kk bat!!! Huella batetik bestera pasatzeko elur sakonetan zabaldu bihar zan bidia, oso gogorra. Aurreratziak berak indarra kentzen badizu, gainera bidia zabaltziak desgaste handixa eragiten dau.
Lehenengo aldaketetan jende pilaketak


Halere, lehenengo igoera luze honetan erditik aurrera pelotoia luzatu, eta nahiko aurreratu dogu. Nik Izabako lasterketak fakturia pasauko ote zidan bildurra euki arren, badirudi ondo errekuperatu dotela. Bueno, ikusi bihar hurrengo egunetan, baina gaurkuan aitzakiarik ez!
Bajatzeko aldaketa bizkor egin dogu, eta elur hauts sakonetan bajatzen hasi gera. DEMASA!!! URTEKO ESKIADARIK ONENA IZANGO ZAN NERETZAT!!! LEKU BATZUTAN GERRIRAINO SARTZEN GINAN ELURRETAN. POLBAZO ORGASMIKUA!!!
Danak zijuazen bidetik jun biharrian, ezkerrekua bezelako tartiak aprobetxatzen bajatu dogu.

Piñadixan sartu gera, eta oso leku estua zanez, bañerak hasi dira. Halere, beste piñuarte batzutan bazauan bañeraripe pasatzia. Baina hor postuak galtzen hasi gera.
eskiatzaile bat hautsetan

Candanchukuek aurreratu gaitxue, Joseba eta Angel eta Iñigo eta Roberrek, eta beste pila batek ere bai. Ez zan jeitsiera luzia, ez digute denbora asko atara, baina postu pila bat galdu ditxugu. Hemen daon mailakin gure lekuan despistetxo batian mundu batek pasatzen zaitxu.
Ikusgarri zauan dana

Hurrengo igoeratxua hasi dogu. Piñadi batetik gora zan, piñadi estu bat bi huellatara. Aurreratzeko ixa inposiblia, beno, gauzak ondo junez gero. Baina horrelako elur hautsakin sarri gertatzen dana, fokak fallatzen hasten dira. Guk suertia euki dogu, baina lehenengo Roberto eta ondoren Iñigo, bixeri soltau jakuez fokak, eta hor aurreratu ditxugu.
Ondoren Angel eta Joseba oker ez banao. Baina, hurrengo jeitsieran, ixa Arecheseraino jeisten zan jeitsiera luzian berriz ere aurreratu gaitxue beheruntz azken hauek.
Bigarren igoera luzian batera hasi gera, haseran berriz ere buchon famosuekin topo egin dogu, ezin jendia aurreratu eta ataskotxuak. Aurrera jun ahala, pelotoia luzatu eta jendia aurreratzen jun gera, eta kostata, baina Joseba eta Angel atzian laga ditxugu. Igoera elegantia hau ere, eta indarrez fin, oso fin ibili gera. Aurten Javik ez dit goma bota biharrik euki, bera fuertetxuo zixela iruditzen jatan arren. Honek bai motorra!!! Eta nik ere bai, ze demonio, goraino eutsi diot eta!!!


Ondoren pare bat jeitsieratxo eta pare bat igoeratxo ziran. Jeitsierak erretzauak zaozen, seguruenik jende gehixo pasau dalako aurretik, eta ez dogu denbora gehixegi galdu. Igoeretan ere indarrakin. Eta azken jeitsiera luzera allau gera, Le Planayra iritsiko ginan jeitsierara. Errepidera iristen ari ginala, eski bat askatu jata. Jun naiz eskixan bila, eta ikusi dot fijaziua urten jatala. KAKA MORRALLIAN!!!!
Eski hauek nukleo arina daukatela esan zidan Mintxok, eta kontuz ibiltzeko. Ez dot esango espero nuanik bestela beste eskixekin urtengo nintzan eta, baina sorpresa handiegixa ere ez da izan. Edozein kasutan, oindiok jeitsieran zati bat itxeko neukan elur ez oso erretzian eta eski bakarrakin, eta iztarrak guztiz matxakauta. jojojojo
Javik izurrautako eskixa hartu dit, eta hala nola, pinopuente, doble tirabuzon eta mortalak ere egin ditxudan arren, iritsi naiz errepidia zauan lekura. Han jendia ikusten zauan, eta eski bakarrakin nentorrela ikusi dabenian, kriston obaziua egin diate!!! OEOEOEOE
Javik beste eskixa eman dit, eta errepidetik bajatzia tokatzen zan arren, azken 50mtako igoeratxo bat falta jakun. Hori egin ezian, pierrako lehenengo etapa ez genduan bukatuko, eta etxera zuzenian....
Taloneria izanez gero, hala nola egin ahalko nuan, baina Puntera urten jatanez, ezin nuan hori egin. Javik komentatu dit belkro bat bazeukala lotzeko, eta beste ezer ezian, horrelako zeozer asmatu biharko genduan azken igoera motx horretarako, eta ondoren pistatik berriz eski bakarrakin bajatu. Baina igotzeko inbentua itxia oso gaitza zan...
Okurritu jata bati eski bat eskatzia, justu aldaketan bikote bat zuan oinez bajatzen, eta tipuari eskixa kanbixatzeko eskatu diot. Baietz esan dit, beraz, bere eskixa hartu, neria laga, eta fokak jartzen ari ginala Angel eta Josebak harrapau gaitxue.
Azken igoera motx motxa primeran egin dogu, eta azken jeitsieratxuan laga dien eskixan talonera ezin izan doten arren fijatu, ez zan asko bihar, pistatik bajada erretz bat zan eta. Eta azkenian iritsi gera lehenengo egun honetan pierrara, zorte handixa euki dogun sentsaziuakin, eskixa apurtzia leikena da, baina pasau ahal jatan lekurik onenian pasau jata, eta ikusle horri eskerrak, bukatzeko aukera euki dogu. ESKERRIK ASKO IKUSLE EZEZAGUNARI!!!!
Lehenengo eguna eginda!!! Eta pila bat disfrutatuta!!!!
Sailkapenak ikusten, aurreko aldixan baino fuertio ixotzen jun geran sentsaziua arren, badirudi 113. egin dogula. Baina sentsazio oso onekin. OEOEOEOE
Otzuan GPS tracka

Powered by Wikiloc


Eguneko bideo bat



Eta Pierre Gignouxen bideua


Iruzkinak