Pierra 2017, 2. opor eguna

Konexiua oso gaizki ibili da, eta berandu bada ere, eguneratzen nabil argazkixekin

Edarki bizi gera, inor ez litzateke gu baino gaizkixo bizi bihar. Horregatik, egunen batian ni lehendakarixa izaten banaiz, danak behartuko ditxut Pierra bat itxera!!!
Bigarren egun hau normalian Pierra Menta, lasterketari izena ematen dion tontorran ingurura izaten da, eta aurtenguan ere horrela in nahi zaben, Roselandeko presaruntz juten. Etaparik luziena izaten da, atomarporkleta daolako tontorra.
Baina elur baldintzak ez dira onenak izan. Atzo 90 zm elur hautsetan eskiatu genduala kontatu nizuen, eta lasterketa zihar eurixa egin ahal zuala. Lasterketa primeran salbatu zan, baina arratsaldian hasi zan eurixa ero sirimirixa, eta gabian ere jardun duala esan leike. Horrenbeste elur botata, eta 2200mtara arte eurixa egingo zuala ikusitxa, elurrak pisua hartzen dau eta elurjausi asko eta handixan egon leikez. Gaurko elurjausi arriskua 4kua zauan (5eko eskalan) hau da, oso oso elurjausi arrisku handixa. Horrela ezin leike mendirik egin. Horregatik, gaur 2000mtako kotara ixo gera altuen, eta ibilbide osua basotik izan da.

2.etapan profila


Ibilbidian deskribapena: Egun honetan tokatzen dan bezela, irteeran 150mtako igoera jarri dabe Le Chornaisera, eta gero Areches herriraino bajatzen ginan eskiatzen. Herrixa korrika zeharkatu, eta StGuerin presaruntz hasi gera. Hortik Pasage de la Charmette alderuntz zan lehenengo 700m inguruko igoera, baina ez gera goraino ixo. Berriz magal berera, hau da, St Guerin aldera jeitsi, eta Arecheseko pistetan sartu gera, pistaz kanpo noski, teleaulki baten azpitik beste 700m inguruko igoera bat. Berriz StGuerin aldera bajatu baso itxi batetik, eta Charmette azpiruntz hirugarren ixoera, 350m ingurukua. StGuerineko presara bertara bajatu, eta berriz pistetara ixo gera baso batetik, beste 350m inguruko igoera itxen, pista guztiak zeharkatu, eta baso itxi batetik Le Chornais ostera jeitsi ostian, helmugara.
23kmtako ibilbidia zala esan arren, fisher surprise, 28km pasakua izan da eta 2300m positibo ingurukua. Atzo eski berrixak izurrau ostian, gaur eski zaharrekin urten naiz. Lehenengo igoera ez da nere fuertia izaten, eta ondorengo Arechesera bajadan asko igarri dot, ez dabe batere korritzen eta jende pila batek pasatu nau. Herrixan korrika ere ez da nere fuertia, eta hor ere ezin posturik irabazi.

Eskixak jarri ditxugunian Angel eta Joseba aurretik zijuazen, eta beste danok batera, Rober eta Iñigo, Aitor eta Ander eta Javi eta bixok. Bi huellatara zauan zabalik, eta haseran demaseko kolak in dia, ezin genduan aurreratu, ez bagenduan bidia zabaltzen jun nahi, beraz, kolan mantxo ixo, eta zeozer jan eta edaten juteko aprobetxatzen jun gera. Ondarrutarrak etorri dia lasterketa ikustera, eta eurak ikustian jota animatu naiz, ixa erori ere beste batzuk aurreratzen. Xabik akojonauta, buruakin ibiltzeko esaten dit, kar kar kar

Bideua ikusteko https://goo.gl/photos/Q8LDhjhKsQ8KjuSq9


kebienoslopasemos


Lehenengo igoera luze honen azkenengo metrotan huekuak zabaltzen hasi dira, eta hasi gera postu batzuk aurreratzen. Onena, lasai ixo geranez, gaurko lasterketari 700m kendu dizkiogun sentsaziuakin iritsi gera, nahiz eta aurrekuekiko aldia asko handitxu dan

Lehenengo jeitsieran erdixan Angel geldik zauan. Eskixa hautsi duala, eta Josebari abixatzeko mesedez, ia eski bat aurkitzen zuan. Ufff, ze putada!!! Etapa haseran eskixa lagako dizun bat bilatzia ez da batere erretza, horrelako etapa ixa oso bat lagako dizuna, materixalak sufritzen duanakin. Animuak eman eta aurrera in dogu. Jeitsieran aurrerago, lasterketako neska bat erorita eta beste bi parte hartzaile berakin zaozen. Hanka inmobilizatu nahiean zabizen, eta neska kriston ohiuak itxen. 2010eko hartako Josebataz akordau naiz, tibia eta perone antza zaukan. UF UF UFFFF. Hor konturatzen zera hemen jeitsieran bi minutu eta postu batzuk galtziak ez duala batere inporta!!! Batzutan leihakortasuna zainetaraino sartzen jaku, eta 136. itxeko asko arriskatzen dogu. Guri ez digu merezi, gu oporretan gaoz!!! Hona disfrutatzera etortzen gera!!! Jeitsiera bukaeran hanka hautsitako neskakin bikote itxen zuana aurreratu dogu, eta animuak eman, eta ondoren, aldaketan Joseba ikusi dogu, eta abixatu diogu Angelena, eta eski bila hasi da. Jeitsiera elur astunakin zauan, baina gu pasatzerako bidetxo bat eginda, eta ez dogu denbora gehixegi galdu hemen.

Behian Iñigo, Rober eta Aitor eta Anderrekin geunden. Berriz 700mtako igoera aurretik, eta ez zauan atasko askorik. Aurreko igoeran deskantsatutakuak atara ditxugu, eta di-da di-da jendia aurreratzen hasi gera. Usten dot beste euskaldunak atzian laga ditxugula, baina begiratu ere ez dogu in atzera. Oñatiarrez gain, gaur Ondarrutarrak ere etorri dia lasterketa ikustera, eta han zaozen berriz danak animuak ematen. OEOEOE, EZ DAKIZUE ZENBAT ESKERTZEN DIAN ANIMUAK!!! AUPA AUPA!!!
2.igoera erdixan Oñati eta Ondarrutarrak


Javi eta bixok egurrian!!

Bideua ikusteko: https://goo.gl/photos/498MmnoSwUtNUi3i8


Azken metrotan Vendrel (Gorizeko guarda, 17 pierra dauzkana, aurreko urtian Otxoakin egin zuana) eta Dani bere bikotia harrapau ditxugu. Danik animau gaitxu, eta galdetu diet aber ze pasatzen jakuen. Hauek kriston sasoia dauke, eta arrarua egin jata guk harrapatzia. Vendrel gaixorik daola esan digu. Tokatelos, tipua gaixorik, eta guk justu justu harrapatu dogu, kar kar kar. Ze krak!!!

Eta jeitsierara allau gera. Baso itxi bat, eta elurra oso umela zaonez, sakona zauan, eta eskixak beheraino sartzen zian, beraz, leku askotan elurripe, sustarren eta harrixen gainian eskiatu dogu. Hau pierra da, badakigu nora gatozen. Hemen ez dau balio esatia eski berrixak dia eta zaintzia nahi ditxut.

Hor ere postu gehixegi ez galdu arren, batzuk galdu ditxugu, eta hurrengo 350mtako igoeran sartu gera. Berriz ere egurrian, gorputzak aguantatzen zuanez, ba eman!! Berriz jende dexente aurreratu dogu, eta Vendrell eta Dani azken metrotan (jeitsieran asko atara digute, hauen eski maila demasa da!!).
Azken igoera haseran pasatu dogun zubixa. Ikusgarrixa!!!

Ondoren StGuerinera jeitsi, eta azken igoeran sartu gera. Teorian 350mtako igoera zan, baina hau pierra da!! Sorpresak sarri egoten dia.
Hasi gera baso itxi batetatik ixotzen, leku askotan huella bakarra zaola. Lehenengo metrotan jendia aurreratzen hasi gera, seguruenik zer zatorren kontziente izanbe, eta eskerrak, kar kar kar. Berua, goizetik izerdi asko bota dot, eta indarrak fallatzen hasi jataz. Halere, lantzian lantzian besteren bat aurreratzen genduan. Baina gasolinia gastatzen. Jan dot, baina... gasolinia gastatzen, eta bitxixena, halere jendia aurreratzen. Ez gaitxu inork aurreratu, baina luze, oso luze egiten ari jatan ixoera. Pistetara iritsi gera, eta pistak zeharkatu bihar genitxuan. Jeitsiera luze bat jarri digute fokekin. Ufff, hor ere ezin bueltia eman. Javiri foka bat urten jako, eta aldatzen geratu bitxartian aurrera in dot. Azken igoeratxua falta zan, eta noski, indarrak falta zian. Puta soria!!! Baina halere, jendia gu baino gaizkixo zijuala ikusten genduan. Vendrell eta Dani ere ikusi ditxugu, baina igoera honetan ezin harrapau... eta jeitsiera hasteko gutxi falta zanian, bata bestiari gomatik tiratzen zijuazen bikote batekin mobidillia euki dot.
Alboko huellatik zijuazen, eta ni ritmo bizixauan eskumako huellatik. Ez zauan inor gehixo ez eureri eta ezta neri ere traba itxen. Ni aurreratzera nijuan atzekuan parera allau naizenian, aurrian tiratzen zijuanak nere huellara sartzeko keinua in dau, eta abixatu diot ni nijuala huella horretatik. Atzera begiratu, entzungorrana in eta nere aurrian sartu da. Bera ondo sartu da, baina bigarrena nere parian zijuanez, ni bixen artian geratu naiz. Honek pentsatzen zuan ni geratu ingo nintzala bixeri pasatzen uzteko edo? ez dakit, baina neretzat batere kiroltasunik gabeko maniobra bat egin dit, eta esan diot oso gaizki egin duala, eta bigarrenari ez diot utzi ni nijuan huellan sartzen. Orduan bigarrena lekua hartzeko bultzaka jarri jata, eta ni eusten. Buelta maria batera allau gera, eta huellatik kanpora urten naiz aurreratzeko eta lehenenguan aurretik eman dot bira. Lehenak eskixak zapaldu, eta foka bat atara dia bultzakada artian. Foka sartu eta abantau naizenian tipuak esan dit oparixa eraman dotela, frantses perfektuan. Bigarren pausuan konturatu naiz bastoia jota okertu diala eskixakin gainian zapalduta, momentu horretan. Hain nekatuta nijuan, atzera begiratu ere ez dotela egin, ezta hasarratu erez, jua jua
Metro gutxi falta zian tontorrerako eta han zaozen berriz euskaldunak. Bastoi bat eskatu, eta laga die. Ze ona!!! Eta azken jeitsieran sartu gera!!! Porru inda, baina pozik, eta errespetuakin, ze bazakigun piñari estu batetik jeistia tokatuko jakula!! eta halaxe izan da. Uf uff, gu pasatu orduko elur pilua kenduta, piñu artian entresaka itxen bajau gera, kar kar kar. Gaur bai, pare bat jeitsiera pierramentero egin ditxugu!!! eta halako batian iritsi gera helmugara!!!
Gaur bai, benetan ospakizun handixa egin dogu, osorik iritsi geralako. Ikusi dogun guztian ondoren, oso kontent!!!
Oso egun akzidentaua izan da. Angel Olasok lehenengo jeitsieran ostian lortu dau beste eski bat, eta aurrera jarraitxu dau, baina ondoren bere bikote Josebak ere eskixa apurtu dau. Halere, honek ere demaseko potra euki dau, beste eski bat topau dualako. Joe, loterixia egun berian bi aldiz tokatzia bezela da hori!! Bukatzia lortu dabe bixek AUPA!!! Baina suerte txarraua euki dau Iñigo Ligerrek. Azken jeitsieran kolpe bat hartu, eta minduta zekarren bikian zuntz haustura txiki bat in omen dau. Bixar ezingo da urten, eta Roberrek ez dakigu zer egingo daban, bakarrik, besteren batekin Iñigon dorsalakin edo zer. Aber ba zer gertatzen dan. Baian ez esan inori eh?
Gora ixo, dutxau ta bazkaldu, ondoren si esta, eta.... oin masajera!!! txintxarebintxa!!!
Eta gero eskixak prestatzera bixarko
Eski tallerra

Edarki bizi gera, inor ez litzateke gu baino gaizkixo bizi bihar. Horregatik, egunen batian ni lehendakarixa izaten banaiz, danak behartuko ditxut Pierra bat itxera!!! Seguru botu pila bat eukiko nitxuala!!!


Powered by Wikiloc


2.eguna bideua

Eta Pierre Gignouxen bideua


Iruzkinak