Pierra menta, 3. opor eguna

Gaurko eguraldi ona zauan aurrikusitxa. Aurreko bi egunetan 2200m inguruko etapak izan dira, eta 4 egunen ostian 10.000m egin bihar ditxugunez, metruak sartuko zizkigutela jakina zan.

3.eguneko etapa

Aurreko egunetan elurjausi arriskuagatik 2000mko altueratik ez gera pasatu, baina gaur tontorrak eta ertzak egin bihar genitxuala esan ziguten. Pierrako etapa ikusgarri horietako bat. Ea ba!!
Gaur Dart eta Legette alderuntz izan da etapa, Grand Mont ondora. Hasteko, Le Planay ingurutik bueltatxo bat, eta errekazulotik gora 1000mtik gorako ixoera Darteko lepora. Ondoren atzekaldera pasatu eta Dart egin dogu 350mtako igoera batian ertzetik eskixak bizkarrian bukatzen. Ondoren Legette alderuntz, berriz 350m inguruko igoera elegante batekin, atzekaldera bajau, eta azken ixoera 600mtakua zan, pisten ingurutik errekazulora bajau, eta helmugara bajatzeko jeitsiera luze baten ondoren

Gaur irteeran txitxarik ez neukala konturatu naiz, baina halere, ahal zan bezela aurrera. Urten orduko bastoian bidiazko punta apurtu dot, kaka zaharra!!! Beno, segitzeko bezela nauan, eta gaitz erdi!!
Le Planayra bajau, eta pistetatik 100m inguruko ixoera bat jarri digute. Izoztuta zauan dana, eta ni nere bastoiakin, ahal nuan bezela aurrera. Jendia jausten hasi da eta bolerak montatzen. Halako batian nere aurrian zijuan bat jausi eta arrastratu nau beheruntz. Eskixan kantua sartu eta nahiko azkar gelditxu naiz, baina tipua nere eskixari eusten, berriz ere bota nau. Soltau eskixa ostia!!! esan diot. Ostra, barkatu... eta soltatu dit eta bixok gelditxu eta jaiki gera. Reflejuan zeozeri eusten ari zan. Beno, gauza honek pasatzen dia, eta are gehiago pierran, beraz, aurrera!!!
100mak ixo, fokak kendu, eta berriz pistara. Zoruan pare bañera batzutatik jende pilua, uff ufff, oso arriskutsua begitandu jata gure artian txokatzeko, baina jeitsiera motxa zan, eta allau gera pistara.
 



Justu orduan Rober zauan animatzen, eta bastoia aldatu diot ESKERRIK ASKO ROBER!!!
Hortik aurrera sekretu askorik ez, 1000mtik gorako igoera luze luze bat, basotik, ataskuan. Oso elegantia zan halere, ikusita bi huellatara hainbeste lagun fokeatzen goruntz, buelta maria pilua, espektakulu hutsa da.
Rober eta Iñigo gaur ez dia urten Iñigok zuntz haustura egin zualako. A ze pena!!
Beste hiru bikote euskaldunak nahiko antzera ginduazen. Gorako partian Joseba eta Angel eta Javi ta ni distantzia pixkat ataratzen jun gera. Luismi eta Kike atzeraxeago zetozen
Hurrengo igoeran ere batera ginduazen Joseba eta Angelekin, Darteko ertza elkarrekin egin dogu.
Helikopteroko irudixak: Dart tontorrian Mont Blanc barrenian

Dart tontorrian Mont Blanc barrenian

Kriston eguna, ertz elegante bat, hau da PIERRA!!!! eta gainera lagunekin!!!

Javi Dartera iristen. Christopheren argazkixa


Dart tontorrian, Christopheren argazkixa

Tontorretik aurrera jeisten Christopheren argazkixa


Hurrengo igoeran ere batera hasi gera. Motxa zan, eta hor zaozen euskaldunak. Ze poz, zenbat eskertzen dian hauen animuak!!

Lepo disfrutatzen!!!



Bideo politxa. Eskerrik asko Xabi!!!

Bideua ikusteko https://goo.gl/photos/UsNngDHDVm3pLbSv7


Inguru horretan Angelek arazo bat euki dau botiakin, atzo eskixaz gain botia ere puskatu zuan, eta eskixana konpontziari eman zion garrantzia gehixo, eta gaur konturatu da ez ziuela botia ondo konpondu. Hortik aurrera Javi eta bixok aurrera egin dogu.
Ni gaur batere indarripe nijuan, egunak egurra ematen, asko igartzen hasi naiz, sekulako fatiga, taupadetan ezin asko ixo. Halere, ixoera guztietan jendia aurreratzen ari gera, baina ez aurreko egunetako ritmuan. Jeisten aldiz, ez ditxugu hainbeste postu galtzen. Elurra erretzaua dao eskiatzeko eta hori asko eskertzen da. Gainera, atzerago jutia ere izan leike horretarako arrazoia. Edozein kasutan, gaur Juniorrak ere sartzen zian lasterketan, eta hauek zoratuta daoz bajatzen, eta hauetako bikote bat aurreratu dogu. OEOEOEOE
Javiturbo beheruntz!! Christophen argazkixa

Holaxe iritsi gera azken igoerara. 600mtakua zanez, ordubete inguru biharko genduala jakin arren, tiratzen hasi gera, eta orduantxe hasi jata gorputza espabilatzen. Javin taldeko Ronan etorri da gurekin. Honek bai egurra!!! Gopro batekin zatorren grabatzen, pasatzen gintxuan, berriz atzian geratu, berriz pasatu, nahi zuan bezela.
Azken zatixan berriz ere eskixak bizkarrian egin bihar genitxuan. Oso kanal elegante bat, eta goixan mundu bat zauan zain. Ondarru eta Oñatiarrak aurreko pare bat puntutan ere ikusi ditxugu, eta oinguan Donostia aldekuak ere hor zaozen. Ikaragarrixa zelako girua zauan gaur tontorretan!!!

Eta azkenengo jeitsieran sartu gera. Jeitsiera luzia zan, eta piñarixa ere tokatzen zan gaurkuan ere. Uf ufff.
Ronan gurekin etorri da jeitsiera osua grabatzen. Hasi eta nahiko bizkor Javik narruko handi bat hartu dau, eta botia apurtu. Albornoz eta Javi dia bota hauen probatzaile nagusixenak, eurek eskixeri eta botiari inork ez bezela eskatzen diue eta.
Eta nekatuta, bañerak, piñarixak eta azken 1000mtako jeitsiera izanda... espektakulo hutsa izan da. Doble tirabuzones puentekin, pino puente pino, mortal pino puente, 360 incada de craneo pino puente, danetik egin dit javik. Artista da gure malabarista, kar kar kar. Baina nahikua merito puskautako bota batekin hortik bajatzia.
Azken jeitsiera honetan ere istripu bat egon da, eta medikuak atenditzen zaozen. Hau ez da broma, azken jeitsiera izan arren, gauza asko pasau leikez. Guk argi daukagu jeitsieran ez digula merezi ezer ere arriskatziak. Egunez egun osorik allatzen jutia da gure helburua. 100.postutik bajatzia geneukan helburu, eta gaur ere askoz atzerao allau gera. Beraz, 100. ere urruti geratuko jaku.
Baina bixar azken eguna: Domani a taco!!!



Powered by Wikiloc


3.eguna bideua



Eta Pierre Gignouxen bideua


Iruzkinak