Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2010

Mendizaletasuna debatean II

Gaur kirol federatuan urteko sariak izan dira Elgoibarren. Badirudi urte bakoitzian elkarte bati tokatzen jakola aurkezpen bat egitia, eta aurten Morkaikori tokau jako. Zeren inguruan ingo, eta Mendi Lasterketen inguruan debatia itxia izan da aukeratu daben gaixa. Laster urtebete izango da Pyrenaica batian Luis Alejosek honen inguruan idatzi zabanetik, eta orduan nere iritzixa hemen publikau naban. Eta gaur, nor eta bera izan da gonbidatuetako bat. Beste bat Mikel Valdi, 100milak en zuzendarixa eta honen inguruan ezagutu dogun laguna. Mahaixan Andoitz Morkaikoko lehendakarixa eta Maite ere bazaozen. Luis ez naban ezagutzen, baina beste hirurak aski ezagun eta lagunak Gutxi gora behera, orduan esandakuak gaur ere berriz etorri dira bueltan. Luisekin ados nago hein handi batian, baina gauza batzutan ez, eta penaz oroitzen dot horrek eraman nauala agian lasterketen aldeko postura baten irudixa ematera gaurko debatian. Ez dot errepikatzerik nahi, nahi dabanak hemen dauka nere aurreko testu

Toy bailara eta Cronotoy

Astebukaera honetan pirinioen ipar isurialdera egin dogu bidaia, Toy bailarara hain zuzen. Luz inguruan dauke Amaiak eta Leok txabolia, eta bertara. Bi urtetan EMFren Stagea itxera jun ostian, aurreko urtian Stagea aprobetxatuz EMFkuek bertan antolatzen daben lasterketara jun ginan, eta aurten ere berdina in dogu, lasterketa bakarrik. Stage horrek asko suposatu dau guretzat, eta berriz ere ez itxia erabaki arren, han ingurura saltzara jutia gustatzen jaku. Gainera kuriositatez, bertan ezagututako lagunekin jun gera astebukaera honetan Mikel eta Ionnyrekin. Barixakuan elurra bota zaban arren, ez zaban askorik bota, eta nora jun ez zakigula ibili ostian, Gavarniera jutia erabaki genduan, hozkailura. Izenari kasu itxen, demaseko hotza pasatu genduan bertan eta elur berririk apenas aurkitxu genduan. Entre des ports tontorra in genduan, ondoren ixixa saint andreraino ixo eta berriz ere bujarueloraino buelta bat eman genduan. Ez zan desnibel handiegixa izan, baina hotzak eta izotzetan fokek

Astunen astebukaera

Irudia
Elur asko kendu zabala eta, hasera batian Naparruako piriniotara juteko plana euki arren, azken momentuan Astunera jun ginan. Pistetan daguan pijerixua kenduta asko gustatzen jata Astun, leku lasaixa eta bakartixa da behin pistak atzian lagatzian. Gainera lagun asko ibiltzen dira hortik fokeatzen. Oinguan ere karreretan ibiltzen diran 3 lagun talde aurkitxu genitxuan, eta pozgarrixa da uda luzian ondoren lagun hauekin berriz ere topatzia. Horrela ba, Monjes alderuntz elur asko ez zaguan, eta Astuneko lepotik portalet alderuntz pasatu ginan, bai gu, eta baixa lagun gehixenak ere. Astuneko lepotik bistak: Atzian Midi d'ossau, eskumatan (ekialdera) Peyreget. Ostian Lurien, Pallas eta Balaitousen tontorra (eskumatara geratuko ziran Canal Roya eta Mala Cara tontorrak) De 2010 Abendua Zapatuan Pico Astun eta Pico Mala cara in genitxuan, astuneko lepotik bi aldetara Astun tontorretik ataratako argazki honetan atzian bentiskeruakin Malacara ikusi leike, ostian beltzena Anayet, eta ezkerret

Oporrak elurretan

Irudia
Gabonetan sinesten ez doten bezela, jai zubi honetan ere sinistu ez arren, oporrak hartu eta piriniotan izan gera, lau lagun lehenik, hiru ondoren. Aurreko asteazkenian jai hartu eta Luchon aldera jun ginan, tenporalan erdixan autopistan ere katiauta geratu ginan ixixa, baina elurretako erruberek bere lana ondo in zaben, eta hura ere pasatu genduan. Marroi handixena Lourdes parian laga genduan, eta Luchonerako ez genitxuan hainbeste komerixa pasa (furgona behin bakarrik bultzau bihar izan genduan) Hasera bateko asmua Luchoneko Lys bailaran furgona laga eta Benasque alderuntz mendiz pasatzia zan, eta han inguruan bizpahiru egun aterpetxietan lotan pasa ostian furgonara bueltatzia. Elurra bota zabala ikusi arren, leku gehixenetan lehenengo kapa zanez, basia ez zaguan ondo inda eta pixka bat eraldatu bitxartian lehenengo eguna Luchoneko pistetatik bueltaka ibiltzia erabaki genduan. Pistak kable, txiringito eta postez betetako lekuak izan arren, Luchoneko hau itxitxa zaguan, eta argazkixet