Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2013

Prostiko zubixe

Markosek egin eban prostiko zubixe Bertatik pasatzeko bera ta txarrixe Hasi ziran pasatzen jausi zan zubixe Markosek hartu eban kristoren ostixe La larala laraila larailarailarai Guk ere, asko aguantauko ez dabala jakin arren, hartu genduan prostiko zubixe, eta Jaca aldera jun ginan Ruth, Javi eta hirurok. Jakin arren elur asko ez zaola, baina zaona ona, eta mendixa itxeko asmotan. Lehenengo egunian Kandatxuko pisten inguruan ibili ginan, nahiz eta pistak apenas ikutu genitxun. Asmua Aspe alderuntz jutia zan, baina goi partian ez zaon batere elurrik. Urriko lehenengo elurrak in ditxula ematen dau Aspe puntak! Hemen egun horretako montajetxo bat Ikusi genduan Frantzia aldera elur gehixo zaola, eta hurrengo egunian Astunetik abantau eta Monjes tontorra in ondoren Ayouseko aterpetxera jun ginan. Han Ayouseko lepora ixo, eta behetik ikusi genduan malda edar bat jeitsi genduan. Ayouseko zirkuak eskaintza zabala dauka tubo eta maldetan, aspalditik geneukan begiz jota, eta

Martxan!

Azken astetako hotz eta prezipitazioakin, aurreko astebukaeran eskixak janzteko aukera euki genduan! Batzuk Butreaitzen hasi zaben denboraldixa. Guk hainbesteko suerterik ez genduan euki, baina Euskal Herrixan hasi genduan behintzat, oinguan Izaban. Elurra bota arren, haize handixakin bota zabanez, basuak elurrez lepo zaozen, baina tontor eta gainontzeko haizegunian exkax. Zapatuan Belaguako zulotik Txamantxoia egin genduan, eta domekan Linza aurreko Fuente de los Clerigos ondotik Gamueta inguruan ibili ginan. Piriniuen ipar partian 1,5m inguru bota omen zitxuan, Aran bailaran 2m inguru. Gu askoz gutxiokin konformatu bihar, baina behintzat EHn hasi izanan plazerrakin. Atxikiturik aurreko astebukaerako bideua (ez da astebukaera honetakua, eh? ez konfundidu!)

Karakateko igoera Egurran bidetik

Irudia
Irailian Zeanurin txorkatila bihurritxu nabanetik ezer askorik egin gabe egon naiz, Morkaikokuekin aurreko zubixan piriniotara jutia salbu. Aurrerago emango dizuet horren berri, baina gaurkuan Karakateko igoeran inguruan idazteko gogua daukat. Lasterketa hau oso berezixa da. Batetik daukan historixia, baina bestetik, plazako txapatik hasi eta tontorreraino igotzeko, edozein bide ibili leikelako da. Plazatik tontorrera ordubete inguruan ixotzia ez da bromia. Lasterketetarako ohitxura daukagunok 40-45 minututan ixotzia marka politxa da. Hortik behera, propixo entrenatzia garrantzitsua da. Makina bat urtian 30 minutu inguruan ibili dira lehenak. Kanpotik etorritxakoren bat iritsi izan da muga hori zeharkatzera ere. Urtien poderioz, Lariz espezialista bihurtu da lasterketa hauetan. Aurten Larizek bere progresiuan aurrera segitxu dau, eta Anbotoko bertikalian, Oier Ariznabarreta lagunaren etxian bere aurretik geratu zanez, Oierrek bota omen zion aurten karakaten fundiduko zabala! Las

Eskerrik asko Andoni!

Irudia
Lameteoqueviene-tik hartutako argazkia Umetatik eskiatzeko zortea euki dot. Iraupen eskixa itxen naban, baina mendizalia izaki, iraupen eskixen mugetan ezin konformatu. Mendiko eskixa probatu nabanetik zeharo katiatu nintzan. Ahal izan nabanian bigarren eskuko materiala erosi, eta urte berian Gipuzkoako txapelketako B ibilbidera jun nintzan lagun batekin. Pare bat urteren buruan Mendi eskiko euskal herriko txapelketa egitera animatu nintzan, oinguan distantzia luzera, bukatuko naban jakin gabe. Estrainakoz bi egunetako proba izan zan Derby 3000rekin batera. Hurrengo negurako, burua bero bero eginda, federaziotik gabonetan antolatu zaben mendi eskiko ikastaruan izena eman naban. Han agertu, taldiak osatu, eta esperientzia pixkat geneukanok Andoni irakasle eukitzeko zortia euki genduan 4 egunez. Zalantzarik gabe, ikastaro hark inflexio puntu bat jarri zaban nere bizitzan. Eskixagatik bizi zaban pasiua transmititzen zaban Andonik. "Eskiatzea kuadro bat margotzea bezelako

Maripotzu eta Idotorbera Roleski igoera 2013

Irudia
Aurten inoiz baino jende gutxiago elkartu arren, primerako eguna egin digu. Goizean 9:30etan Maripotzuraino igo gara lagun artean goizeko freskura eta eguraldi ona aprobetxatuaz, eta 12:05etan, txirrindularien ondoren atera gara Idotorbera kronoaren kontra Roleskietan. Iruñatik hiru lagun etorri dira, beraz, herriko hiru eta Iruñako beste hiruk egin dugu igoera. Txirrindulariek eta hauek ikustera igotakoen animoak hartuta, aurten estrainekoz, neska bat izan da Rolleski probaren irabazle, Iruñako Cintia Martinez. Cintiak, gainera, nesketako errekorra jarri du 26:30eko denborarekin. ZORIONAK CINTIA!! Esan beharra dago baita ere, lehenengo neska izan dela patinatzeko estiloan egiten ausartu dena. Horrekin bakarrik, bere indarra eta sasoia agerian utzi ditu. Halere, hurrengo urtean klasikokoekin etorriko dela esan du, uste baino askoz gogorragoa egin zaiolako. Hurrengo egunetan igoko ditugu argazki eta bideoak. Bitartean, hemen sailkapena SAILKAPENA Elgoibarren.net -eko argazkiak

Elgoibarko Rolleski eguna 2013

Irudia
Badator aurten ere Elgoibarko Rolleski eguna!!! Aurreko urtean bezela, lehenengo Maripotzura igotzeko geratuko gera, goizeko 9:30 aldean IMHko bide gurutzean Ondoren, Txirrindulariak 12etan aterako dira Idotorbera igoera kronometratuta egitera. Hauen irteera ikusi eta 12:20 aldera aterako gara gu rolleskietan Idotorbera. Lehenengorako ez da izena eman behar, baina zenbat agertuko zareten esaten badiguzue, Maripotzutik kotxez jeisteko lekuak gordeko ditugu. Bigarren igoerarako izena eman behar da kronometratua izango delako. Debalde izango da eta hemendik egin dezakezue: Izena emateko klik hemen edo azpiko formularioa bete edo 11:30etatik aurrera foruen enparantzan (Udaletxeko plazan) egongo den mahaian Kedada Maripotzura: Distantzia hemen ikusi dezakezue http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=3304941 Igoera kronometratua Idotorbera http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=414134 Hemen aurreko urteko bideoa Izen ematea debalde izango da. Hemen egin dait

UTMB 2013 Javi Dominguez Ledo

Sarean bolo-bolo ez ezik, kalean ere bolo-bolo dabilkigun gaixakin nator ni ere, Javi Dominguezek egin daban balentriakin. Azken egunotan lagun artian ez daukagu beste konturik! Kirol mailako aipamenak egiten makina bat lotura aurkitxu leikez sarian, entrebistak takian potian. Nik hauek gomendatuko nizkizueke: BERRIAn EUSKALTRAILen IRUNFAR (Ingelesez) eta bertako bideoa: Baina nik Javiren beste arlo bat aipatu nahiko naban; alde ilun hori! Lankideak gera IK4-IDEKO kooperatiban. Zentro teknologiko honetan lanian dago Software adimendua departamenduan. Doktorea da, eta bere lanak balio erantsi handia eskatzeaz gain, sarri, estresa eta desplazamenduak suposatzen dizkio. Atxikitutako bideuan 2.minutuan ageri da Javi gurian lanian Ez dot inor gutxietsi nahi, Javik egiten duen sakrifizioa goraipatzea baizik, izan ere, Javi ez da kirolari profesionala, suhiltzailea, irakaslea, kirol munduarekin zerikusirik daukan ofizio batetako langilea. Javik egunero egunero 8 ordu lan

Adiorik ez!

Irudia
-Mira Piru, que te voy a decir una cosa, pero no se lo digas a estos eh? Que me corren a ostias! Os hago mil planes buenísimos, y al final tenéis que hacer relevos para seguirle al abuelo. Que poca marcha tenéis. Veo que estáis viejicos, y por mucho que os invite a sanfermines no vais a venir. He pensado montar una gorda y seguro que la mayoría venís. Ya veras, no os lo vais a imaginar -Que, ya estás pensando en alguna burrada de las tuyas? Hay que estar muy en forma para hacer una gorda eh? -Tu tranquilo piru, que ya te digo yo que a esta no fallareis muchos. El que no venga a esta que se olvide de salir mas con el abuelo He alquilado el poli de Noain y os voy a poner a sudar a todos. Traer los piolets eh? -Si, venga ya, en pleno verano y vas a montar un roco de hielo? Que va a ser, para picaros el hielo para sanfermines? Que vas a montar esta vez en la capi del “Reyno”? Desde que has empezado con ese rollo de escribir Nabarra con B … ya estas centralizando esto también? Co

Despedida?

Irudia
Aizkorriko maratoiagatik Apirilan bukaeran eskiatziari kolpetik utzi izana nahiko traumatikua izan zan neretzat, batez ere ikusita lagunak eskiatzen segi dabela, eta gainera sekulako baldintzak zeudela oindiok eskiatzeko! Baina materixala jada gordeta, eta pereza pixkat ere ematen zidan berriz ere traste guztixak ataratzen hastiak. Maratoia pasata, belauna ere erdipurdi geratu jata, eta nahiz eta korrika ibili naizen, beti minekin bukatzen dotela ikusirik, ze demonio, berriz ere eskixak hartu eta mendira juteko ordagua bota naban! Ekainan erdixa, 15-16ko astebukaeran eupara bat bota naban, eta Salak eta Enrikek erantzun zaben. Zapatu arratsaldian urten eta Neouvielle ingurura jutia erabaki genduan. Normalian inguru honetara Maiatzan erdi aldera etorri izan naiz, makina bat urtian segidan errepikatu naban, baina aurten izan da inoizko elur geruza handixena ikusi dotena Oredoneko presa inguruan! Zalantzan gaozen hemendik dauden bi aukeren artian zein hautatu, Neouvielle er

Zegama-Aizkorri mendi maratoia

Irudia
Aurreko sarreran Erraldoi txuriak ez genduala egin eta libratu ginala aipatzen naban arren, justo astebukaera berian Aizkorriko maratoian parte hartzeko dorsal bat lortu naban. Batetik urten eta beste batian sartu, hau dok hau paraderua! Antxitxika ez dot gehixegi egiten, beti hanketan problemekin bukatzen dotelako, baina halere, horrelako erronka bati ezin ezetz esan! beti amestu izan bait dot lasterketa honetan parte hartzia. Baina... hilabete exkax geratzen jakun! Beraz, entrenamendua argixa zan, korrika, ondoren korrika, eta azkenik korrika egin biharko naban. Gorputza ohitxu, ibilbidia ezagutu eta sasoia hartu! Hiru aste besterik ez, ze azken astian indarrak kargatzen laga bihar da. Mendi lasterketak, mendi martxak eta gure kasa, jo ta fuego ibili ginan entrenatzen. Astebukaeretan posible zanian aizkorri bertatik ere egin genduan ibilbidia. Azken aurreko astian, baina, akats bat egin naban, nekia metatu nahixan roskatik pasatu eta azken entreno fuertia izango zan Elgoibark

Eibarko KDrekin irteera

Irudia
Pixka bat albo batera utzita neukan bloga, baina banator bueltan! Alpeetatik itzuli ondoren, Eibarko KDk martxoan eguraldi txarragatik atzeratu zaban Mendi Eski irteera tokatzen zan. Plazer bat izaten da Eibartarrekin jutia, giro aparta egotiaz gain oso ondo antolatzen ditxuelako irteerak, eta aurtengua ere halaxe izan zan. Autobusak zapatu goizian batu gintuan Eibarren, Elgoibarren eta Donostian, eta Pont D'espagnera jun ginan. Handik eskixak jantzitxa Batximañako aterpetxe berrira jun ginan (Panticosa gainian) bidian mugako tontorra eginaz. Biharramunean jaiki eta Batanes ingururuntz jun eta handik Panticosa aldera jeistia zan asmua. Ni hurrengo astian izan bihar zan Erraldoi txuriak estraineko proban parte hartzekotan nenguanez, bi egunetan ibilbidiak pixkat luzatu nitxuan, baina taldeko batzurekin momentu gehixenetan. Argazkixok konturatuko zeratenez, normalian eukitzen ditxudanak baino hobiak dia. Bai, asmatu dozue, ez dira neriak, Salanak baizik. Bueno

Italiako Giroa Stelvio parkean

Maiatzaren 24an jokatuko den aurtengo Giroko 19. etapak, aste santuan ibili garen parajeak bete betean hartuko ditu. Irteera Ponte di Legnon izango du, Adamello Ski Raid proba bukatu genuen herrian .   Gavia mendatea (2618m) igaro beharko dute lehenik, Santa Caterinara jeisteko. Hemendik atera ginen gu Ortlerreko bira egitera. Ondoren Bormiora jeitsi eta Passo Stelvio (Stilfserjoch) gaina pasatzeko (2718m) eta Bolzanoko probintzian sartuko dira. Etapa bukaera Martelltal-en egingo dute, guk lo egin genuen aterpetxearen bailaran Duela bi hilabete ez zegoen imaginatzerik elurraren azpian errepidea zegoenik. Ea nola garbitzen duten 2.600 eta 2700mtan oraindik egon behar duen elur geruza txirrindulariak pasatzeko! Hemen etaparen nondik norakoak

Adamello Ski Raid lasterketa

Irudia
Ortler-etik bueltan Ponte di Legnora joan ginan. Gavia mendatea itxita egongo ez balitz segituan ginan, baina sekulako buelta eman behar izan genduan, kasi kasi bizkorragoa litzake eskiatzen joan izan bagina... kar kar kar Ruth, Maddi eta Nahia bidian zatozen, eta hauekin Paso di Tonalen geratu ginan, (Ponte di Legnoko mendatearen gainean), Adamellora joateko gertuago zagolako. Lotara sartu ginan eurak allau aurretik, eta goizean han zaozen furgonan gure onduan. Egunian bertan baina iluntzian, Igor iristen zan hegazkinez Bergamora (hegaldixen preziuak ikusitxa konklusio hau atara leike, pobriak hegazkinez juten dira, eta aberatsak furgonan!), beraz, Nahia bere bila jeitsi bihar zan. Ahal bazaben egunian bertan, di-da, Adamello egin, eta Nahia Igorren bila jeitsi eta bestiak aterpetxean lotan geratzia nahi zaben. Guk argi geneukan lasai lasai aterpetxera igo, glaziarra ikusi, eta ahal zena eginda nahikua geneukala, aurreko egunetako nekia + bidaia gainian genukan eta.