Zegama-Aizkorri mendi maratoia

Aurreko sarreran Erraldoi txuriak ez genduala egin eta libratu ginala aipatzen naban arren, justo astebukaera berian Aizkorriko maratoian parte hartzeko dorsal bat lortu naban.
Batetik urten eta beste batian sartu, hau dok hau paraderua!
Antxitxika ez dot gehixegi egiten, beti hanketan problemekin bukatzen dotelako, baina halere, horrelako erronka bati ezin ezetz esan! beti amestu izan bait dot lasterketa honetan parte hartzia.
Baina... hilabete exkax geratzen jakun!
Beraz, entrenamendua argixa zan, korrika, ondoren korrika, eta azkenik korrika egin biharko naban. Gorputza ohitxu, ibilbidia ezagutu eta sasoia hartu!
Hiru aste besterik ez, ze azken astian indarrak kargatzen laga bihar da.
Mendi lasterketak, mendi martxak eta gure kasa, jo ta fuego ibili ginan entrenatzen. Astebukaeretan posible zanian aizkorri bertatik ere egin genduan ibilbidia.
Azken aurreko astian, baina, akats bat egin naban, nekia metatu nahixan roskatik pasatu eta azken entreno fuertia izango zan Elgoibarko itzulira ez nintzan oso ondo iritsi, eta hasi ta laister molestiak igarri nitxuanez, azkaraten uztia erabaki naban.
Lesiorik ez, baina demaseko sobrekarga neukan tendoietan. Handik ez dot entrenamendu dexenterik egin gaur arte! Deskantzuak ez du kalterik itxen, baina hainbeste itxarondako maratoia zalantzan naukan.
Soraluzeko fisio batena jutia gomendatu zidaten, eta hala egin nuan. Intxaurrondoko ikasle hoberenan pareko tratamendua jaso ostian, lasterketarako bi egunen faltan egin nuan korrikalditxuan erabaki naban, baietz, jungo nintzala lasterketan parte hartzera.
Belaunian tira horietako batekin eta lasai urtetzia beste erremedixorik ez naukan bukatu nahi banaban, bestela, mina ematen hasiz gero kontziente nintzan ezingo nabala bukatu.
Baina nere buruakin nahikua konfidantza ez, eta benetan lasai juteko, argazki kamara ere hartu naban. Horrela, lasterketan baino, irudixak ataratzian jarriko naban burua, beste helburu bat eukiko naban hartara!
Eta horrelaxe egin naban hemen ikusi dezakezuen bideo hau (barka, irudixak ez dira oso onak, asko mobitzen dira!)



Makina bat bideo eginak dauzkat, baina bideo hau ixa 2000 bisitara iritsita dago jada. Ikaragarria. Egixa esan promozio edarra egin die Barren eta Berriak
Elgoibarrenen: http://www.elgoibarren.net/content/view/4252/1/
Berriako ibilkari kanalian: http://kanalak.berria.info/mendia/blogariak/305/zegama_beti_da_zegama.htm
Autopropaganda ere bai: http://kanalak.berria.info/mendia/blogariak/327/zegama_aizkorri_mendi_maratoia.htm

Gainera jende pila batek kalian ikusi eta zoriondu nau, twitter edo facebook bidez ere jaso ditut zorion mezuak, edo baita ere bideuan bertan daozen komentarixotan.
Benetan, mila esker danori!!! Estimatuta dago!!!

Baina egixari zor, ez dot munduko gosiakin edo gerrekin bukatuko daban formula aurkitxu. Sikiera ez dot lasterketa bera irabazi ere. Bueno, gutxienez, jendiari ondo pasa arazi badiot pozten naiz, nik hori besterik ez naban egin, ondo pasatu eta disfrutatu, eta seguruenik lesionaturik jungo ez banintz ez nitxuala irudixok hartuko, are gehiago, seguruenik Andraitzetik behera falta diran dozena bat kilometrotan pila bat sufritxuko nabala bizkorregi hastian erruz. Mila esker, beraz, lesiuari ere!

Maratoi hau zer dan ikusteko ETBn egin zuten bideoa hemen



Hemen beste bideo bat (ni ageri naiz grabatzen)
XII. Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia from GITB on Vimeo.


Eta hemen lasterketak egin daban Bideo ofiziala

Iruzkinak